2015/12/01

"Desapiyua" itzuli da!

egotetikTxantreako Euskal Herrian Euskaraz eragileak "Desapiyua" dinamika berreskuratu du eta bi ekimen luzatu dizkio auzoari. Informazio guztia txdesapiyua.wordpress.com blogean aurkituko duzu.
"Orain arte abiatutako erronkak bazterrean utzi gabe, bi DESAPIYU kolektibo proposatu nahi ditugu:
  1. Abenduaren 3an, euskararen egunarekin, euskaraz bizitzeagatik aurkituko ditugun egoeren kontakizuna egitera dei egin nahi dugu. Gure hautuak dakarrenaz hausnartzeko erabiliko dugu, gure buruak neurtu eta baloratzeko. Sare sozialetan #EgotetikEgitera traolarekin jarraituko dugu ekimena.
  2. Euskaraz bizitzeko behar ditugun baliabide pertsonalak jaso eta kolektiboki aldaketak eragiteko bidea markatzeko lagungarri izango den HIZKUNTZA AKTIBISMORAKO TAILERRA eginen dugu, otsailaren 12 eta 13an. (Honi buruzko informazio zehatzagoa emanen dugu aurrerantzean)."