2017/03/04

Gakoa gazte kooperatiba sortu da

Topatu.eus Gazteek gazteentzako eraikitako proiektuak bilduko ditu Gakoak. Proiektu hauek, bestelako lan ereduak eskaintzeaz gain, ahal den neurrian kapitalismotik at aldentzea izango dutela helburu adierazi dute. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, zeinak auzoko funtzio soziala bete nahi duen.
Baloreei dagokionez euskalduna, botere harremanik gabea eta sistema kapitalistatik at kokatzen dute.
Hainbat proiektu eta ideia garatzeko asmoa dute: auzoko garagardoa, umeentzako proiektua, serigrafia eta kirol gunea, besteak beste. Kooperatiba hau martxan jartzeko hainbat proiektu hartu dituzte eredutzat: Katakrak, Lizarrako gazteen kooperatiba edo Sants-eko auzoa. 

Finantzaketa
Proiektuak martxan jartzeko diru bilketa kanpaina bat jarri dute martxan. Izan ere, orain arte beraien poltsikotik jarri dute dirua. Kontu korronte zenbaki bat zabaldu dute ekarpenak egiteko eta laster crowdfunding kanpania bat jarriko dute martxan.

Kooperatibaren profila Facebook-en:  https://www.facebook.com/profile.php?id=100015574384707