Hilabete honetan, Txantreako Jai Txikien ostiralean egingo dugu; abenduaren 11n, 20:00tan, Armonia Txantreana peñan. Jai txikitako parrandarako gogoa aitzakia hartuz, euskara eta sexua izango ditu mintzagai, jolas modura planteatuta. Afaltzeko, Gazte Mugimenduak zenbait zizka-mizka ekarriko duen arren, zerbait eramatea eskatuko zaio etortzekoa denari.
Zatoz, zatoz, salda beroa gurekin dastatzera! ;)