Lekunberritik Berriozarrera egingo dugu Gazte Martxa apirilaren 3, 4 eta 5ean.
Lekunberrin hasi, Irurtzun eta Berriozarren geldialdiak egin, eta Aberri
Egunean amaituko da Aitzinak eta Ernaik antolatu duten Gazte Martxa.
“Euskal Herriko txoko guztietako gazteok batuko gara, herria mugarri
dugula, gure oraina pausoz pauso eta ezker norantzan gaurdanik
eraikitzeko. Gure erabaki propioak hartu eta gure nahiak egi
bihurtutzeko”.
Urtero legez, gazte independentisten udaberriko ekimenean bat egingo dugu Txantreako gazteak. Elkar ezagutzan sakontzeko eta hiru egunak giro bikainean igarotzeko ekimen aparta da Gazte Martxa. Bertan txantrearrak antolatzeko modua erabakitzeko, beharrezko izango dugun oro zehazteko eta lehendabiziko lanak lotzen hasteko "Gazte Bermuta" antolatu da martxoak 28ko larunbatean 12:30etan Ezkaba Plazan.
Bertan elkar ikusiko garelakoan!
Txantreako gazteria aurrera!
Gazte Martxako zehaztasun guztiak: http://www.gazteokmartxan.info/
