Txantreako Gazte Mugimenduaren "Garunak Astintzen" lantaldeak eta Txantreako Ernaik pasaden martxoan prozesu
feminista garatu genuen hainbat gazterekin batera. Bertan sexua eta generoa zer
diren landu genuen, feministatea, maskulinitatea, sistema kapitalista
patriarkalak gugan duen eragina, eta feminismoa zer den ere ikasi genuen.
Oraingoan mikromatxismoei heldu
diegu. Hau zer den jakin nahi baduzu, adi prestatu berri dugun bideo eta testuari!
Zer dira mikromatxismoak?
Horren
agerikoak ez diren erasoak dira. Oso sotilak, naturalak direla erakutsi dizkigutenak,
eraso gisa identifikatzea kostatzen zaizkigunak eta gainerakoei ere eraso gisa
ikustaraztea kostatzen zaizkigunak. Eta eraso horiek dira, hain zuzen, etengabe
eta edonon pairatzen ditugunak. Egunerokotasunean ematen diren indarkeria eta
menperatze praktika desberdinetan, batzuk ikusgarriak eta sozialki gaitzetsiak
diren bezala, beste batzuk ikusezinak, izengabeak eta inongo errekonozimendu
eta zigorrik gabe ematen dira. Normalean, identifikazio zailtasun horrek guk
ere gauzatzea, inplizituki onartzea eta erreproduzitzea errazten du.
Beraz, mikromatxismoei ez zaie
“mikro” esaten txikiak edo garrantzia gabekoak direlako; baizik eta eguneroko
jarrera normalizatu eta naturalizatuak direlako, gehienetan justifikatuak eta
legitimatuak izanik.
Adibideak
nonahi topa ditzakegu, batzuk aipatzearren:
-Emakumeak
etengabe epaitu eta kritikatzea, batez ere bere itxura fisikoagatik.
-Ohikoa
da taberna baten mutil koadrila batek indar erakustaldia egitea eta horretarako
tabernako espazio guztia erabiltzea, beste koadrilak, guztiz baztertuz.
-Asanblada
batean oso gutxitan aditzea nesken ahotsa eta kanpora begirako ekimenak mutilen
esku geratzea.
-Emakume
bat gatazka batean dagoenean, mutila jipoitzea, neskari inork ezer galdetu
gabe eta jarrera paternalista batekin, neskaren erantzuteko bideak kaltetuz eta
mugatuz.
-Mutil
talde batek beste mutil bat baztertzea edo iraintzea haren izaera
femeninoagatik.
-Nesken artean eman ohi diren lehia eta gatazkak mutilen arreta eta onespena berenganatzeko.
-Nesken artean eman ohi diren lehia eta gatazkak mutilen arreta eta onespena berenganatzeko.
-Eredu
estetiko hegemoniko zurrunaren patroiei jarraitzea besteen begiko izateko.
Hauek dira indarkeria sexistak
(mikromatxismo deiturikoak barne) harremanetan betetzen duten funtzio eta
helburuetako batzuk:
-Harremanetan
zapaltzaile posizioa duenaren boterea ezarri eta mantentzea.
-Harremanetan
“dagokion” posizioa aldatzen saiatu edo “matxinatzen” denaren gaineko boterea
indartu edo berreskuratzea.

-Emakumearen
“zaintza lanaz” probestu behar dela naturalizatzea.
-Emakumeek gizonen behar
afektibo-sexualak asetu behar dituztelaren kontzepzioa mantentzea.
Harremandutako
bideoak:
-Mikromatxismoak
(Ernai)
https://www.youtube.com/watch?