2015/03/21

Korrikan ere, etxebizitza eskubidearen alde

Atzo ostiralean Korrika 19 pasatu zen Txantreatik. Auzoko bi kilometroetan lekukoa Auzotegik (40.urteurrenagatik) eta Aitziber Sarasolaren senide eta lagunek eraman zuten.
Ibilbidean zehar, euskararen aldeko aldarriez gain auzoan momentu hauetan presente dagoen etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria ere egon zen.
Txantrea igaro eta Iruñerria utzi eta geroa Gipuzkoaruntz abiatu zen Korrika, Bilboraino iristeko bidean.