2015/03/31

ANTI-RASTRO KOPA TXAPELKETA

Antirrastro 2015Hemen dugu 2015-eko kopa txapelketa, hurrengo apirilak 11n hasiko da eta Txantreako aurrejaietan finala izango dugu.

Aqui tenemos el campeonato de copa de 2015 que comenzara el proximo 11 de abril y terminara con la final en prefiestas de la Txantrea



NOTA: EL MEJOR SEGUNDO SE DECIDE POR. BIGARREN ONENEAN ERABAKITZEN DU
             1- DIFERENCIA DE GOLES. GOL-DESBERDINTASUNA 
             2- GOLES A FAVOR. ALDEKO GOLAK 
             3- POSICIÓN EN LA LIGA. LIGAKO POSIZIOA.

LA FECHA DE LA FINAL LA PONDREMOS MAS ADELANTE. FINALAREN DATA AURRERAGO ADOSTUKO DUGU.

EN LOS OCTAVOS LOS HORARIOS SE MANTIENEN COMO EN LIGA. EL PRIMER PARTIDO SERÁ A LAS 10 Y SE SIGUE EN EL ORDEN DE LIGA.

Erresistentzia Errekaleorren etxebizitza eskubidearen alde

Errekaleorreko gazteak erresistentzian
Gasteizko Errekaleor auzoko etxebitzetan argindarra moztu du Ibedrolak, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak aginduta, udaltzainen eta ertzainen laguntzarekin. Bertan bizi diren gazteak “erasoa” gelditzen ahalegindu dira, erresistentzia eginez. Hasiera batean identifikatu egin dituzte, eta beraien aurka oldartu dira ondoren: borra luzagarriak erabili dituztela salatu dute lekukoek. Iturria: topatu.info

Info +: http://www.errekaleorbizirik.org

2015/03/29

[Ahotsa.Info] Se busca casa en la Txantrea, lista para okupar

#ZukDuzuGiltzaAhotsa.Info-k "Se busca casa en la Txantrea, lista para okupar" izeneko erreportaia egin du Txantrean. 
Bertan auzoko etxebizitzaren egoeraz eta honen aurrean eraikitzen ari diren Emantzipazio Bulegoa bezala alternatibez hitz egiten da. Uharte kalean bizi den eta desalojo arriskuan dagoen gaztearen egoera ere azaltzen da. 


Ahotsa InfoHace un año, una joven del barrio de la Txantrea empezó a sentir la necesidad de emanciparse, de buscar un techo donde vivir y desarrollarse… decidió okupar una vivienda que llevaba más de 7 años vacía. Tras un año de estancia, el propietario (Gobierno de Navarra), ha decidido echarla.


Ahotsa.info se trasladó a la Txantrea, un barrio obrero de Irunea, que al igual que en otros barrios y pueblos, llevan años sufriendo el problema de la vivienda. En el año 2013, en Nafarroa el total de las viviendas vacías era de 35.466 y de ellas 13.199 en Iruñerria.
Primero nos reunimos con Irantzu de la Oficina de Emancipación y con Felipe de la plataforma Txantrea Zona Libre de Desahucios con las que hablamos sobre la situación de la vivienda en el barrio, las hipotecas, las alternativas que ofrece la Oficina de Emancipación y sobre el caso Uharte. A continuación, nos fuimos a casa de Irune, la persona que decidió okupar una vivienda propiedad del Gobierno de Navarra y que llevaba más de 7 años vacía.
Ha día de hoy, la joven está esperando en el domicilio donde reside,a la respuesta del Gobierno de Navarra y está dispuesta “a defender esa vivienda con uñas y dientes” ya que no cree en el modelo de propiedad privada, ni en un sistema que vulnere derechos. ahotsa.info

2015/03/26

Mikromatxismoa bistaratuz! Normalitatea irauli

Txantreako Gazte Mugimenduaren "Garunak Astintzen" lantaldeak eta Txantreako Ernaik pasaden martxoan prozesu feminista garatu genuen hainbat gazterekin batera. Bertan sexua eta generoa zer diren landu genuen, feministatea, maskulinitatea, sistema kapitalista patriarkalak gugan duen eragina, eta feminismoa zer den ere ikasi genuen. 
Oraingoan mikromatxismoei  heldu diegu. Hau zer den jakin nahi baduzu, adi prestatu berri dugun bideo eta testuari!




Zer dira mikromatxismoak?

Horren agerikoak ez diren erasoak dira. Oso sotilak, naturalak direla erakutsi dizkigutenak, eraso gisa identifikatzea kostatzen zaizkigunak eta gainerakoei ere eraso gisa ikustaraztea kostatzen zaizkigunak. Eta eraso horiek dira, hain zuzen, etengabe eta edonon pairatzen ditugunak. Egunerokotasunean ematen diren indarkeria eta menperatze praktika desberdinetan, batzuk ikusgarriak eta sozialki gaitzetsiak diren bezala, beste batzuk ikusezinak, izengabeak eta inongo errekonozimendu eta zigorrik gabe ematen dira. Normalean, identifikazio zailtasun horrek guk ere gauzatzea, inplizituki onartzea eta erreproduzitzea errazten du.
Beraz, mikromatxismoei ez zaie “mikro” esaten txikiak edo garrantzia gabekoak direlako; baizik eta eguneroko jarrera normalizatu eta naturalizatuak direlako, gehienetan justifikatuak eta legitimatuak izanik.

Adibideak nonahi topa ditzakegu, batzuk aipatzearren:
-Emakumeak etengabe epaitu eta kritikatzea, batez ere bere itxura fisikoagatik.
-Ohikoa da taberna baten mutil koadrila batek indar erakustaldia egitea eta horretarako tabernako espazio guztia erabiltzea, beste koadrilak, guztiz baztertuz.
-Asanblada batean oso gutxitan aditzea nesken ahotsa eta kanpora begirako ekimenak mutilen esku geratzea.
-Emakume bat gatazka batean dagoenean, mutila jipoitzea, neskari inork ezer galdetu gabe eta jarrera paternalista batekin, neskaren erantzuteko bideak kaltetuz eta mugatuz.
-Mutil talde batek beste mutil bat baztertzea edo iraintzea haren izaera femeninoagatik.
-Nesken artean eman ohi diren lehia eta gatazkak mutilen arreta eta onespena berenganatzeko.
-Eredu estetiko hegemoniko zurrunaren patroiei jarraitzea besteen begiko izateko.

Hauek dira indarkeria sexistak (mikromatxismo deiturikoak barne) harremanetan betetzen duten funtzio eta helburuetako batzuk:

-Harremanetan zapaltzaile posizioa duenaren boterea ezarri eta mantentzea.
-Harremanetan “dagokion” posizioa aldatzen saiatu edo “matxinatzen” denaren gaineko boterea indartu edo berreskuratzea.
-Zapalduaren ahalduntze pertsonala, harremanei dagokionez, oztopatzea edo zapalduaren jabekuntza hori aurrez boterea zeukanaren interesen alde baliatzea (azken honek biktima papera hartuz, adibidez).
-Emakumearen “zaintza lanaz” probestu behar dela naturalizatzea.
-Emakumeek gizonen behar afektibo-sexualak asetu behar dituztelaren kontzepzioa mantentzea.

Harremandutako bideoak:

-Mikromatxismoak (Ernai)
https://www.youtube.com/watch?v=5oNXhV4v1I8

TXANTREATIK GAZTE MARTXARA

Lekunberritik Berriozarrera egingo dugu Gazte Martxa apirilaren 3, 4 eta 5ean.

Lekunberrin hasi, Irurtzun eta Berriozarren geldialdiak egin, eta Aberri Egunean amaituko da Aitzinak eta Ernaik antolatu duten Gazte Martxa. “Euskal Herriko txoko guztietako gazteok batuko gara, herria mugarri dugula, gure oraina pausoz pauso eta ezker norantzan gaurdanik eraikitzeko. Gure erabaki propioak hartu eta gure nahiak egi bihurtutzeko”.

Urtero legez, gazte independentisten udaberriko ekimenean bat egingo dugu Txantreako gazteak. Elkar ezagutzan sakontzeko eta hiru egunak giro bikainean igarotzeko ekimen aparta da Gazte Martxa. Bertan txantrearrak antolatzeko modua erabakitzeko, beharrezko izango dugun oro zehazteko eta lehendabiziko lanak lotzen hasteko "Gazte Bermuta" antolatu da martxoak 28ko larunbatean 12:30etan Ezkaba Plazan.

Bertan elkar ikusiko garelakoan!
Txantreako gazteria aurrera!

Gazte Martxako zehaztasun guztiak: http://www.gazteokmartxan.info/

https://www.youtube.com/watch?v=IS2ojP8NhaI

2015/03/25

UN LUGAR PARA VIVIR. Relato de un joven usurpador.

"Difíciles son los días que nos han tocado vivir. Recuerdo hace cuestión de un año cuando únicamente sobrevivía, trabajando poco y malviviendo mucho. Siendo entonces un caso poco usual y siendo lo general ahora. Hoy aquellas noticias que antes quedaban cerca las tenemos en casa. Quién no conoce esa oficina de la Rochapea o casos de actos tan inhumanos como la privación involuntaria del hogar a vecinos.
Txantreako Emantzipazio Bulegoa Compartiré mi caso en concreto..."

SEGUIR LEYENDO en el blog de la Oficina de Emancipación

2015/03/23

Aski da! Despidos + Desahucios = Homicidios

etxegabetzerik ez! <br> ¡stop desahucios!Antsoaingo emakume batek buruaz beste egin du etxe kaleratze arriskuan zegoelarik. Faureciak kaleratu zuen eta Laboral Kutxak hipoteka negoziatzeari uko egin zuen. Sistema kapitalistaren krudeltasuna agerian da berriz ere, banketxe eta multinazionalen interes ekonomikoek pertsonen bizitzaren aurrean jartzen dituena. Etxebizitza, eskubide izan ordez espekulaziorako produktua da, banketxeak errudun zuzenak dira pertsonen bizitzarekin negozio egiteagatik eta gobernuak konplize dirae pasibo duten heinean.
Gazteok testuinguru latza jaso dugu eta inoiz baino arrazoi gehiago ditugu alternatibak eraikitzen jarraitzeko, zehazki eta gertakari honekin harremanatuta dauden etxebizitza eta lanaren arloan, ez dugulako horrelako egoerak bizi nahi! Aski da!
Aste honetan zehar hainbat deialdi egin dira. Denok kalera!

https://pbs.twimg.com/media/CAuQNoRXIAEdBHH.jpg:largeUna  mujer de Antsoain, que había sido despedida por Faurecia, se ha suicidado tras la negativa de la Caja Laboral de reestructurar su hipoteca. Una vez es evidente la crueldad del sistema capitalista, que antepone intereses de bancos y multinacionales a la vida de las personas. La vivienda, lejos de ser un derecho, es un producto de especulación, los bancos son responsables directos al hacer negocio con la vida de la gente y los gobiernos son cómplices en la medida en la que se quedan pasivos.
Éste es el contexto que las y los jóvenes hemos heredado y tenemos más razones que nunca para seguir construyendo alternativas, y concretamente y relacionado con este hecho, en materias de vivienda y trabajo, ¡por que no queremos vivir situaciones como estas! ¡Ya basta!
Esta semana se han realizado varios llamamientos. ¡Tod@s a la calle!

Astelehena / Lunes: 
19:00, Kontzentrazioa San Cristobal kaleko Laboral Kutxa aurrean
Asteartea / Martes: 
18:00, Auzo Batzarra Euskara Plazan eta bukatzean Antsoainera kalejiran.
19:00 Kontzentrazioa Antsoaingo Udaletxe Plazan / Concentración en la Plaza del Ayuntamiento de Antsoain.
Larunbata / Sábado: 18:00 Manifestazioa (Plaza de la Cruz, Iruñea)


#ZukDuzuGiltza

2015/03/21

Korrikan ere, etxebizitza eskubidearen alde

Atzo ostiralean Korrika 19 pasatu zen Txantreatik. Auzoko bi kilometroetan lekukoa Auzotegik (40.urteurrenagatik) eta Aitziber Sarasolaren senide eta lagunek eraman zuten.
Ibilbidean zehar, euskararen aldeko aldarriez gain auzoan momentu hauetan presente dagoen etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria ere egon zen.
Txantrea igaro eta Iruñerria utzi eta geroa Gipuzkoaruntz abiatu zen Korrika, Bilboraino iristeko bidean.

2015/03/18

Ostiralean bigarren Koadrilen Asanblada!


AUPA GAZTE!!

Hemen ditugu berriz ere auzoko jaiak! Eta, urtero bezala, guztion laguntza behar-beharrezkoa da egun potente hauek aurrera ateratzeko! Lehen pausua koadrilen asanbladak egitea da, eta horretan gaude dagoeneko!

Ideiak proposatzen hasi gara dagoeneko eta zerrenda potoloa badugu. Ideia berririk al duzu, guztion artean lor daitekeena? Ba badakizu! Etorri eta parte hartu!!!

2. KOADRILEN ASANBLADA: Martxoak 20 ostirala 18:00etan Auzotegin
gero denok elkarrekin Korrikara!

https://pbs.twimg.com/media/CAaO4PGWQAA-HL9.jpg:largeLas fiestas del barrio están al caer y, como cada año, ¡es necesaria la ayuda de todas y todos! El primer paso es hacer las asambleas de cuadrillas, y en ello estamos para recoger ideas. ¿Tienes ideas que podrían salir adelante? Pues ya sabes, ¡¡¡ven y participa!!!

2. ASAMBLEA DE CUADRILLAS: Viernes 20 de Marzo a las 18:00 en Auzotegi, ¡y luego tod@s a la Korrika!


KOADRILAK BATUZ, JAIAK ERAIKI!!!