2015/03/03

1976. Martxoaren 3a

1976.ko martxoaren 3an euskal langileriak eraso latza jaso zuen.
Gasteizen, greba orokor batean, Zaramaga auzoko San Frantzisko Asis elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langile indarrez aterarazteko negar-gasa jaurti eta irteten zirenean tirokatu zituzten. Ondorioz, espainiako polizia armatuak bost lagun erahil eta ehundik gora zauritu egon ziren. 

1976ko urtarrilean 6.000 langile inguruk soldatak mugatzen zituen dekretua salatzeko eta haien lan-egoera hobetzeko greba hasi zuten. Gasteizen langile mugimendu indartsua antolatzen ari zen, herritarren eskubideak zapaltzen zituzten diktaduraren eta enpresaburu diruzaleen aurka. Bi hilabete geroago, martxoaren 3an, hirugarren greba orokorrera deitu zuten, langileen aldetik erabateko jarraipenarekin, hainbestekoa ezen hedabide ofizialek ere lantegietako grebaren jarraipena %80koa izan zela onartu zuten. Goizeko lehen orduetatik poliziak manifestazio guztiak gogotik erreprimitu zituen.
Polizia haien eta Espainiako gainerako polizia indar guztien burua Manuel Fraga Iribarne ministroa zen, eta sarraskiaren erantzukizuna egun haietako protestak egiteko deialdia egin zutenei egotzi zien. Egun, aipatu sarraskiarengatik ez du inork ordaindu. (gertakarien info+ http://www.martxoak3.org/)

Gaur egun gauzak ez dira asko aldatu, okerrera jo dute kasu. Onartezinak dira langileriak jasaten ditugun etengabeko erasoak; krisialdiaren pisu osoa gure gainean jarri dute, bizi baldintzak muturreraino prekarizatuz eta enpresariei gure gaineko ahalmen guztia juridikoki ahalbidetuz (Faurecia, azkeneko adibide gisa).
Burgesiak eta botere ekonomikoek ez dute haien pribilegioak galtzeko inongo asmorik eta ekoizpen harremanak berdin jarrai daitezen medio guztiak erabiliko dituzte. 

Gure eskubideak borrokatzeko klase bezala aldarrikatu eta antolatu kapitalismoari hortzak erakutsiz.

KLASE BORROKAK AURRERA DIRAU!
GORA LANGILERIA!