Mostrando entradas con la etiqueta Lan mundua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Lan mundua. Mostrar todas las entradas

2018/03/14

Langileon Autodefentsa Sarearen aurkezpena

Langileon Autodefentsa Sarearen komitea sortuko da Txantrean eta hau aurkezteko bi aurkezpen eginen dira auzoan. Lehenbizikoa martxoak 15 ostegunean izanen da, Armonia Txantreana Peñan 19:00tan. Bigarrena martxoaren 27an 19:30tan, Liburutegian. Antolatzaileek laguntzera zein galderak egitera animatu dute.




Mañana jueves se presentará el comité de la Txantrea de la Red de Autodefensa Laboral. Se harán dos presentación, la primera el 15 de Marzo jueves en la Peña Armonía Txantreana y la segunda el 27 de Marzo a las 19:30 en la Biblioteca. Lxs organizadorxs han animado a colaborar y/o hacer preguntas.

2017/05/17

Gakoa, gazte kooperatiba

Gakoa sortu da Txantrean, gazteek sortutako kooperatiba bat. Gazteei lana eskaini eta bestelako lan eredu bat garatzea du helburu.

2017/03/27

Gakoa, Txantreako gazteen lan aukerak pizteko kooperatiba

Auzoko gazte mugimendua Gakoa gazte kooperatibaren sortze lanetan murgilduta dabil. Bizilagunek auzoari begira abiarazi nahi dituzten negozioen aterpe izan nahi du egitasmoak. Gauzatzeko dirua behar dute, ordea, eta biltzeko bideak lantzen hasi dira.


















NAIZ.EUS Iruñeko Txantrea auzoko gazte mugimenduak kooperatiba bat sortzea erabaki du, aukera izan dezaten auzotarrek auzoarentzako proiektuak garatzeko haren barruan. Hilabete hasieran aurkeztu zuten egitasmoa eta hura gauzatzeko lehen eginbeharrekin ari dira. Ondo bidean, ekainerako eratuko dute aspaldiko kezka bati erantzuna den Gakoa kooperatiba.

2012an mugimenduak auzoko gazteen egoera aztertu zuen, 15 eta 35 urte arteko 350 gazteri elkarrizketa eginez. «Bakoitzaren kezkak eta nahiak atera genituen», gogoratu du kooperatibaren sustatzaileetako bat den Miren Leuzak. Datuekin diagnosia egin zuten eta, besteak beste, lanaren inguruan kezka handia zegoela ikusi zuten. Horiek horrela, esparru horretan jarduteko taldetxoa osatu zuten eta hainbat kanpaina egin dituzte urteotan. Lau kide ari dira egun buru-belarri alor horretan eta iaz kooperatibaren ideia bururatu zitzaien.

Eredu propio baten inguruan antolatu duten kooperatibak bi helburu nagusi ditu. Batetik, «ahal den heinean egungo sistema kapitalista heteropatriarkaletik at geldituko den lan eredua»; bestetik, arlo guztietako proiektuak garatzeko baliabideak eskaintzeko tresna izatea. Horren bidez, euren balioak barneratzen dituen lan mota sortu nahi dutela zehaztu du kideak. «Giro euskaldunean sortu nahi dugu proiektu oro. Kooperatibista izateko euskalduna izan behar duzu edo behintzat euskara ikasten aritu. Badakigu horrekin jendea galtzen dugula, baina hasieratik esan dugu balio batzuen gainean eraikiko genuela. Parekidetasuna, berdintasuna, ekologia...».

Negozio guztiak enpresaren baitan egikarituko dituzte. Ez dute irabazi asmorik, beraz, etekinak enpresan berrinbertituko dituzte, egitasmo berriak finantzatu, piztu edo bultzatzeko. Hau da, «hilean edo urtean ditugun gastu guztiak eta langileen soldatak ordainduta sobera dagoen guztia kooperatibarentzat izango da. Gerta daitekeen edozein arazotarako edo beste proiektu batzuk sortzeko», argitu du gazteak. Edonork proposa dezake ideia bat, eta batzarrean aukeratuko dute zein landu. Jada garatu dute lehena, Txantreako identitatearen ikur izatea nahi duten Ama-Gi artisau garagardoa, eta beste proposamen batzuk aztertzen ari dira: gimnasio herrikoia, serigrafia eskolak, haur ludoteka… Esku artean dute taberna bat irekitzea ere. Inguruan itxitakoek gazteak elkartzeko toki faltan utzi dituela ohartu ziren eta udalak auzoari eman dion salestarren eraikinean kokatu nahi dute.

2017/03/04

Gakoa gazte kooperatiba sortu da

Topatu.eus Gazteek gazteentzako eraikitako proiektuak bilduko ditu Gakoak. Proiektu hauek, bestelako lan ereduak eskaintzeaz gain, ahal den neurrian kapitalismotik at aldentzea izango dutela helburu adierazi dute. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, zeinak auzoko funtzio soziala bete nahi duen.
Baloreei dagokionez euskalduna, botere harremanik gabea eta sistema kapitalistatik at kokatzen dute.
Hainbat proiektu eta ideia garatzeko asmoa dute: auzoko garagardoa, umeentzako proiektua, serigrafia eta kirol gunea, besteak beste. Kooperatiba hau martxan jartzeko hainbat proiektu hartu dituzte eredutzat: Katakrak, Lizarrako gazteen kooperatiba edo Sants-eko auzoa. 

Finantzaketa
Proiektuak martxan jartzeko diru bilketa kanpaina bat jarri dute martxan. Izan ere, orain arte beraien poltsikotik jarri dute dirua. Kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute ekarpenak egiteko eta laster crowdfunding kanpania bat jarriko dute martxan.

Kooperatibaren profila Facebook-en:  https://www.facebook.com/profile.php?id=100015574384707

2017/02/28

Zein da GAKOA?


Martxoaren 3an 18:00etan GAKOA (gazte kooperatiba) Auzotegin aurkeztuko da. Txantreako gazteek garatutako etorkizuneko apustu berria, lan eta bizi esparruetan  marko ezberdin bat sortzeko helburuarekin. Inguratzen gaituen mundu honetan alternatiba bat eraiki dezakegula uste dugulako. Etortzera gonbidatzen zaituztegu. Laster arte.


El viernes 3 de marzo  a las 18:00 en Auzotegi se presentará GAKOA ( gazte kooperatiba). La nueva apuesta de futuro desarrollada por jóvenes de la Txantrea, con la intención de crear un marco diferente en el ámbito vital y laboral. Porque creemos que se puede costruír una alternativa al mundo que nos rodea. Os invitamos a acudir. Hasta pronto.

 GAKOA



2015/04/26

Apirilak 27an, "Gazteak eta Lana" tailerra

Zer da lana? 
Nola ulertzen dugu? 
Nola definituko genuke guk lana? 
Nolakoa litzateke lana, kapitalismotik at ulertuta?

Galdera hauei eta beste askori erantzuna bilatzeko gonbitea luzatzen dizuegu

http://madrid.cnt.es/imagenes/reforma-laboral.pngASTELEHENEAN 18:30 tan KASKAILUETAN
"GAZTEAK ETA LANA" TAILERRA
Txantreako Gazte Mugimenduaren eskutik

EL LUNES a las 18:30 en KASKAILUETA
Taller: "JÓVENES Y TRABAJO"
De parte del Movimiento Juvenil de la Txantrea

Harremandutako artikulua "gazteak, etorkizunerako inbertsio" :http://www.berria.eus/paperekoa/1832/015/003/2015-04-22/gazteak_etorkizuneko_inbertsio.htm

2015/04/09

Entrevista: “Este barrio tiene capacidad y fuerza suficiente para generar alternativas”

“Este barrio tiene capacidad y fuerza suficiente para generar alternativas”

El Movimiento Juvenil entrevista a l@s trabajadores/as de la Unidad de Barrio

Arantxa, Marisol y Josu en la Unidad de Barrio de la Txantrea

Marisol, Josu y Arantxa trabajan en la Unidad de Barrio de la Txantrea como trabajadores sociales y educadora, respectivamente. Llevan a cabo los programas de Acogida y Orientación Social, Incorporación Social e Infancia y Familia y son testigos de cómo la crisis ha trastocado la vida de muchos vecinos y vecinas.
Desde el Movimiento Juvenil de la Txantrea hemos hablado con ell@s para preguntarles sobre la crisis, la  situación de la vivienda y de cómo afecta a la emancipación de la juventud.

2015/03/23

Aski da! Despidos + Desahucios = Homicidios

etxegabetzerik ez! <br> ¡stop desahucios!Antsoaingo emakume batek buruaz beste egin du etxe kaleratze arriskuan zegoelarik. Faureciak kaleratu zuen eta Laboral Kutxak hipoteka negoziatzeari uko egin zuen. Sistema kapitalistaren krudeltasuna agerian da berriz ere, banketxe eta multinazionalen interes ekonomikoek pertsonen bizitzaren aurrean jartzen dituena. Etxebizitza, eskubide izan ordez espekulaziorako produktua da, banketxeak errudun zuzenak dira pertsonen bizitzarekin negozio egiteagatik eta gobernuak konplize dirae pasibo duten heinean.
Gazteok testuinguru latza jaso dugu eta inoiz baino arrazoi gehiago ditugu alternatibak eraikitzen jarraitzeko, zehazki eta gertakari honekin harremanatuta dauden etxebizitza eta lanaren arloan, ez dugulako horrelako egoerak bizi nahi! Aski da!
Aste honetan zehar hainbat deialdi egin dira. Denok kalera!

https://pbs.twimg.com/media/CAuQNoRXIAEdBHH.jpg:largeUna  mujer de Antsoain, que había sido despedida por Faurecia, se ha suicidado tras la negativa de la Caja Laboral de reestructurar su hipoteca. Una vez es evidente la crueldad del sistema capitalista, que antepone intereses de bancos y multinacionales a la vida de las personas. La vivienda, lejos de ser un derecho, es un producto de especulación, los bancos son responsables directos al hacer negocio con la vida de la gente y los gobiernos son cómplices en la medida en la que se quedan pasivos.
Éste es el contexto que las y los jóvenes hemos heredado y tenemos más razones que nunca para seguir construyendo alternativas, y concretamente y relacionado con este hecho, en materias de vivienda y trabajo, ¡por que no queremos vivir situaciones como estas! ¡Ya basta!
Esta semana se han realizado varios llamamientos. ¡Tod@s a la calle!

Astelehena / Lunes: 
19:00, Kontzentrazioa San Cristobal kaleko Laboral Kutxa aurrean
Asteartea / Martes: 
18:00, Auzo Batzarra Euskara Plazan eta bukatzean Antsoainera kalejiran.
19:00 Kontzentrazioa Antsoaingo Udaletxe Plazan / Concentración en la Plaza del Ayuntamiento de Antsoain.
Larunbata / Sábado: 18:00 Manifestazioa (Plaza de la Cruz, Iruñea)


#ZukDuzuGiltza

2015/03/03

1976. Martxoaren 3a

1976.ko martxoaren 3an euskal langileriak eraso latza jaso zuen.
Gasteizen, greba orokor batean, Zaramaga auzoko San Frantzisko Asis elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langile indarrez aterarazteko negar-gasa jaurti eta irteten zirenean tirokatu zituzten. Ondorioz, espainiako polizia armatuak bost lagun erahil eta ehundik gora zauritu egon ziren. 

1976ko urtarrilean 6.000 langile inguruk soldatak mugatzen zituen dekretua salatzeko eta haien lan-egoera hobetzeko greba hasi zuten. Gasteizen langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen, herritarren eskubideak zapaltzen zituzten diktaduraren eta enpresaburu diruzaleen aurka. Bi hilabete geroago, martxoaren 3an, hirugarren greba orokorrera deitu zuten, langileen aldetik erabateko jarraipenarekin, hainbestekoa ezen hedabide ofizialek ere lantegietako grebaren jarraipena %80koa izan zela onartu zuten. Goizeko lehen orduetatik poliziak manifestazio guztiak gogotik erreprimitu zituen.
Polizia haien eta Espainiako gainerako polizia indar guztien burua Manuel Fraga Iribarne ministroa zen, eta sarraskiaren erantzukizuna egun haietako protestak egiteko deialdia egin zutenei egotzi zien. Egun, aipatu sarraskiarengatik ez du inork ordaindu. (gertakarien info+ http://www.martxoak3.org/)

Gaur egun gauzak ez dira asko aldatu, okerrera jo dute kasu. Onartezinak dira langileriak jasaten ditugun etengabeko erasoak; krisialdiaren pisu osoa gure gainean jarri dute, bizi baldintzak muturreraino prekarizatuz eta enpresariei gure gaineko ahalmen guztia juridikoki ahalbidetuz (Faurecia, azkeneko adibide gisa).
Burgesiak eta botere ekonomikoek ez dute haien pribilegioak galtzeko inongo asmorik eta ekoizpen harremanak berdin jarrai daitezen medio guztiak erabiliko dituzte. 

Gure eskubideak borrokatzeko klase bezala aldarrikatu eta antolatu kapitalismoari hortzak erakutsiz.

KLASE BORROKAK AURRERA DIRAU!
GORA LANGILERIA!

2015/01/22

Zatoz Baratxan-eko auzolanetara!


Urtarrilak 24an eta 31n eta Otsailak 7an, larunbata, Baratxan-era joateko auzolanak daude! Animatu eta etor zaitezte! Goizeko 9:00etan Tere okindegian.
Auzolanak prestatzeko, ostiralero 20:30etan Auzotegin elkartzen gara. Etorri beldurrik gabe.

Los sábados 24 y 31 de Enero, y el 7 de Eebrero, ¡nos vamos de auzolan con Baratxan! ¡Animaos y acudir! A las 9:00 en la Panadería Tere.
Nos juntamos todos los viernes a las 20:30 en Auzotegi. Os esperamos."

2014/10/30

Abian da BaraTxan!

Baratxan proiektua lan munduaren gaia lantzeko sortutako espazio autogestionatua da. Lurra eta animaliak lantzeko helburua du elikaduraren burujabetza lortze bidean.

El proyecto Baratxan es un espacio autogestionado para trabajar el tema del mundo laboral. Trabaja la tierra y los animales, de cara a alcanzar autosuficiencia alimentaria.  

 Bideo honetan baratzen azalpena duzu / En este vídeo se presenta el proyecto de la huerta:

2014/06/06

Kolektibotasun tailer praktikoa


KOLEKTIBOTASUN TAILER PRAKTIKOA
Zer da kolektibotasuna? Zer da indibidualismoa?
Bihar, ekainak 7 larunbatarekin tailer praktiko baten bidez honen inguruan arituko gara, 17:00etan Auzotegin.

TAILLER PRACTICO DE COLECTIVIDAD
¿Que es la colectividad? ¿Que es el individualismo?
Mañana sábado 7 de junio trataremos este tema mediante un taller práctico, a las 17:00 en Auzotegi.

2014/06/02

Auzolan eta okupazio esperientziak: Gardalain-Lakabe

#ZukDuzuGiltzaAuzolan eta okupazio esperientziak: Gardalain eta Lakabe
Experiencias de auzolan y okupación: Gardalain y Lakabe

Gaur 19:30tan Auzotegin / Hoy a las 19:30 en Auzotegi

#ZukDuzuGiltza


2014/05/30

KAFE-TERTULIA Auzotegin

#ZukDuzuGiltzaMmaiatzak 31,larunbatarekin, KAFE TERTULIA:
"Jabegoa, Kontsumoa, bizi-ereduak" (16:00 Auzotegin)

Mañana sábado, 31 de Mayo, CAFÉ-TERTULIA:
"Propiedad, consumo, estilos de vida" (16:00 en Auzotegi)

2014/05/10

Etxebizitza eta Burujabetza Jardunaldiak


Etxebizitza eta Burujabetza Jardunaldiak
Jornadas de Emancipación y Autosuficiencia

·         Maiatzak 12 atelehena 19:31etan Auzotegin / Lunes 12 de Mayo 19:31 en Auzotegi
NEKANE JURADOREKIN HITZALDIA (Ekonomilaria)
CHARLA CON NEKANE JURADO (Economista)

·         Maiatzak 20 asteartea 19:31etan Auzotegin / Martes 20 de Mayo 19:31 en Auzotegi
HITZALDIA: HERRI KOOPERATIBA / CHARLA: HERRI KOOPERATIBA

·         Maiatzak 31 larunbata 16:01etan Auzotegin / Sabado 31 de Mayo 16:01 en Auzotegi
KAFE TERTULIA: JABEGOA, KONTSUMOA, BIZI-EREDUAK
CAFÉ TERTULIA: PROPIEDAD, CONSUMO, ESTILOS DE VIDA

·         Ekainak 2, 19:31etan Auzotegin / Lunes 2 de Junio 19:31 en Auzotegi
UTOPIATIK ERREALITATERA; AUZOLAN ETA OKUPA ESPERIENTZIAK (GARDALAIN ETA LAKABE)
GARDALAIN-LAKABE: ESPERIENCIAS OKUPAS Y AUZOLAN 

 ·         Ekainak 11, 10:01 TxorimaloKafe / Miercoles 11 de Junio 10:01 Café en el Txorimalo
BARATZA TAILERRA (AUZOLANA + BAZKARI AUTOGESTIONATUA)
TALLER EN LA HUERTA (AUZOLAN + COMIDA AUTOGESTIONADA)

·         Ekainak 21, 18:01 Auzotegin / Sabado 21 de Junio 18:01 en Auzotegi
MAHAI INGURUA: OKUPAZIOA (LUNTX) / MESA REDONDA: OKUPACION (LUNTX)

2014/04/21

Eztabaida: Jarrera indibidualistak

Formakuntzak aurrera darrai!

http://k42.kn3.net/taringa/4/5/2/0/0/0//aukache/C0D.jpg?7683Aurreko saioan indibidualismoaren jatorria eta bilakaera historikoa ezagutu genuen eta nola sistemak pentsamendu korronte nagusi bezala erabili duen haren mesedean. 

Oraingo honetan, sistematik barneraturik ditugun jarrera indibidual eta berekoien baitan hausnartuko dugu. Eztabaida sortu nahi dugu aipatutako jarrerak antzemateko eta hauek modu praktiko batean iraultzeko, horretarako mekanismoak sortuz. Horrela, guztion artean inora eramaten ez gaituzten jarrerak detektatu eta iraultzeko asmoz.


BIHAR APIRILAK 22, 17:00etan AUZOTEGIN
MAÑANA 22 DE MAYO, A LAS 17:00 EN AUZOTEGI


ZATOZ  BELDURRIK GABE ETA PARTE HARTU !!!!
¡¡¡ VEN SIN MIEDO Y PARTICIPA !!!

2014/03/28

[TALLER] PASEMOS DEL "YO Y SOLO YO", AL "NOSOTRAS!!"

Es muy importante que el conjunto de la sociedad sepa trabajar y desarrollar su vida en colectividad. No es tarea fácil, ya que los valores que nos ha inculcado este sistema nos lleva a actuar de manera individualista. 

Por ello, desde el movimiento juvenil se han organizado una serie de talleres y charlas que darán comienzo con el TALLER DE COLECTIVIDAD este SÁBADO 29 de MARZO a las 11:00 en AUZOTEGI, donde entre otras cosas se visualizarán los origenes de las actitudes individualistas.


     Animaros a participar para hacer así que los debates surjan más enriquecedores!!

Pasemos del "yo y solo yo" al "NOSOTRAS"

2014/01/14

INGO AL DEU?? Batzar nagusia 19:30etan Auzotegin

Gaur egun murgilduta gaituen egoera ekonomiko honi alternatiba baten bila dabilen talde bat gara. Horretarako, gure betebeharrak asetu ahal izateko, "etxalde" eta baratza bat sortzeko proposamena atera zen. Horrela, gure elikatzeko autosufizientzia   eta burujabetza ekonomikoa lortzen joango gara. Hau lortzeko bi lan-ildo nagusiak markatu ditugu, lehenengoa proiektu hau aurrera eramateko gure filosofia ongi definitzea eta jadanik bidean dagoen "etxalde" eta baratzean lanean jardutzea. 


Arestian esandakoaren arabera, batzarrak badu lana garatzeko eta baita garatuta dagoena ere. Martxan dugunetariko bat gure ideiak aurrera eramateko bi lursail ditugula da. Oraindik burutu behar diren lanak berriz hauexek izan zitezkeen: proiektu honen tamaina definitu, antolaketaren metodoa, filosofia etab. 


Lan hauek osatzeko batzarra bat osatu da, hemen sortzen diren beharren arabera biltzen gara, baina beti jarraitasunez. Guzti hau dela eta, gure proiektu polit honetan partaide izan zaitezten animatu nahi zaituztegu.


Bukatzeko URTARRILAREN 15an 19:30an AUZOTEGIN BATZAR NAGUSIAn  parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, bertan proiektuaren informazioa eta zalantzen azalpenak emango dira. 

Somos un grupo que estamos buscando una alternativa a esta situación económica en la que estamos inmersos. Para ello salió la propuesta de crear una huerta y una "granja", con la cual podamos ir solventando nuestras necesidades. De ese modo iremos consiguiendo nuestra autosuficiencia alimentaría y emancipación económica. Para ello tenemos dos líneas de trabajo marcadas, una seria ir definiendo nuestra filosofía a la hora de desarrollar los proyectos, mientras que la otra será ir trabajando las huertas y la "granjas", siendo este último ya un proyecto activo.


Como se ha dicho anteriormente, la asamblea tiene trabajo por desarrollar, pero también lleva consigo un trabajo previo desarrollado. Uno de ellos es que actualmente ya dispone de dos terrenos para poder llevar a cabo las ideas planteadas. En cambio, los trabajos que tiene por desarrollar son: ir definiendo las magnitudes del proyecto, método organizativo, filosofía, etc.


Para poder desarrollar estos trabajos se ha creado una asamblea, que se va juntando según las necesidades que se vayan creando, pero siempre con una cierta continuidad. Por ello os animamos a que seáis parte de este bonito proyecto.


Para finalizar os animamos a participar en la ASAMBLEA GENERAL del 15 de ENERO a las 19:30 en AUZOTEGI, en la cual se explicará el proyecto en su totalidad y se intentara resolver cualquier tipo de duda.

2013/11/16

Kooperatiben inguruko formakuntza

Lan Munduan formakuntza:
Kooperatibak, bai ala ez?

Formación en Mundo Laboral:
Cooperativas, ¿sí o no?

Azaroak 17 / 17 de Noviembre, 19:00 Kaskallueta

2013/05/29