Nafarroako ikasleok urteotan pairatu ditugu UPN, PP edota PSOE-k
ezarritako eskola eduki arrotz eta atzerakoiak. Eduki hauek ez dute gure
kultura edota gure hizkuntza errespetatzen; alderantziz, Euskal
Herriari aipamenik egin gabe, baztertu eta debekatzen dituzte. Eduki
arrotzak gure egunerokoan aurkitzen ditugu ikasgai eta testu-liburuetan:
ESPAINIAKO historia, ESPAINIAKO geografia, ESPAINIAKO literatura,
ekonomia (KAPITALISTA)... Eta hala da; gaur egungo hezkuntza sistema,
sistema kapitalistaren legitimizaziorako tresna ezin hobea da, ikasle
akritiko eta alienatuak sortuz. LOMCE izan da ikasleon duintasunaren
aurkako azkeneko erasoa, gaur egun daukagun hezkuntza sistema muturrera
eramateko asmoa daukana.
Beraz, Espainiar hezkuntza politika zentralizatzailearen
aurrean, NAFARROAKO IKASLEOK, GEURE HEZKUNTZA EDUKIAK!! ZORROZTU
ARKATZAK TA ALTXA!
OSTIRALEAN, 18:00tan, DENOK GAZTELU ENPARANTZARA!!