2014/03/17

"Eskubide ez negoziagarria" lelopean atzoko manifestazioan

Argazkia: PAH Nafarroa
"Derecho básico no negociable. Alokairu sozial duinak" lelopean burutu zen atzo goizean etxe kaleratzeen aurkako eta alokairu sozial duinen aldeko manifestazioa, Txantrea Etxe Kaleratzerik Gabeko Gunea plataformak deiturik. Manifestazioan Babes Ofizialeko Etxebizitzen alokairua kudeatzen duten Adania eta Cogremasa promotoren jarrera espekulatzailea eta Iruñerrian izandako azken etxe kaleratzeak salatu ziren.
Hainbat familia kaleraturik izateko arriskuan dauden bitartean, auzoko gazteriak ere ez du emantzipatzeko aukerarik.Alternatibak, beraz, inoiz baino beharrezkoagoak.

La manifestación de ayer se desarolló bajo el lema "Derecho básico no negociable. Alokairu sozial duinak", convocados por la plataforma Txantrea Zona Libre de Desahucios. En la misma se denunció la actitud especulativa de las promotoras de gestionan alquileres de VPO Adania y Cogremasa y los últimos desahucios en Iruñerria.
Mientras hay varias familias en riesgo de ser desahuciadas, la juventud del barrio tampoco puede emanciparse. Las alternativas, más necesarias que nunca.

Informazio gehiago / Más información sarrieko.wordpress.com , Ahotsa.info