Motxila eta lo zakua hartu eta Larraun haranean dagoen Uitziko herrira
joan ginen Uztailaren 31n, Txantreako Gazte Mugimenduak antolaturiko
udako Gazte Kanpaldira.
Lau egunetan zehar gure etxea izan zen iraganean eskola izandako aterpetxean gauzak utzi eta frontoian bildu ginen, euskara taldeak antolaturiko jolasekin kanpaldiari hasiera emateko. Nahiz eta eguraldia nolakoa izango zen oso argi ez zegoen, ez zuen eguraldi txarrik egin eta herriko enparantzan pilotan, frontenisean, rugbyan edota beisbolrugbyan aritzeko aukera izan genuen. Baita herrian zehar zankoetan ibiltzeko, Uitziko haurrek ere probatu zuten afizioa.
Arratsaldean, garunak astintzen taldeak patriarkatuaren eta generoaren inguruko tailerra antolatu zuten, eta komunikazio taldeak software libreko alternatiben inguruan. Hurrengo egunetan etxebizitza taldeak Txantreako Emantzipazio Bulegoa ezagutu eta etxebizitzaren problematikan parte hartzen dutenen azalean jarri ginen rol-jolas batekin, lan mundua taldearekin martxan jarri den BaraTxan baratza ezagutu eta Party mota berri batera jolastu genuen. Azkeneko egunean, aisialdia eta kultura taldearekin jolasean aritu ginen eta ikasleriarekin hezkuntza sistemari eta hurrengo kurtsoan inposatuko den LOMCE legearen inguruan hausnartu genuen.
Euriak ez gintuen busti, baina Piraguismoa egitera joan ginenok blai bukatu genuen, hain erraza baita piraguatik ibaira salto egitea… bitartean beste batzuek eskalada egin genuen zonalde eder horretako mendietan. Piraguismoa nahiz eskalada egiten, primeran pasa genuen!
Beste ateraldi bat ere egin genuen, Beteluko ibaira bainatzera. Ikustekoa izan zen txapula puzgarri batek zer nolako jokua eman dezakeen! Etorri zinetenok ongi badakizue!
Momentu lasaiagoak ere eduki genituen eta horietan, sormen tailerretan, latak eta brikak zakarrontzira bota ordez, material horrekin hautsontziak eta diru-zorroak egin genituen. Bitartean, Photoshop ikastaroan, argazkiekin magia nola egiten den ikasi genuen eta txantiloi tailerrean egin genuena magia ez bazen, artisten lana behintzat izan zen.
Gauean ere ez ginen aspertu, nahi zutenentzako gau-belak egin genituelako. Adibidez, zentzumen ezberdinak aktibatu zizkigun xamurtasun tailerra edo Barbakoa ondorengo dantzaldi eta jolasak.
Amaitzeko, hilabete honetan epaituak izango diren Izaskun eta Poti auzoko gazteen bisita izan genuen eta haiekin Txantreako Herri Harresiarentzat argazkia atera genuen.
Nekaturik baina gustora bukatu genuen aurtengo Gazte Kanpaldia, hastear dagoen kurtsoa indarrez hartzeko. Auzoko gazteoi, kanpaldian egon edo ez, kurtso honetan Txantreako Gazte Mugimenduaren talde eta dinamika ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu!