2014/02/04

36 GAZTE AUZIPETUAK EPAIAREN ZAIN GERATU DIRA

Argia.com:
Segikoak izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 36 gazteen defentsak gaur eman du ondorioen berri eta, ezusterik ezean, prozesua epaiaren zain geratu da.
Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.
Pasa den otsailean haien abokatuek deklaratu zuten. Inkomunikaturik eduki zituzten bitartean gazteek egindako deklarazioak baliogabetzeko eskatu zuten, torturapean egin zituztelako.
Fiskaltzak, ordea, onatzat eman ditu txosten polizialetan bildutakoak, Naiz.info-k gogorarazi duen moduan.


Hainbat herritar eta eragilek irakurri dute 40 gazteak libre izatea eskatzen duen "gure hitza" alegatoa:
ALEGATOA / ALEGATO