Aupa gazte!
Auzoan 10 preso politiko ditugu estatu espainol eta
frantzeseko espetxeetatik sakabanatuta. Guztiontzat ezagunak dira dispertsioak
sortzen dituen eskubide urraketak eta guztiok dugu espetxe politika kriminal
honekin amaitzeko gure ekarpena egiteko aukera.
Modu askotara egin daiteke ekarpena, mobilizazioetan parte
hartuz, ekarpen ekonomikoa eginez, edota presoari ezartzen dioten
isolamenduarekin apurtuz.
Auzoko presoak txantreatik ehunka kilometrotara urrunduta
egon arren, auzoak beraiekin harremana mantentzea ezinbestekoa da; eta
honetarako modu bat bisitan joatea da.
Auzoko presoak bisitatzen hasteko gonbitea egiten dizugu,
eta horretarako egingo dugun batzarrera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan bisita
bateko nondik norakoak azalduko ditugu, baita jendeak dituen kezkak eta zalantzak
argitu ere.
Otsailak 21 ostiralarekin, 19:30etan Auzotegin
Gazteok dispertsioari ez!!!