2015/12/31

2016: Urte berri on!

2016rako desio bat: gazteontzako alternatibez Txantrea. Hori, gure kabuz sortzea besterik ez dugu!
Un deseo para 2016: una Txantrea llena de alternativas para la juventud. ¡A por ello!



2015/12/28

Emantzipatzeko, alternatibak behar ditugu!

http://www.sindicatoandaluz.org/files/viviendasat.jpg
Según el observatorio de la Emancipación del primer trimestre de 2015, cerca del 80% de los jóvenes menores de 30 años sigue viviendo con sus padres. Para poder emanciparse tendrían que dedicar el 60% de su sueldo sólo a la vivienda, pero cobrando un 98,23% más de lo que cobran actualmente. A esto se suma la precariedad de los empleos a los que acceden, lo que también dificulta la emancipación de los jóvenes.

Fuente:  http://www.lasexta.com/noticias/economia/jovenes-espana-necesitarian-cobrar-982-mas-poder-comprarse-piso_2015122800138.html

Para poder emanciparnos, necesitamos crear alternativas. 

¿Conoces la Oficina de Emancipación de la Txantrea? ¡ENTRA AQUÍ!

2015/12/27

Abenduak 30: Euskara tartetxoa!

Badator urteko azken Euskara tartetxoa!
Oraingo honetan ''EUSKARA MUNDUAN'' dokumentala ikusi eta tertuliatxo bat prestatu dugu, kafea eta bizkotxoarekin lagundurik.

Animatu euskara(z) gozatzera! Abenduaren 30ean 17:30tan Kaskallueta elkartean

2015/12/26

Abenduak 29: KOADRILEN ASANBLADA!

Urtarrilaren 5eko KOADRILEN AFARIA pentsatzen eta prestatzen hasiko gara berehala eta horretarako KOADRILEN ASANBLADA burutuko dugu abenduaren 29an, hurrengo asteartean (19:00tan Auzotegin).
Zatoz bertara eta koadrila animatu bertara etortzera, egun horretaz hitz egiteko eta ideiak elkarbanatzeko!

En breves empezaremos a preparar la CENA DE CUADRILLAS del 5 de Enero y para ello el próximo martes, 29 de Diciembre, celebraremos la ASAMBLEA DE CUADRILLAS (a las 19:00 en Auzotegi). ¡Acércate y anima a tu cuadrilla a venir para hablar sobre el día y compartir ideas!

2015/12/23

FOLLA!


A follar a follar que el mundo se va acabar!(..)

Y de sexo no hablo, que aquí enseguida eres un guarro por querer follar todo lo que se pueda, o mas comúnmente: una guarra,( tópico que todxs sabemos y del que nos jactamos irónicos de censurarlo, pero que se sigue dando claro. )(...)

Que no te importe lo que digan de ti, como si seria tan fácil. Estamos genéticamente preparadxs para que por encima de todo, la imagen, la sensación, la idea, la sombra que damos nos importe. (...)



2015/12/22

Olentzero 2015

https://i.ytimg.com/vi/EHq8Bo90oKE/maxresdefault.jpgUrtero bezala, abenduak 24, ostegunean, Olentzero menditik jeitsi eta Txantrean barna abiatuko da. Kalejira 18:30tan izanen da, Ezkaba mendipean.

Como cada año el jueves 24 de Diciembre Olentzero bajará del monte para pasear por la Txantrea. La kejira será a las 18:30 bajo el monte Ezkaba.


2015/12/14

[BIDEOA] Murala Txantreako Jai Txikietan

Pasa den ostiralean, Txantreako Jai Txikiak zirela eta, murala egin genuen Herri Parkean, auzoko armarriaren bertsio gazte bat margotuz.
El pasado viernes, en las Fiestas Txikis de la Txantrea, hicimos un mural en el Herri Parkea, pintando una versión juvenil del escudo del barrio.

2015/12/08

Txantreako Jai Txikiak: Gazte Egitaraua / Programa juvenil

Egitarau guztiak / Todos los programas

Abenduak 11 ostirala
  • 20:00 Gazteon momentutxoa. Afaria+Euskara Tartea (Peña)
Abenduak 12 larunbata
  • 11:00 Azokan postutxoa (Txantrea Plaza)
  • 12:00 Krossean etxebizitza eskubidearen aldeko txokoa (Uharte-San Kristobal bidegurutzea)
Viernes 11 de Diciembre
  • 20:00 Momentiko de l@s jóvenes. Cena+Euskara Tartea (Peña)
Sábado 12 de Diciembre
  • 11:00 Puestillo en el Mercado (Plaza Txantrea)
  • 12:00 Txoko por el derecho a la vivienda durante el Cross (Cruce Uharte-San Cristobal)

Urtebete etxebizitza eskubidearen alde. Larunbatean Uharte kalera!

https://pbs.twimg.com/media/CVtuGLZWsAEiBnS.jpgUrte bat pasa da Uharte 24 etxebizitza desalojo arriskuan dagoenetik.
Urtebete, Polizia Forala Huarte kaleko 24. zenbakian agertu eta bizilaguna identifikatu zutenetik.
Urtebete, desalojo prozesua hasi zenetik.
Urtebete kaleko auzokideen babesa jasotzen.
Urtebete gazteok kalea biziberritzen.
Urtebete kaleak arrosaz apaintzen.
Urtebete instituzioak astintzen.
Urtebete sistema zirikatzen.
Urtebete alternatiba hau posiblea dela bermatzen.

URTEBETE AUZOA BESARKATZEN.

365 egun hauetan egindako lanagatik, auzokideari usurpazio delitua kentzea lortu dugu. ZORIONAK TXANTREA!!! Baina urtebete ez da nahikoa, segi dezagun auzoa besarkatzen!

Uharte 24-k desalojo arriskuan jarraitzen du! Ata adi! Ez da kasu bakarra! Txantreako Eguneko Krossean, etorri Uharte kalera arrosaz jantzita!

Txantreako Gazte Mugimenduak 4 urtez auzoko gazteentzako alternatiba errealak eskaintzen!

-------------------------------------------------------------------------------

Un año con la amenaza de desalojo a la vivienda huarte 24.
Un año desde que la policía foral persiguio e identifico a una vecina.
Un año desde que empezó el proceso de desalojo.
Un año recibiendo el apoyo de l@s vecin@s.
Un año dándole vida a la calle.
Un año llenando la calle de color.
Un año agitando las instituciones.
Un año poniendo en duda el sistema.
Un año realizando nuestras alternativas.

UN AÑO ABRAZANDO AL BARRIO.

Gracias al trabajo realizado durante estos 365 dias, hemos conseguido que retiren el delito de usurpación a la vecina identificada. ¡¡¡FELICIDADES TXANTREA!!! Pero con esto no ha acabado, ¡sigamos abrazando el barrio!

¡Huarte 24 sigue en peligro de desalojo! Y, ¡ojo! ¡no es el único caso! En el Cross del Txantreako Eguna, ¡ven a la calle Huarte vestid@ de rosa!

El Movimiento Juvenil de la Txantrea, 4 años trabajando alternativas reales para la juventud.

2015/12/07

Ostiralean, euskara tartetxoa!

Ate joka dator hilabeteko euskara tartetxoa!
Hilabete honetan, Txantreako Jai Txikien ostiralean egingo dugu; abenduaren 11n, 20:00tan, Armonia Txantreana peñan. Jai txikitako parrandarako gogoa aitzakia hartuz, euskara eta sexua izango ditu mintzagai, jolas modura planteatuta. Afaltzeko, Gazte Mugimenduak zenbait zizka-mizka ekarriko duen arren, zerbait eramatea eskatuko zaio etortzekoa denari.
Zatoz, zatoz, salda beroa gurekin dastatzera! ;)

2015/12/06

Iruñeak badu Gaztetxea Alde Zaharrean!

https://pbs.twimg.com/media/CVhwT4BWsAAHtoe.jpgAtzo goizean, kalejira baten ondoren, Konpainia kaleko 3. zenbakian Iruñearentzako gaztetxe bat okupatu zen.11 urte dira Iruñeko Euskal Jai gaztetxea bota zutenetik.
Asanbladak ostegunero izango dira, 20:00tan.

+ Info: Tras 11 años del desalojo del Euskal Jai, Iruñea vuelve a tener gaztetxe (Ahotsa)
Ekinklik: #OrduaDaGaztextea Iruñea ya tiene Gaztetxe!

2015/12/04

Txantreako Jai Txikiak 2015!!!

Iristear dira Txantreako Jai Txikiak!!! Abenduak 11, ostiralean, hasiko dira 18:30tan eta hortik aurrera hainbat ekimen antolatu dira. Gure aldetik, 20:00tan gazteon momenutuxoa antolatu dugu ostiralean. Larunbatean azokan postutxoa jarriko dugu eta Krossean Uharte eta San Kristobal kaleetako bidegurutzean lasterketa ikusteko deialdia luzatzen dizuegu!!!

¡Ya están aquí las Fiestas Txikis de la Txantrea! Comenzarán el viernes 11 de Diciembre y a partir de ahí hay varias cosicas organizadas, tal y como se ve en el programa. Por nuestra parte, el viernes a las 20:00 haremos el momentico de lxs jóvenes y el sábado pondremos puestillo en el mercadillo. ¡¡¡Durante el Cross hacemos llamamiento a quienes no corráis a que os paséis a verlo en el cruce de las calles Uharte y San Cristobal!!!

Todas las programaciones aquí / Egitarau guztiak hemen


2015/12/02

24. Txantreako Herri Krossa

Los dorsales se podrán adquirir desde el día 1 de Diciembre, hasta el 11 y los lugares para apuntarse son, en la Txantrea, Auzotegi, Txorimalo, Korapillo, en Atarrabia Deportes Eslava y en Iruña Deportes Zariquiegui

Informazio guztia: http://txantreanauzolan.blogspot.com.es/2015/12/24-txantreako-herri-krosa.html

¿POR QUE ME VIGILAN? [VIDEO]



Sabemos que estamos vigilados, a través de nuestros móviles, ordenadores y cámaras. Pero no hacemos nada malo y por eso nos sentimos a salvo. Marta Peirano avisa en esta charla que es urgente preocuparse y proteger nuestro anonimato en la red.


VER VÍDEO 

2015/12/01

60 urte Rosa Parksek ezetz esan zuenetik

https://pbs.twimg.com/media/CVKpb3VWcAQo5cV.jpgHace 60 años Rosa Parks se sentó en un autobús en el sur de EEUU y cuando un blanco quiso sentarse en ese sitio ella se negó. Desobedeció y fue encarcelada por "perturbar el orden".

"Desapiyua" itzuli da!

egotetikTxantreako Euskal Herrian Euskaraz eragileak "Desapiyua" dinamika berreskuratu du eta bi ekimen luzatu dizkio auzoari. Informazio guztia txdesapiyua.wordpress.com blogean aurkituko duzu.
"Orain arte abiatutako erronkak bazterrean utzi gabe, bi DESAPIYU kolektibo proposatu nahi ditugu:
  1. Abenduaren 3an, euskararen egunarekin, euskaraz bizitzeagatik aurkituko ditugun egoeren kontakizuna egitera dei egin nahi dugu. Gure hautuak dakarrenaz hausnartzeko erabiliko dugu, gure buruak neurtu eta baloratzeko. Sare sozialetan #EgotetikEgitera traolarekin jarraituko dugu ekimena.
  2. Euskaraz bizitzeko behar ditugun baliabide pertsonalak jaso eta kolektiboki aldaketak eragiteko bidea markatzeko lagungarri izango den HIZKUNTZA AKTIBISMORAKO TAILERRA eginen dugu, otsailaren 12 eta 13an. (Honi buruzko informazio zehatzagoa emanen dugu aurrerantzean)."

2015/11/28

¡A punto el Gazte Euskaltegi de la Txantrea!


Ya está apuntico el Gazte Euskaltegi de la Txantrea, el proyecto  para todxs lxs euskaldun-berris que se sientan jóvenes. Esta idea nace del Gazte Mugimendu de la Txantrea, del barrio y para el barrio, es decir, con el objetivo de difundir el euskera de un modo autogestionado.
 
Hace ya tiempo que el Gazte Mugimendu ( y, especialmente, la comisión de euskera que se encarga del proyecto) busca nuevas vías para extender el euskera entre lxs jovenes. Es verdad que aunque estos últimos años hayamos trabajado duro en ello , queda mucho por hacer. Es por ello que decidimos sacar el trabajo de cocina que hemos hecho hasta ahora en el Gazte Mugimendu a la calle: vamos a extender el euskera a la juvenud gracias a  la conciencia y las capacidades ya obtenidas.
No nos hemos olvidado del corazón, es decir, del mismo movimiento al que pertenecemos, en ese salto de la cocina a la calle. De hecho tenemos otro proyecto paralelo entre manos, con el fin de que no dejen de lado la lucha del euskera otros jóvenes ya euskaldunes. Será un espacio de ocio entre amigxs para hablar en euskera; un sitio para practicarlo libremente mediante juegos, películas, debates… Tendrá lugar los últimos viernes de cada mes a partir de las 21:30 en el bar Txorimalo, de sobremesa. Nos reunimos por primera vez a finales de octubre y la próxima quedada, la de noviembre, la atrasamos al viernes de fiestas txikis de la Txantrea( 11 de Diciembre). Esta vez el tema será el Euskera y el sexo que será planteado mediante juegos.
Retomando el hilo del Gazte Euskaltegi, comenzaremos las clases en Enero. De momento, nos encontramos recolectando material didáctico, atando condiciones físicas y reuniendonos con lxs euskaldun-berris que tomarán parte en el proyecto para que éste sea posible conjuntamente. Este será el planteamiento que hemos planeado: aunque seamos los miembros de la comisión de euskera quienes dirijamos las clases, no serán magistrales, sino mediante juegos y dinámicas llevaderas. Pues el fin es que nuestrxs ‘alumnxs’ sean capaces de comunicarse en su vida diaria en euskera con absoluta normalidad.  Nos juntaremos cada semana y, aunque no tengamos un sitio asignado para ello, si que será en el barrio.
Este proyecto que tenemos entre manos es para largo plazo, que apuesta por llevar a los euskaldunes y euskaldun-berris a vivir en euskera. Queremos ser un barrio euskaldun que empieza por los cimientos.
Anímate y ven! De la cocina al plato y del plato a la calle, a disfrutar el Euskera!!

Abiatzear Txantreako Gazte Euskaltegia!

 

Abiaraztear da Txantreako Gazte Euskaltegia, auzoko gazte sentitzen den euskaldun berri oro euskaldunduko duen proiektua. Txantreako Gazte Mugiemendutik jaio da ideia, auzoa modu autogestionatu eta parte hartzaile batean euskaldundu asmoz.
 
Hilabeteak dira Txantreako Gazte Mugiemendua (eta, bereziki, proiektua mamitzeaz arduratzen ari den euskara lantaldea) auzoko gazteria euskalduntze prozesuan bide berriak aurkitu nahian dabilela; izan ere, azken urteotan gazteri euskaldun bat osatze bidean aurrera pauso handiak eman baditugu ere, asko dugu oraindik egiteko. Horrenbestez, orain arteko Gazte Mugimendua barne mailan euskalduntzeko sukaldeko lanetik atera, eta kalera salto egiteko apostua egin dugu: azken urteetan zehar geureganatu ditugun gaitasun eta kontzientziarekin, auzoko gazteria euskaraz elikatzera goaz!

Sukaldetik kalerako saltoan, hala ere, ez dugu gure bihotza, hots, Gazte Mugimendua bera ahantzi, eta beste proiektutxo bat sortu dugu paraleloki, jadanik euskaldunak diren kide hoiek euskararen borrokarekin ahaztu ez daitezen. Lagun giroan euskaraz aritzeko gune bat izango da; jolas, film, eztabaida… eta bestelako baliabideak aitzakiatzat hartuta, gune aske bat, euskaraz bizitze bidean. Hilabeteroko azken ostiraletan hartuko du lekua, 21:30etatik aurrera auzoko Txorimalo tabernan normalean, afalorduko mahai bueltan. Urriaren bukaera aldera egin genuen lehen saioa; hurrena azaroko azken ostiraletik Txantreako Jai Txikietako ostiralera mugituko dugu. Euskara eta sexua izango ditugu mintzagai bertan, aurrekoan bezala, jolas bidez planteatuko dugularik. 

Gazte Euskaltegiaren proiektura itzuliaz, urtarrilean hasiko ditugu klaseak. Momentuz, baldintza fisikoak lotzen eta material didaktikoa prestatzen, eta kide izango ditugun euskaldun berriekin harremana egiten ari gara, aurreko bi zereginak elkarlanean egite aldera. Ondorengo formatua eman diogu kideekin batera urtarrilean hasiko den Gazte Euskaltegiari: klaseak euskara taldeko kideek bideratuko ditugun arren, ez dira magistralak izango, jolasetan eta dinamika arinetan oinarrituak baizik. Izan ere, euskaldun berriak egunerokotasunean euskaraz komunikatzeko gai izatea izango da helburua. Asteroko maiztasuna izango dute klaseek, eta oraindik lekua zehazteke dagoen arren, auzoan bertan eramango dira aurrera.   

Luzera begirako proiektu bat da esku artean dugun hau, hala euskaldun berriak nola orain artekoak euskaraz bizitzeko apostura bildu nahi dituena. Oinarritik hasita, euskaldun izan nahi duen auzo bat eraikitzera goaz. 

Zatoz, zatoz! Sukaldetik platerera, plateretik kalera, euskara goxatzera! ;)

2015/11/25

[Mikromatxismoak bistaratuz] Normalitatea irauli!

Gaur azaroaren 25an, indarkeria matxistaren aurkako eguna denez, aurreko ikasturtean mikromatxismoen inguruko bideoa ekartzen dugu gogora, eguneroko eraso ikustezin edo onartuen inguruan.

Hoy 25 de Noviembre, como es el día contra la violencia machista, recordamos el vídeo del curso pasado sobre los micromachismos, invisibles o aceptados y que se dan en el día a día.

Azaroak 25, genero indarkeriaren aurkako eguna

  • IRITZIA "Hau ez da gure bakea" Bilgune Feminista topatu.eus
Hala diote, normalizazio prozesua bizi dugula Euskal Herrian. Patriarkatuaren funtzionamendu “baketsua” alegia? Bakea, ez da soilik indarkeria jakin baten eza, eta bistan da. Emakumeok ez baikara “bakean” bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab. eguneroko errealitate diren. Segi irakurtzen

  • Uno de cada tres jóvenes considera "aceptable" prohibir a su pareja que trabaje o vea a su familia Leer aquí

2015/11/23

Ehunka lagun atzo epaiketa politikoen aurka

https://pbs.twimg.com/media/CUfQ_qaWoAAQwmx.jpg
Ehunka lagun bildu ziren atzo Txantrean, epaiketa politikoen amaiera eskatzek. Manifestazio17:00tan hasi zen, Sabicas plazatik "Gure arnasa zuekin, no a los juicios políticos" lelopean.
 @HerriHarresiaTX

2015/11/20

Az.24 - Ab.5: Autogestio jardunaldiak

https://pbs.twimg.com/media/CT7YvyXXIAASEj3.jpg
Klik para agrandar
Iruñean gaztetxe bat antolatzeko dinamika aurrera doa eta azaroaren 24tik abenduaren 5era autogestioaren inguruko jardunaldiak antolatu dituzte, jarduera pilarekin.

La dinámica para conseguir un gaztetxe en Iruña sigue adelante y el 24 de Noviembre al 5 de Diciembre se han organizado jornadas entorno a la autogestión con multitud de actividades.

Ingo gehiago:  @berpizten

2015/11/17

Auzoa laranjaz blaitzen!

Azken egunetan hainbat ekimen burutu dira hainbat auzokideren aurkako epaiketak salatzeko, auzoa laranjaz blaituz. Auzoa adierazpenaren ondoren "Txantrea zona libre de vulneraciones de derechos civiles y políticos" izendatu da.
https://pbs.twimg.com/media/CTcVY3xXIAA6vwo.jpgTwitteren esan dutenez, "Beharrezkoa bada auzo osoa margotuko dugu!"
IGANDEAN MANIFESTAZIOA burutuko da eta 17:00tan Sabicas plazatik abiatuko da.

Auzo adierazpena , Txantrea Laranja , Txantrea Zona Libre de Vulneración de Derechos Civiles y Políticos

2015/11/16

PENTSAKUTXA: Paris: dos artículos para pensar


Imagen relacionadaEl motivo de compartir estas dos publicaciones no es otro que invitar a pensar, a sospechar y ser mínimamente crítico. Sobre todo cuando los mensajes que se difundirán de ahora en adelante seguramente inviten a todo lo contrario.

SEGUIR LEYENDO

2015/11/13

Zorionak Txantrea! Usurpazio delitua artxibatuta

Atzo goizean Iruñeko epaitegiak Uharte 24ko bizilagunari usurpazio delituaren inputazioa kendu ziola jakin genuen. Lehenik eta behin auzokideak zoriondu nahi ditugu, egindako borroka eta mobilizazioak, maiatzako giza katea bezala, bere fruituak ematen ari dituelako. Etxebizitza eskubidea bermatzeko denok gara beharrezkoak!!! Aldi berean, esan beharra dago desalojo prozesua ez dela eten eta aurrera doala. Beraz, adi egoteko deialdia zabaltzen dizuegu!

Ayer por la mañana desde el Juzgado de Iruñea nos notificó el archivo de la imputación por un delito de usurpación a la vecina de Uharte 24. En primer lugar, queremos felicitar a las vecinas y vecinos del barrio, por que la lucha y movilizaciones llevadas a cabo van dando sus frutos. ¡¡¡Tod@s somos necesari@s para garantizar el derecho a la vivienda!!!
No obstante, el proceso de desalojo no se ha parado y sigue su curso. ¡Por lo que os pedimos que estéis atentas/os!

2015/11/10

2015-2015 Aurkezpena / Presentación


2015-2016 ikasturtean zehar garatuko ditugun proiektuen aurkezpena egin genuen orain dela aste pare bat. Aurkezpena Salestarren eraikinean egin genuen, auzoarentzat auzoari bizia emateko lortu nahi dugun espazioa baita.Aurten, gazteok pairatzen ditugun problematikei erantzuna eman ditzaten alternatibak eraikitzeko proiektuak garatuko dira lantalde ezberdinetan (Aisialdia, Lan Mundua, Euskara, Kultura, Komunikazioa, Etxebizitza, Garunak Astintzen eta Ikasleria). Hautako proiektu batzuk definituagoak daude besteak baino eta bateon bat, Emantzipazio Bulegoa, martxan dago jada.

Ideia pila ditugu. Hauek dira, laburki, lantalde ezberdinetan landuko diren gaiak:

Aisialdia: 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoen aisialdia lantzeko proiektua eta gazteon aisialdiaren inguruko eztabaida.
Lan Mundua: Kooperatiba proiektua sortze bidean, auzoko gazteriaren egoera sozioekonomikoaren inguruko diagnostikoa.
https://i.ytimg.com/vi/Fugfn7j9mJA/hqdefault.jpgEuskara: Euskara ez dakiten gazteei euskara irakasteko gazte euskaltegia eta gazte euskaldunentzako "euskara tarteak" hilabeteko azken ostiralean.
Etxebizitza: Txantreako Emantzipazio Bulegoa. Okupazioa edota Zero Alokairu Soziala alternatiba gisa. Uharte 24 kasua.
Garunak Astintzen: Eztabaidagune eta espazio formatibo bat sortzeko proiektua.
Ikasleria: Bestelako hezkuntza sistemaren aldeko hezkuntza mahaia eta ikasle borrokak.

Hace un par de semanas hicimos una presentación de los proyectos del curso 2015-2016. La presentación se hizo en el edificio de Salesianas, puesto que es un espacio que queremos para que de vida al barrio.
Este año, se desarrollarán proyectos en los distintos grupos (Ocio, Mundo Laboral, Euskera, Cultura, Comunicación, Vivienda, Garunak Asintzen y Estudiantes) para construir alternativas que den respuesta a las problemáticas que tenemos las jóvenes. Algunos proyectos están más definidos que otros, y alguno que otro, como la Oficina de Emancipación, ya está en marcha.

Hay muchas ideas. Estos son, resumidamente, los temas que tratarán los grupos:

Ocio: Proyecto para trabajar el ocio de gaztetxos entre 11 y 15 años y discusión sobre el ocio de los jóvenes.
Mundo Laboral: De cara a crear un proyecto de cooperativa, diagnóstico socioeconómico de la juventud del barrio.
http://i.ytimg.com/vi/vYRvIJk8rCw/mqdefault.jpg
Euskera: Euskaltegi juvenil para las jóvenes que no saben euskera y quieran aprenderlo y "euskara tarteak" para hablar en euskera los últimos viernes de cada mes.
Vivienda: Oficina de Emancipación. Okupación y/o Alquiler Social Zero como alternativas. Caso Uharte 24.
Garunak Astintzen: Proyecto para crear un espacio de debate y formativo.
Estudiantes: Mesa de educación por un nuevo sistema educativo y luchas estudiantiles.

3 urte daramagu lanean, eta orain proiektuak garatu eta plazaratzeko momentua iritsi da!
Llevamos 3 años currando, ¡y ahora es el momento de desarrollar y sacar adelante proyectos!

https://pbs.twimg.com/media/COC2mVaWwAAS1kL.jpg

2015/11/04

Topaturen webgune berria: topatu.eus

Makillaje pixka bat jarri diote webguneari, baina ez daukate intentziorik itxura aldaketa hutsal batekin konformatzeko. Gazte mugimenduaren zerbitzura jardungo duen komunikazio agentzia gorpuzteko apustua egin dute.

Segi irakutzen

2015/10/28

ZERGATIK UZTEN DIOGU MARRAZTEARI?


Honako galdera bota zuen norbaitek Gazte Kanpaldian. Eztabaidak aurrera egin ahala, guk geuk ere hura ulertzen zaila genuela konturatu ginen, gehiengo batek marrazteari utzi geniola inolako pisuzko arrazoirik gabe, ohitura gure egunerokotik era fin eta leun batean desagertu izan balitz bezala

Eztabaida honi irtenbidea aurkiu nahian aritukulu honekin topatu nintzen eta punturik interesgarrienak datozen lerroetan laburtzen saiatuko naiz.

SEGI IRAKURTZEN

2015/10/26

"Euskara tartetxoak" prest!

Euskara kalera ateratzera goaz!
Aurten Txantreako Gazte Mugimenduaren Euskara taldeak euskara esparru formaletatik atera eta informaletara eramatea helburu jarri du, horregatik hilabeteko azken ostiraletan bilduko gara gure aisialdian euskarari tartetxo bat egiteko. Jolasak, gau tematikoak, afaritxoak,... ANIMATU ZAITEZTE!
Lehenego kedada ostiral honetan egingo dugu (urriak 30), 21:30tan Txorimalo tabernan.

 

2015/10/20

¡No te quedes fuera! Ez zaitez kanpo gelditu!

Urriak 23an, ostirala 19:00tan, gazte eta auzokideei zuzendutako AURKEZPEN IREKIA Salestarren eraikinean.  
Ez zaitez kanpo gelditu!
El viernes 23 de Octubre a las 19:00, PRESENTACIÓN ABIERTA dirigida a l@s jóvenes y vecin@s del barrio en el edificio de Salesianas.  
¡No te quedes fuera!

2015/10/19

Larunbatean, auzo adierazpena

https://pbs.twimg.com/media/CRRXdhsWgAAqsWU.jpgHainbat auzokideren epaiketa dela eta, Txantreako Herri Harresiak epaiketa politikoen aurkako auzo adierazpena martxan jarri du. Adierazpena larunbatean ezagutaraziko da, 12:30tan Ezkaba Plazan, prentsaurreko baten bidez.
info +: @HerriHarresiaTX

2015/10/18

Ostiralean AURKEZPENA + Luntx!

Datorren ostiralean, urriak 23an, Txantreako Gazte Mugimenduaren 2015-2016 ikasturtearen AURKEZPEN IREKIA eginen da, auzoko gazte eta bizilagun guztiei zuzendua. Bertan ikasturtearen ildoak, zer landuko dugun, zergatik, ze ekimen burutuko ditugun... aurkeztuko dira. 19:00tan izango da, Salestarren eraikinean. Eta ondoren, luntxa izanen dugu! EZ ZAITEZ KANPO GELDITU!

Este viernes, 23 de Octubre, se hará la PRESENTACIÓN ABIERTA del curso 2015-2016 del Movimiento Juvenil de la Txantrea, dirigida a l@s jóvenes y vecin@s del barrio. En ella se presentarán las líneas del curso, qué trabajaremos, por qué, qué iniciativas llevaremos a cabo... Será a las 19:00, en el edificio de Salesianas. Y después, ¡tendremos luntx! ¡NO TE QUEDES FUERA!

2015/10/10

2015-2016, martxan!


 Ikasturtea martxan da eta Txantreako Gazte Mugimenduan ere martxan jarri gara dagoeneko. Aurten lantalde ezberdinek (Aisialdia, Etxebizitza, Euskara, Garunak Astintzen, Ikasle Mugimendua, Komunikazioa, Mahai Kulturala, Lan Mundua)  hainbat gauza berri landu eta garatuko dituzte.
Hauek ezagutzera eramateko, auzoko gazte eta bizilagun guztientzako AURKPEZPEN publikoa egingo da.

El curso está en marcha y el Movimiento Juvenil de la Txantrea lo está también. Este año los distintos grupos (Comunicación, Euskera, Garunak Astintzen, Movimiento Estudiantil, Mundo Laboral, Ocio, Vivienda) trabajarán y desarrollarán nuevas ideas.
Para darlas a conocer, se realizará una PRESENTACIÓN pública para tod@s l@s jóvenes y vecin@s del barrio.

Urriak 23, ostirala / Viernes, 23 de Octubre
19:00 Salesianas

 http://static.noticiasdenavarra.com/images/2015/03/17/ak8e5811.jpg_20140723205849_14306_11.jpg

2015/09/30

Iruñean gaztetxe bat lortzeko dinamika martxan

https://pbs.twimg.com/media/CTCd7lvWwAEumcH.jpgIruñeko hainbat gazte eta kolektibok ohar bidez jakinarazi dute gaztetxea lortzeko duten asmoa. Horretarako, herri mugimenduko hainbat kolektibok parte-hartu dute. Iruñeko gaztetxea lortzea da dinamikaren helburua.

Vari@s jóvenes y colectivos de Iruñerria han puesto en marcha una dinámica para lograr un gaztetxe en Iruña.

Info +: @berpizten

2015/09/24

HEZKUNTZA ETA GIZARTEA (II)


"Beraz, horrelakoak lantzeko tutoretza orduak soilik uzten dira, normalean astean ordubete. Gainera, sarri betetzen dira ordu horiek beste gai batzuei buruzko eduki teorikoz (adibidez, sexualitatea landu eta antisorgailuen sailkapen bat egin, bakoitzaren ezaugarri eta alde positibo eta negatiboekin). Kasu zehatz hori Eunateko DBH 3. mailako klasean bizitakoa da; sexualitatea lantzea guztiz beharrezkotzat jo behar dugu, baina ez genuke hain era despertsonalizatuan egingo, hau da, era hurbilago eta kritikoago batean egitea proposatu beharko genuke: egunero sortzen diren arazoei buruzko eztabaidak eman, genero rolei buruzkoak, maskulinitate eta feminitate hegemonikoei dagozkien jarrerak aztertu, harremanatzeko moduari buruzkoak, gizarte kristauak jartzen dizkigun mugak eta estereotipoak aztertu, plazerra sentitzearen beharraz hitz egin, komunikazioaz hitz egin, nork bere burua onartzearen inguruan, hegemonikoak ez diren izaerak ez kriminalizatzea, eta abar luze bat."

Parlebaszalea


2015/09/17

Uharte 24ko gazteak epaitegian deklaratu du

Gaur goizean deklaratzera deitua izan zen Uharte 24ko gazteak epaitegian deklaratu du. Bitartean, gazteari babesa eskeintzeko elkarretaratzea egin da, non Emantzipazio Bulegoak egoera salatu eta kasuaren inguruko irakurketa bat egin duen. Bertan ere esan da Nafarroako Gobernua kontaktuan jarri dela eta elkarrizketa bat mantentzeko prestutasuna adierazi duela.

Esta mañana la joven que vive en Uharte 24 ha declarado en el juzgado. Mientras, se ha hecho una concentración para mostrar apoyo a esta joven y la Oficina de Emancipación ha denunciado el caso y realizado una lectura de la situación. En ella también se ha anunciado que el Gobierno de Navarra se ha puesto en contacto y que se ha mostrado disponible para mantener una entrevista.


Uharte 24ko deklarazioaren aurreko irakurketa


(Abajo en castellano)

Auzoko gazte bat “usurpazio” delitua egotzita,  deitu dute gaur epaitegi hauetan deklaratzera. Txantreako emantzipazio bulegotik leporatze hau salatu nahi dugu. Etxebizitza hau Nafarroako Gobernuaren jabetza da eta 8 urte zeraman hutsik gure auzokideak bere oinarrizko beharrak asetzeko espazio bilakatu zuen arte.
Jabetza pribatua sistema kapitalistatik jaiotzen da eta sistema hau batzuek asko izateko beste batzuek gutxi izatearen printzipioan oinarritzen da. Etxebizitzaren kasuan, bankuek, administrazioak eta enpresek, besteen artean, behar hau negozio hutsa bilakatzen dute, jendearen etxebizitzarako beharra guztiz zapalduz.

Honela beraz, etxebizitza eskubidea egoera larri baten aurrean kokatzen da: Gazteok ezin gara emantzipatu, familiek haien etxeak mantentzeko arazo larriak dituzte, etxetik jendea botatzen da eta beste batzuk ordea, kalean bizi dira. Hasiera batean gazteon problematika zena, gizarte problematika izatera pasa da.
Etxebizitza eskubidea ez da bermatzen, bizi dugun errealitateak argi erakusten digu hitzak besterik ez direla! Interes ekonomikoak aurretik doazen heinean, etxebizitza eskubidea horrela izaten jarraituko du. Badirudi, etekinak lortzeagatik etxe hutsak eta etxerik gabeko jendea egotea behar dutela. 

Egoera honen aurrean sortzen den proposamena agerikoa da: etxerik gabeko pertsona guzti hauek hutsik dauden etxe guztietan sartzea, alegia. Ulertu nahi duenarentzat, ekuazio sinple bat da. Esandakoagatik, oinarrizko behar hau asetzeko, okupazioa mekanismo erabat legitimoa da. Ilegala konsideratzen den ekintza honen atzean, ilegal izatea baino lotsagarriagoa den zerbait ezkutatzen da: lege zapaltzaileak onesten dituen Estatua eta instituzioen partetik dagoen onargarritasuna. Beraz, ez gara soluzioaren esperoan geratuko.

Idatzita utzi nahi dugu, Ekonomia eta Politika Finantzetako kontseilariari eskatutako elkarrizketaren inguruan erantzuna jaso dugula. Eskatutako elkarrizketa honek kasua beste bide batetik heltzea du helburu, ez bide penaletik, ezta kaleratze bide batez ere.  Kontseilariak gurekin elkartzeko asmoa du, hala ere, inputazioa fiskaltzaren esku dago guztiz. 




Desde la Oficina de Emancipación de la Txantrea queremos denunciar la imputación de un delito de usurpación por la que una joven del barrio esta llamada hoy a declarar ante estos juzgados. Como venimos remarcando desde un tiempo atrás, el domicilio actual de esta vecina es una vivienda propiedad del Gobierno de Navarra que llevaba vacía 8 años y que la joven ha hecho de ella un espacio donde desarrollar sus necesidades más básicas.
La propiedad privada nace de un sistema capitalista, que se basa en que unos tengan poco para que pocos puedan tener mucho y el que encuentra en las leyes represivas su sustento para asegurarse que todo sigue siendo así. En el caso concreto de la vivienda, los bancos, las administraciones y las grandes empresas, entre otras, hacen de esta necesidad un negocio, pisando de este modo la necesidad que tiene la gente de optar a una vivienda.

Partiendo de este punto nos encontramos con la situación alarmante en la que se encuentra el derecho a la vivienda en la actualidad: los jóvenes no podemos emanciparnos, las familias tienen serias dificultades para mantener sus hogares, a la gente se les echa de sus casas y otros viven en la calle. Lo que antes principalmente era un problemática de la juventud se ha vuelto un problema para muchos y muchas.
El derecho a la vivienda esta vació, la realidad nos enseña que lo que se supone que es un derecho son solo palabras. Y así seguirá siendo siempre que prime el interés económico sobre los derechos básicos, como es el caso. Al parecer prefieren que haya casas vacías y gente sin casas mientras esperan el momento en el que puedan ganar más dinero.

Ante esta situación es evidente la propuesta de que todas aquellas personas sin casas entren en aquellas casas sin gente. Es una ecuación muy simple para aquel que a quiera entender. No queremos que ante esta situación que tanto sufrimiento genera a las personas se crucen de brazos, por lo que vemos completamente legítimo que se use la okupación como mecanismo para garantizar esta necesidad tan básica. Detrás de esta acción que es considerada ilegal hay algo más vergonzoso que el carácter ilegal que reviste la misma en un Estado que aprueba leyes represivas y la permisibilidad que hay por parte de las instituciones en torno a la problemática de la vivienda. Por lo que no estamos dispuestos a esperar como cae del cielo la solución. 

Queremos dejar constancia de que hemos recibido respuesta verbal por parte del Consejero de Economía y Política Financiera en relación a la instancia donde le solicitábamos una entrevista, entrevista cuyo fin tiene abordar el caso por otras vías menos restrictivas que la penal y tan deshumana como el desalojo de esta vecina. Según nos han comunicado el Consejero tiene voluntad de llevar a cabo la mencionada entrevista, aunque la imputación ya esté en manos de la fiscalía.

2015/09/09

Irailak 17an, elkarretaratzea Epaitegiaren aurrean!


Uharte 24ko kasua aurrera doa! Irailak 17an auzoko gazte bat deklaratzera deitu dute "usurpazio" delitua leporatuta, Nafarroako Gobernuarena den eta urteak hutsik zeramatzan etxe bat okupatzeagatik. Auzoki haoni babesa eskeintzekoe ta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko egun horretan 11:00tan epaitegi aurrean
kontzentratuko gara. ¡Jarraitu auzoa besarkatzen!

¡El caso de Uharte 24 sigue adelante! El 17 de Septiembre una joven del barrio ha sido llamada a declarar por un delito de "usurpación", por ocupar una casa propiedad del Gobierno de Navarra que llevaba años vacía. Para defender a esta vecina y el derecho a la vivienda, se ha llamado a una concentración ese día a las 11:00 frente al juzgado. ¡Sigue abrazando el barrio!

2015/09/08

BADIRA MANTENDU BEHARREKOAK


Gogoratzen dut pareta huts batetan erratzaz baliaturik pegatutako lehen kartela.(...)  Egun kopuru batez auzoko zatitxo txiki horrek bizilagunen arretaz jabetuko zen, atentzioa eta protagonismoa eukiko zuen ordurarte eraikin baten parte hutsa zen harrizko elementoa.(...)

2015/09/06

Irailak 12, Konpartsaren Eguna

Datorren larunbatean, irailak 12, Txantreako Konpartsaren eguna ospatuko da
El próximo sábado, se celebrará el Día de la Comparsa de la Txantrea 

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/hphotos-xfp1/t31.0-8/s960x960/11896537_1671629169741084_558540925728210823_o.jpg