2014/02/10

UDALAK ETA BIOK EUSKARAZ!

Herritarrak aktibatu nahi ditugu, euren eskari zuzen eta borondatetik abiatuta aldaketak eragin eta udalarekiko ditugun harremanak euskaraz izan daitezen.

Euskararen herrian bizi gara, euskaraz bizitzeko eskubidea dugu eta euskaraz bizi nahi dugu. Udala da herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa eta baditu hizkuntza politikak egiteko konpetentziak.

Hortaz, Iruñeko udalari euskaraz bizitzeko dugun nahia errespetatu eta honekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria bideratuko diogu.

ZUK ERE EGIN DEZAKEZU!!!

DINAMIKAREN AZALPENA ETA EKARPENETARAKO
BATZARRA
OTSAILAK 14, OSTIRALA 
                                     18:00etan
                   AUZOTEGI KULTUR ELKARTEAN