Mostrando entradas con la etiqueta Kanpaldia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kanpaldia. Mostrar todas las entradas

2016/08/26

[Bideo laburpena] Txantreako Gazte Kanpaldia 2016

Asteazkenean afaltzeko bildu eta aurtengo Gazte Kanpaldiaren bideoa ikusteko aukera izan genuen, egindako probak, jarduerak eta jolasak bergogorazi eta barre batzuk botatzeko. Hona hemen bideoaren mini-laburpentxo bat.

El miércoles tras juntarnos para cenar pudimos ver el vídeo del Campamento Juvenil de este año, para rememorar las pruebas, actividades y juegos y echar unas risas. Aquí va un mini-resumen del vídeo.

2016/08/01

Esperientzia positiboz beteriko Gazte Kanpaldia

Gazteria saretu, harremanak egin eta gazteak ahalduntzea helburu, beste urtez ospatu da Txantreako Gazte Kanpaldia. Orain arte Uitzin egin da kanpaldia eta aurten, formatu berri batekin, Allotzeko urtegia izan du kokaleku. 

Leku aldaketaz gain, hainbat berrikuntza izan ditu aurtengo kanpaldiak. Adibidez, lehenbiziko eguna Garisoain herrian pasatzea edota kanpaldian zehar proba ezberdinen bidez jokaturiko Kolunpiadak. Bost talde, bakoitza bere izen, banderola eta guda ohiuarekin proba ezberdinak egin eta puntuak lortzeko. Hala ere, berdinketa bikoitza egon zen sailkapenean, Konpiadak oso berdinduak izan zirelaren seinale.

Bestalde, Auzoa ezagutzen tailerraren bidez auzoan egondako hamaika borroka ezagutu genituen, eta nola gaur egungo auzoko esparru anitz herri mugimenduaren borroken ondorio direla (gaur egungo Bernat Etxepare ikastetxea aurretik egondakoen eta euskararen aldeko borrokaren ondorio, Andraize herri mugimendutik sortua eta Estatuan aintzindari izan zela, Irubide parkea, Olentzero, Egunsenti haur eskola, Euskaltegia, Auzolan aldizkaria eta bere aurretik egondakoak, Txantreako Jaiak eta pairatu izan dituzten hainbat oztopo, Herri Parkearen lorpena, etxebizitza eskubidearen aldeko mugimendua eta Auzoa Besarkatu giza katea…). Beste motako tailerrak ere egin genituen, Nolakoa da mundua? tailerra, pentsamendu hegemonikoa eta pairatu eta baita burutzen ditugun zapalkuntzen ingurukoa, Hartu emanak? deituriko harremanen inguruko eztabaidatxoa eta bestetan ere egindako birziklapen tailerra eta xamurtasun tailerra

Eguraldiak lagundurik, urtegian bainatzeko, jolas ezberdinetara jolasteko eta elkarrekin ondo pasatzeko aukera pila ere izan genituen, aspertzeko denborarik eduki gabe, egunerokotasunean egiten ez ditugun gauza asko egiteko aukera baitaude Gazte Kanpaldian.

Ikasturtean zehar indarberriturik aritzeko esperientzia positibo asko eskaini ditu aurtengo Gazte Kanpaldiak, eta irailan hasiko den ikasturteari begira baliotsua izango delakoan gaude.

Ikasturte berria berezia eta ezberdina izango denez, honi begira asanblada orokor pare bat eginen dira eta horietako batean kanpaldiaren argazki eta bideoak ikusiko ditugu. Lehena abuztuaren 9an ospatuko da, parte hartu nahi duen ororentzat irekia. 19:30tan izango da, Auzotegin.

     

2016/07/24

Zer eraman Gazte Kanpaldira?

Lau egun besterik ez dira falta GAZTE KANPALDIrako!!! Lau egun Allozeko urtegiaren ondoan dagoen kanping-ean disfrutatzeko. Oraindik bonorik ez baduzu astelehena barne epea badago!
Beste gauzen artean, zer erman behar da?

¡Sólo quedan cuatro días para el CAMPAMENTO JUVENIL!
Cuatro días para disfrutar en el camping junto al pantano de Alloz. Si todavía no tienes bono, ¡hay plazo hasta el lunes (incluído)!
Entre otras cosas, ¿qué hay que llevar?

2016/07/18

Gazte Kanpaldia 2016!!!


https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgj3M9ynbUNJQkX38AMVgBgwlOlprh-lmvWnNvDpZQJ4IdaSuQwWZ5K93cJDq2NlB7DgirEJOUu7fwqPAnD4GX7eLLUNZGm1UKGdVDNugu405nRas2AEpwK6_F861QbEWfIfKohrEHpdk4/s1600/Kartela1.jpg
Hemen dugu Udako Gazte Kanpaldia!!! Egun lasai eta dibertigarri batzuk pasatzeko gogoak dituzula? Aurtengo kanpaldia berezia izango da! ALLOZEKO URTEGIRA joango gara uztailaren 28tik-31ra. Ez galdu aukera paregabe hau auzoko gazteekin disfrutatzeko!
BAZATOZ??? Hartu zure bonoa Euntzen edo igerilekuko tabernan 25a baino lehen!!! Eguneko bonoa hartzeko aukera dago!

¡¡¡Aquí está el nuevo Campamento Juvenil de verano!!! ¿Ganas de pasar unos días de trankis y divertidos? ¡Este año será especial! Iremos al PANTANO DE ALLOZ del 28 al 31 de Julio. ¡A disfrutarlo con l@s jóvenes del barrio!¿¿TE VIENES??  Pilla tu bono en el Euntze o bar de la piscina antes del próximo lunes 25. ¡Se pueden pillar bonos de día también!

+ INFO (iremos publicando más): http://txgaztemugimendua.blogspot.com.es/p/gazte-kanpaldia-2016.html


Beste urteetako Kanpaldiak ikusteko / Para ver Campamentos de otros años

2016/05/31

Non izango da aurtengo Gazte Kanpaldia?

Lekua badago! Baina egitaraua osatzeko dago. Zer egitea gustatuko litzaizuke?
Ekainak 17an, Kanpaldiko egitaraua osatzeko aukera!!! 19:30an Auzotegin.

¡Ya tenemos sitio! Pero el programa está por completar. ¿Qué te gustaría hacer?
El 17 de Junio, ¡puedes traer ideas y decidir cómo completar el programa! A las 19:30 en Auzotegi.

Aurten sekulakoa izango da! Galduko duzu? ¿Te lo vas a perder?

2015/08/13

Kanpaldiaren bideo proiekzioa + afaria!


Datorren abuztuaren 18an, asteartean, Gazte Mugimenduaren kurtsoko lehen deialdia dugu. 18:00tan Gazte Mugimenduaren kurtsoko helburuak definitzeko bilkura izanen dugu Auzotegin, eta 21:30tatik aurrera, Herri Parkean afaria egingo dugu Gazte Kanpaldiaren bideo eta argazkiak ikusteko. Kanpaldira etorri bazinen, edota ez bazinen etorri, gonbidaturik zaude!
Ondoren, Burlatako jaietara espedizioa!

El próximo martes 18 de Agosto tenemos la primera quedada del Movimiento Juvenil. A las 18:00 habrá asamblea para definir los objetivos del Movimiento Juvenil para este curso, y a partir de las 21:30, cenaremos en el Herri Parkea para ver los vídeos y fotos del Campamento Juvenil. Tanto si viniste al kanpaldi como si no, ¡estás invitad@!
Luego, ¡expedición a Fiestas de Burlata!

2015/08/03

Agur Uitzi, Kaixo Txantrea!

 
Amaitu da 2015eko Txantreako Gazte Kanpaldia. Hirugarren urtez, Larraun haraneko Uitzi herrian izan gara, egun aterpetxe den Orixenea haur eskola ohian. Bertan ekimenez, tailerrez, formakuntzez eta aisialdiz beteriko 4 egun pasa genituen.

Además de conocer gente y hacer realciones con jóvenes del barrio, durante los cuatro días del campamento hicimos varios talleres relacionados con las problemáticas que nos afectan como la Vivienda mediante una gran gymkana, el Ocio, la LOMCE y el modelo educativo que queremos, las distintas realiades del Euskera con jóvenes de Doneztebe, Ondarru, Tudela, Tafalla y Zuberoa o charlas acerca de la Comunicación y acerca del reparto del Poder en la Txantrea y en los distintos barrios.
Bestalde, akrobaziak egiten ikasi genuen zirko tailerrean, norberak bere kamiseta margotzen txantiloi tailerrean eta torrijak egiten sukaldaritza tailerrean. Eta zer nolako torrijak! Laburmetrai lehiaketa egin genuen eta  hainbeste jardueren artean xamurtasunerako tarte goxoak ere izan genituen.

Larunbata arratsaldean mendi irteera izan genuen Lekunberritik Leitzara doan Plazaolako ibilaldiko zati bat eginez eta bertan dagoen 2.700 metroko tunela zeharkatuz. Kanpaldiko azken gauan irri festa izan genuen, eta moooon dieu...

Para finalizar, el domingo pudimos reflexionar acerca de las problemáticas que compartimos y que nos afectan, las contradicciones en las que caemos y las alternativas que podemos ir construyendo entre tod@s. Antes de marcharnos no pudo faltar una visitica al árbol que plantamos el primer año que hicimos el Campamento Juvenil, al acabar el primer año de andadura del Movimiento Juvenil de la Txantrea. Al igual que el Movimiento Juvenil, ¡ha echado raíces y va creciendo!
https://pbs.twimg.com/media/CLer1f2WUAAoD57.jpg
Agur eta ohore Uitzi! Bukatu dugu aurtengo Gazte Kanpaldia. Ongi janda, gehiegi lo egin gabe agian, baina indarberriturik! Txantreako gazteoi, hemendik aurrerako dinamika ezberdinetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta hurrengo urteko Gazte Kanpaldira joateko! 

Lehena, Gazte Kanpaldiaren bideo eta argazki proiekzioa afaritxo batekin! Kanpaldira etorri bazinen, edota ez bazinen etorri, adi deialdiari eta zatoz!
           

2015/07/19

Zatoz aurtengo Gazte Kanpaldira!

Txantreako Gazte Kanpaldia 2015

Txantreako Gazte Kanpaldia auzoko gazteak udako alternatiba baten bidez biltzeko gunea dugu. Bertan elkar ezagutzeko aukeraz gain, zinemaldia, jolasak, formakuntza tailerrak, sukaldaritza tailerra, zirko tailerra, hitzaldia, kirola, gaubelak... egingo ditugu, baita gazte abordaia ere! Uztailaren 30tik abuztuaren 2ra izango da, Uitzi herrian, Larraunen.
Anima zaitez etortzera! Hartu zure bonoa 36€tara Igerilekuko tabernan edo Euntze nahiz Txorimalo tabernetan!

El Campamento Juvenil de la Txantrea es un espacio para juntar a jóvenes del barrio mediante una alternativa de verano. En él, además de conocernos, haremos actividades como cine, juegos, talleres de formación, taller de cocina, taller de circo, charla, deporte, veladas a la noche... ¡y también el abordaje! Será del 30 de Julio al 2 de Agosto, en Uitzi, en el valle de Larraun.
¡Anímate a venir! ¡Pilla tu bono por 36€ en el bar de la Piscina o en los bares Euntze o Txorimalo!

BIDEOA: Kanpi abordaian! ¡Kanpi de abordaje!

 

2015/07/15

Uztailaren 30ean, Gazte Kanpaldia!!!


Sanferminak bukatuta, badator uztailaren 30eko Gazte Kanpaldia!!!! Gogoratu bonoak Euntze, Txorimalo eta Igerilekuetan daudela salgai.
Kanpaldiaren inguruko informazio osoa webguneko atal berezian ateratzen joango da; egitaraua, oharrak, gomendioak, deialdiak... Anima zaitez etortzera eta eskuratu lehenbailehen zure bonoa!

Terminados los Sanfermines, ¡¡¡llega ya el Campamento Juvenil del 30 de Julio!!! Recordad que los bonos están a la venta en los bares Euntze, Txorimalo y en las Piscinas.
Toda la información del campamento se irá publicando en la sección especial de esta web; programa, notas, recomendaciones, quedadas... ¡Anímate a venir y pilla tu bono cuanto antes!

Iazko Gazte Kanpaldia / Campamento Juvenil del año pasado

2015/06/18

Gazte Kanpaldia 2015!


http://txgaztemugimendua.blogspot.com.es/p/gazte-kanpaldia-2015.html

Aurtengo udako Gazte Kanpaldiko bonoak jada salgai daude Euntze, Txorimalo eta Igerilekuetan. Kanpaldiaren inguruko informazio osoa webguneko atal berezian ateratzen joango da; egitaraua, oharrak, gomendioak, deialdiak... Eskuratu zure bonoa!

Ya están a la venta los bonos para el Campamento Juvenil del verano en los bares Euntze, Txorimalo y en las Piscinas. Toda la información del campamento se irá publicando en la sección especial de esta web; programa, notas, recomendaciones, quedadas... ¡Pilla tu bono!

Iazko Gazte Kanpaldia / Campamento Juvenil del año pasado

2015/06/12

KANPI




Kanpi I., Txantreakoa

Kanpi I. Txantreakoa (Ezkaba Plaza, 2015ko otsailaren 20a), Auzoto dinastiako III.a, Txantreako alkate eta Txantreako lurraldea batu zuen lehena. Apirilaren 30-etik aurrera Alemaneseko, Orvinako eta Uharte kaleko konde izendatua.
Uztailaren 30an Txantreatik Uitzira joan eta bertako jaun-andre bilakatuko da, "Gazte-kanpaldi 2015" deitutako okupazioaren ondorioz lortutako ohorei esker. Lau egunez luzatuko den dinamikaren baitan, Txantreako gazteek ikasteko, gozatzeko eta elkarrekin harremantzako gunea kudeatuko du Kanpik, kanpaldiak Larraun ibaiko ABORDAIArekin goia joko duelarik. Adin, sexu eta jatorri eta gustu ezberdineko gazteei parte hartzeko deia zabalduta dago, denon artean nahi duten auzoa eraiki dezaten. Eskuratu zure bonoa Igerilekuetan, Txorimalo edo Ehuntze tabernetan!

Kanpi I, de la Txantrea

Kanpi I, de la Txantrea (Plaza Ezkaba, 20 de febrero de 2015), tercero de la dinastía Auzoto, alcalde/alcaldesa de la Txantrea y primer@ que unió al barrio. Desde el 30 de Abril, nombrado también conde/condesa de Alemanes, Orvina y de la Calle Uharte.
El 30 de Julio, irá desde la Txantrea a Uitzi se convertirá en señora/señor de la villa, gracias a los honores que le dará la okupación llamada "Gazte Kanpaldi 2015". Kanpi gestionará la dinámica, que se alargará durante cuatro días, en la que l@s jóvenes del barrio podrán aprender, disfrutar y relacionarse entre ell@s, siendo el momento cumbre del campamento el ABORDAJE del río Larraun. La convocatoria está abierta a jóvenes txantrean@s de distinta edad, sexo, origen y gustos, para seguir construyendo, entre tod@s, el barrio en el que quieren vivir. ¡Pilla tu bono en la Piscina o en las tabernas Txorimalo o Ehuntze!

2014/08/22

Txantreako Gazte Kanpaldia 2014: Bideoa eta kronika

 

Motxila eta lo zakua hartu eta Larraun haranean dagoen Uitziko herrira joan ginen Uztailaren 31n, Txantreako Gazte Mugimenduak antolaturiko udako Gazte Kanpaldira.
Lau egunetan zehar gure etxea izan zen iraganean eskola izandako aterpetxean gauzak utzi eta frontoian bildu ginen, euskara taldeak antolaturiko jolasekin kanpaldiari hasiera emateko. Nahiz eta eguraldia nolakoa izango zen oso argi ez zegoen, ez zuen eguraldi txarrik egin eta herriko enparantzan pilotan, frontenisean, rugbyan edota beisbolrugbyan aritzeko aukera izan genuen. Baita herrian zehar zankoetan ibiltzeko, Uitziko haurrek ere probatu zuten afizioa.

Arratsaldean, garunak astintzen taldeak patriarkatuaren eta generoaren inguruko tailerra antolatu zuten, eta komunikazio taldeak software libreko alternatiben inguruan. Hurrengo egunetan etxebizitza taldeak Txantreako Emantzipazio Bulegoa ezagutu eta etxebizitzaren problematikan parte hartzen dutenen azalean jarri ginen rol-jolas batekin, lan mundua taldearekin martxan jarri den BaraTxan baratza ezagutu eta Party mota berri batera jolastu genuen. Azkeneko egunean, aisialdia eta kultura taldearekin jolasean aritu ginen eta ikasleriarekin hezkuntza sistemari eta hurrengo kurtsoan inposatuko den LOMCE legearen inguruan hausnartu genuen.

Euriak ez gintuen busti, baina Piraguismoa egitera joan ginenok blai bukatu genuen, hain erraza baita piraguatik ibaira salto egitea… bitartean beste batzuek eskalada egin genuen zonalde eder horretako mendietan. Piraguismoa nahiz eskalada egiten, primeran pasa genuen!

Beste ateraldi bat ere egin genuen, Beteluko ibaira bainatzera. Ikustekoa izan zen txapula puzgarri batek zer nolako jokua eman dezakeen! Etorri zinetenok ongi badakizue!

Momentu lasaiagoak ere eduki genituen eta horietan, sormen tailerretan, latak eta brikak zakarrontzira bota ordez, material horrekin hautsontziak eta diru-zorroak egin genituen. Bitartean, Photoshop ikastaroan, argazkiekin magia nola egiten den ikasi genuen eta txantiloi tailerrean egin genuena magia ez bazen, artisten lana behintzat izan zen.

Gauean ere ez ginen aspertu, nahi zutenentzako gau-belak egin genituelako. Adibidez, zentzumen ezberdinak aktibatu zizkigun xamurtasun tailerra edo Barbakoa ondorengo dantzaldi eta jolasak.

Amaitzeko, hilabete honetan epaituak izango diren Izaskun eta Poti auzoko gazteen bisita izan genuen eta haiekin Txantreako Herri Harresiarentzat argazkia atera genuen.

Nekaturik baina gustora bukatu genuen aurtengo Gazte Kanpaldia, hastear dagoen kurtsoa indarrez hartzeko. Auzoko gazteoi, kanpaldian egon edo ez, kurtso honetan Txantreako Gazte Mugimenduaren talde eta dinamika ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

Hurrengo udararte!


2014/08/04

Txantreako Gazte Kanpaldia 2014


Abuztuak 19an, Gazte Kanpaldiaren bideoaren proiekzioa!
El 19 de Agosto, ¡proyección del vídeo del Campamento Juvenil!

Gazte Kanpaldira etorri zinen eta bizitako momentu onenak gogoratu nahi dituzu? Ez zinen etorri eta egin zena ikusi nahi duzu? Kanpaldia bukatuta, honen momentu onenak biltzen dituen bideotxoa dagoeneko sortuta dago. Hau hurrengo asteartean, abuztuak 19an, kanpaldiaren bideoa aire librean proiektatuko da.
Hasteko, Gazte Mugimenduaren bilkura egonen da 18:00tan Auzotegin, hurrengo kurtsoaren helburuak eta planteamendua ixteko. Gazte Mugimenduan parte hartzeko animatzen zaituztegu! Ondoren, Uitzin egindako kanpaldiaren bideoa proiektatu eta Gazte Barbakoa eginen da, Herri Parkean.
Beraz, ez izan zalantzarik eta zatoz!!!

¿Viniste al Campamento Juvenil y quieres recordar los mejores momentos? ¿No viniste y quieres ver qué se hizo? Una vez acabado el campamento, ya está creado el vídeo que recoge los mejores momentos. El vídeo se proyectará el martes, 19 de Agosto, al aire libre.
Primero, habrá una asamblea del Movimiento Juvenil a las 18:00 en Auzotegi, para cerrar los que serán los objetivos y planteamiento para el próximo curso. ¡Os animamos a participar en el Movimiento Juvenil! Después, se proyectará el vídeo del campamento en el Herri Parkea y habrá Barbacoa, en el mismo lugar.
Por lo tanto, ¡¡¡no lo dudes y vente!!!

2014/07/29

Kanpaldira egun pasa etorri nahi al duzu?

#AirGazteKanpaldiGazte Kanpaldira egun pasa etorri nahi baduzu, gaztekanpaldia@gmail.com email helbidera zure izena eta ze egunetan etorriko zaren esanez
apuntatu zaitez.
Apuntatzeko epea uztailak 30 asteazken honetan izanen da, 23:59ak arte. Eguneko prezioa 15€koa da, gaua barne.
Animatu eta zatoz Gazte Kanpaldira ongi pasatzera!!!



Si te apetece venir a pasar el día al Campamento Juvenil apúntate en el correo gaztekanpaldia@gmail.com concretando tu nombre y los días que vendrás.
El plazo para apuntarse es hasta este miércoles 30 de Julio, hasta las 23:59. El precio del día será de 15€, incluyendo la noche. 
¡¡¡Anímate y ven al Campamento Juvenil a pasartelo bien!!!

2014/07/23

Gazte Kanpaldirako prest?

#AirGazteKanpaldi
Eta Sanferminen ondoren... uda honetan zer? Atera zaitez errutinatik eta zatoz Gazte Kanpaldira!!! Uitzin uztailaren 31tik abuztuaren 3ra izanen da eta bonoak Igerilekuko tabernan, Zurgain eta Txorimalon daude.

Y después de Sanfermines... ¿este verano qué? ¡Sal de la rutina y ven al Campamento Juvenil! Será en Uitzi del 31 de Julio al 3 de Agosto y los bonos están en el bar de la Piscina, Zurgai y Txorimalo.

2014/07/15

Uitziko iratxoen erasoa Txantrean

#AirGazteKanpaldi
Gauean Uitzitik bi iratxo erraldoi Txantreara etorri dira, auzoko gazteriari Gazte Kanpaldira joateko deialdia egiteko.
Uztailaren 31tik Abuztuaren 3ra izanen da. Bonoak Igerilekuetako tabernan, Zurgain eta Txorimalon! Anima zaitez!!!

Dos iratxos gigantes han venido por la noche a la Txantrea desde Uitzi para animar a la juventud del barrio a ir al Campamento Juvenil.
Seráel 31 de Julio al 3 de Agosto. ¡Bonos en el bar de la piscina, Zurgai y Txorimalo! ¡¡¡Anímate!!!


2014/07/03

Iazko mezu misteriotsu horri egindako erantzuna

#AirGazteKanpaldi
Iazko Gazte Kanpaldiaren ondoren agertu zen mezu misteriotsu horri Txantreako gazteok honako erantzuna egiten diogu. Gainera, auzoko gazteria animatzen dugu uztailaren 31tik abuztuaren 3 bitartean Uitzin eginen den Gazte Kanpaldira joateko!
Esku ezazu lehenbailen zure bonoa igerilekuko tabernan edo Zurgai nahiz Txorimalo tabernetan!

2014/07/01

Iazko Gazte Kanpaldiaren osteko mezua Txantreako gazteei

#AirGazteKanpaldiIaz Uitzin egin genuen Gazte Kanpaldia laburbiltzen zuen bideoan honako mezu misteriotsu bat agertu zen, antza denez Txantreako gazteei zuzendua...