2014/02/25

"Mobilizazio egoera iraunkorrari" ekin diote Ikasle Abertzaleek

Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko bidean mobilizazio kanpaina iraunkorrari hasiera eman diote Ikasle Abertzaleek. Hezigunez hezigune, maila lokalean egingo dituzte ekimen gehienak, baina mobilizazio nazionaletan parte hartzera ere deitu dute. Tartean, martxoaren 3an Bilbon egingo den gailur ekonomikoaren kontrako mobilizazioak zein martxoaren 27an Hego Euskal Herrian egingo den ikasle greba orokorra.

ADI MOBILIZAZIOETARA!!