
Kontextu honetan ekimen ugari eta desberdinak egiten ari dira Iruñerria osoan, atzo auzoko kaleak astindutak agertu ziren kasu.

Ostiral goizean 60 ikasle inguruk Iruñeko Arrosadia auzoan murrizketengatik itxita dagoen haur eskola bat okupatu zuten “hezkuntza espazio alternatibo bat” sortzeko asmotan, berehala Udaltzainek Polizia Nazionalaren laguntzaz banan-banan identifikatuak atera zituztelarik; Larunbatean "kontrabotere gunea" sortu zen Iruñean, bertatik hurrengo egunetarako egitaraua aurkeztu zelarik.
Gure etorkizunaren jabe izango garelako; Gazteriak ematen gaituen
indarra, sormenaz, errebeldiaz, konpromezuaz eta sorginkeriaz. G-aztiak,
egungo botere politikoak eskaintzen dizkigun sasi instituzioen aurrean,
subjektu eraldatzaile bilakatzeko gune aske eta parte hartzaileak
sortzeko hauta hartzen dugu. Gurea da gazte boterea. Gurea da oraina.
Gurea etorkizuna.
Hezkuntza erreformei PLANTO! G-aztiak hezkunta eredu herritarra!
Jendartearen prekarizazioari PLANTO! G-aztiak etorkizun duina!
Jendartearen prekarizazioari PLANTO! G-aztiak etorkizun duina!
[Ikasleek haur eskola okupatu zuten unea eta ostiraleko kronika Ahotsa.info-ren eskutik]