"Ihauteri, inauteri, aratuste, karnabal, zanpatzar... modu askotara deituak izan dira mozorroz, musikaz, dantzaz, janariz eta edariz bustitako egun hauek. Euskal Herriko herri askotan ospatzen diren egunak dira, abenduan hasi eta martxora arte."
SEGI IRAKURTZEN / SIGUE LEYENDO |
2014/02/27
IHAUTERIAK
2014/02/25
"Mobilizazio egoera iraunkorrari" ekin diote Ikasle Abertzaleek
Euskal Eskola Nazionala eraikitzeko bidean mobilizazio kanpaina
iraunkorrari hasiera eman diote Ikasle Abertzaleek. Hezigunez hezigune,
maila lokalean egingo dituzte ekimen gehienak, baina mobilizazio
nazionaletan parte hartzera ere deitu dute. Tartean, martxoaren 3an Bilbon egingo den gailur ekonomikoaren kontrako mobilizazioak zein martxoaren 27an Hego Euskal Herrian egingo den ikasle greba orokorra.
ADI MOBILIZAZIOETARA!!
KAPITALISMOAREN AURREAN, MARTXOAREN 3an GAZTEOK BILBORA!!!
FMI kanpora! Martxoaren 3an Iruñerriko gazteok BILBORA!
Autobuserako bonoak AKELARREN salgai, osteguna (otsailak 27) baino lehen apunta zaitez!!!!
2014/02/24
ISILIK EZ!
"Isilik, lurrera begira eta adi-adi nahi izan gaituzte gazteak. Ezer esan gabe, guk esan genezakeen ezerk ez baitzuen interesik; umil eta xume, heldu sasijakintsuen aurrean esaneko; akritiko, esaten diguten guztia esponjak bezala xurgatuz, zalantzan jarri gabe, kontra egin gabe. Eta izan ere, hala izan gaituzte maiz."
SEGI IRAKURTZEN / SIGUE LEYENDO
2014/02/22
Martxan da ahotsa.info
![]() |
ahotsa.info |
Ostiral gauean ahotsa.info komunikazio proiektua aurkeztu zen Alegria de Iruña Peñan. Auzolanean sortutako webgune hau Nafarroako momentuko informazioa bilduko du eta ikusentzunezko formatuak
erabiliko ditu batez ere, sare sozialekin batera. Nafarroako herri mugimenduen bozgoragailua izateko helburu dauka.
El proyecto comunicativo ahotsa.info se presentó el viernes a la noche en la Peña Alegria de Iruña. Esta página web creada en auzolan recogerá información del momento de Navarra y utilizará formatos audiovisuales, junto a redes sociales. Tiene como objetivo ser altavoz de los movimientos sociales y populares de Navarra.
2014/02/21
2014/02/20
PRESOEN INGURUKO BATZAR INFORMATIBOA
Ernai-ren oharra:
Aupa gazte!
Auzoan 10 preso politiko ditugu estatu espainol eta
frantzeseko espetxeetatik sakabanatuta. Guztiontzat ezagunak dira dispertsioak
sortzen dituen eskubide urraketak eta guztiok dugu espetxe politika kriminal
honekin amaitzeko gure ekarpena egiteko aukera.
Modu askotara egin daiteke ekarpena, mobilizazioetan parte
hartuz, ekarpen ekonomikoa eginez, edota presoari ezartzen dioten
isolamenduarekin apurtuz.
Auzoko presoak txantreatik ehunka kilometrotara urrunduta
egon arren, auzoak beraiekin harremana mantentzea ezinbestekoa da; eta
honetarako modu bat bisitan joatea da.
Auzoko presoak bisitatzen hasteko gonbitea egiten dizugu,
eta horretarako egingo dugun batzarrera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan bisita
bateko nondik norakoak azalduko ditugu, baita jendeak dituen kezkak eta zalantzak
argitu ere.
Otsailak 21 ostiralarekin, 19:30etan Auzotegin
Gazteok dispertsioari ez!!!
UN DESAHUCIO UNA OKUPACION [DOCUMENTAL]
Un pequeño documental de 6 minutos de duración que habla de desahucios y sobre la okupacion. ¿Estas de acuerdo con los desahucios? ¿Estas a favor de que se ocupen casas vacías? Deja un comentario y participa.
2014/02/19
PILOTA GOXUA TXAPELKETA
izen-ematea + kamiseta 5€
inscripción+camiseta 5€
inscripción+camiseta 5€
Martxoak 7 baino lehen Auzotegin apuntatu zaitez!!!
¡Apuntate antes del 7 de Marzo en Auzotegi!
¡Apuntate antes del 7 de Marzo en Auzotegi!
2014/02/17
CULPLABLE
"- Siéntese. Podría nombrarme 3 cualidades que considera poseer.
- Digamos que si.
- ¿y bien?
- Cariñoso solidario casi coherente
-Perdón , ¿casi coherente?
- Si.
-¿Considera casi coherente una cualidad?"
Goiakla
2014/02/16
Emantzipazio Bulegoaren aurkezpena
Otsailaren 13an Txantreako Emantzipazio Bulegoa, Okupazio Gida eta Etxebizitzaren aldeko mugimendua aurkeztu ziren Auzotegin. Beste etxebizitza ereduak sortzeko asmoarekin, Gazte Mugimenduko Etxebizitza TX taldeak jorratu duen proiektua plazaratu zen, Emantzipazio Bulegoa.
Bulegoak edozein gazteren bizitzan zehar funtsezkoa izango zaion aspektu bati erantzuna emateko asmoa du, eta gaur egun egoera oso larrian dagoena, etxebizitza batean bizitzea hain zuzen. Auzoko gazteen %73ak emantzipatzeko asmoa du baina gaur egun ezarrita dauden aukerekin ezinezkoa egiten zaio. Aurkezpenaren hasieran, egoera honen inguruan gazteek dituzten kezkak eta zalantzak antzezlan baten bitartez irudikatua izan zen.
Emantzipazio Bulegoak gazteei hipoteka edo alokairu espekulatzailean oinarrituta dagoen eredutik at dauden emantzipaziorako alternatibak eskainiko ditu eta hauen inguruko aholkularitza tekniko eta juridikoa eskeiniko du. Bi dira bulegoak landuko dituen esparruak:
- Okupazioa: horretarako Okupazio Gida aurkeztu zen, alternatiba honen bidez auzoan banketxe eta erakundeenak diren etxe hutsak okupatu ahal izateko aholkuak eta azalpenak biltzen dituena. Okupazioaren inguruko hainbat alderdi juridiko azaldu ziren, balizko desalojo baten kasuan epeak zeintzuk diren, ze motatako isunak egon daitezkeen eta hauek beste isun mota batzuekin konparatu ziren.
- Alokairu soziala: zehazteko dagoen kontzeptu hau posible izateko, talde negoziatzaile bat etxebizitzen norbanako jabeekin kontaktuan jarriko litzateke, auzoko gazteen emantzipazioa ahalbidetuko duen alternatiba bat sortzeko asmoz. Aurkezpenean aipatu zen etxe hutsen %70a jabego indibidualekoa dela.

Honetaz gain, Txantreako Gazte Mugimenduko Etxebizitza TX lantaldeak eta Txantrea Etxe Kaleratzerik Gabeko Gunea taldeak etxebizitzaren aldeko mugimendu bat sortzeko asmoa zutela adierazi zen.
Azaldu zen moduan, sistemak ezarritako bideetatik at emantzipatzea posible da. Kasuak badaude eta egonen dira. Beraz, Txantreako gazteria animatu zuen Gazte Mugimenduko Etxebizitza TX lantaldeak, emantzipazioaren bideari ekiteko.
Emantzipazio Bulegoa astelehenetan 18:30etatik 19:30etara irekita egonen da Auzotegin, edozein gazte bertatik pasa ahal izateko.
Email bitartez harremanetan jartzeko: etxebizitzatx@gmail.com
EZ IZAN LOTSARIK GUREKIN ELKARTZEKO!!
Email bitartez harremanetan jartzeko: etxebizitzatx@gmail.com
EZ IZAN LOTSARIK GUREKIN ELKARTZEKO!!
El 13 de Febrero se presentaron en Auzotegi la Oficina de Emancipación, la Guía de Okupación y el movimiento por la vivienda. Se presentó el proyecto que el grupo de vivienda del Movimiento Juvenil, Etxebizitza TX, ha desarrollado hasta la fecha, la Oficina de Emancipación, cuyo objetivo será crear nuevos modelos de vivienda.

La Oficina de Emancipación ofrecerá a la juventud alternativas para emanciparse que estén fuera del modelo de hipoteca o alquiler especulativo y ofrecerá asesoramiento técnico y jurídico. Trabajará en dos líneas:
- Okupación: para ello se presentó la Guía de Okupación, que recoge pautas y consejos para poder ocupar las casa vacías de bancos e instituciones. Durante la presentación se explicaron varios aspectos jurídicos de la okupación, como los plazos que se establecerían en un posible desalojo o qué tipo de sanciones pueden haber, hassta dónde llegan realmente éstas y se compararon con otro tipo de multas comunes.
- Alquiler social: para hacer posible este concepto que todavía está por concretar definitivamente, un grupo negociador se pondría en contacto con el propietario individual de la vivienda vacía para poder crear una alternativa que posibilite la emancipación de l@s jóvenes. En la presentación se mencionó que el 70% de la vivienda vacía de la Txantrea pertenece a propietarios individuales.
Además de ello, el grupo de vivienda del Movimiento Juvenil Etxebizitza TX y la plataforma Txantrea Libre de Desahucios mostraron su intención de crear un movimiento por la vivienda.
Tal y como se explicó, es posible emanciparse por vías distintas a las establecidas por el sistema actual. Hay casos y habrán más. Por ello el grupo Etxebizitza TX del Movimiento Juvenil animó a la juventud a tomar el camino de la emancipación.
La Oficina de Emancipación estará abierta en Auzotegi los lunes de 18:30 a 19:30, para que cualquier joven pueda pasarse.
Puedes contactar con nosotrxs mediante email: etxebizitzatx@gmail.com
FUERA VERGÜENZAS, NO DUDES EN PASARTE POR LA OFICINA!!!
Puedes contactar con nosotrxs mediante email: etxebizitzatx@gmail.com
FUERA VERGÜENZAS, NO DUDES EN PASARTE POR LA OFICINA!!!
2014/02/14
MILGRAM-EN ESPERIMENTUA [BIDEOA]
"Ikasi ezazu!
Eta nik ikasi…
Izan zintzoa!
Eta nik zintzo…
Ez esan lizunkeririk
Eta lizunkeririk ez…
Obeditu!
Eta zalantza…obeditu, ez obeditu, obeditu, ez obeditu…"
2014/02/11
EMANTZIPAZIO BULEGOA (Aurkezpena) / OFICINA DE EMANCIPACIÓN (Presentación)
TXANTREAKO EMANTZIPAZIO BULEGOA
Okupazioa desobedientzia ekintza batetik jaiotzen den beharrezko alternatiba bat da, non zilegitasuna pertsonak kalean uzten dituen sistemak ematen dion. Ez da emantzipatzeko modu bat soilik, baizik eta salaketarako, aldarrikapenerako eta gehien dauzkatenen interesak babesten dituen sistemaren aurka borrokatzeko erabili daitekeen tresna baizik. Are gehiago, gizarte sektore zabal bati dagokion eta herri parte-hartzailea den alternatiba bat da. Gainera, sektore honek libreagoak, bidezkoagoak, parekideagoak eta demokratikoagoak diren beste antolatzeko modu sozial eta komunitarioak daudela badaki, hau da, antolatzeko era gizatiarragoak daudela.
- Makina bat etxe huts auzoan.
- Etxe hutsen %70a jabetza pribatukoak.
- Auzoko alokairuen media 550€-tan dago gutxi gora-behera.
- Hainbat familia etxe-kaleratzeak jasateko arriskuan.
- Auzoko gazteriaren %73a emantzipatu nahi, baina ezin.
- Gazte okupak desalojatuak izateko arriskuan.
OFICINA DE EMANCIPACIÓN DE LA TXANTREA
La okupación es una alternativa necesaria que nace de un acto de desobediencia y que encuentra su legitimidad en un sistema que deja a seres humanos en las calles. No solo es un método de emancipación, también es un instrumento de denuncia, reivindicación y de lucha contra un sistema que solo vela por los intereses de aquellas que más tienen. Es más, es una alternativa de participación ciudadana de un amplio sector de la población que sabe que hay otras formas de organización social comunitaria que configuran una sociedad más libre, más justa, más igual, más democrática; en definitiva, más humana.
Algunos datos:
- Numerosas viviendas vacías en el barrio.
- El 70% de las viviendas vacías son de propiedad privada.
- El alquiler medio de la vivienda en el barrio ronda los 550€
- Familias en riesgo de ser desahuciadas.
- El 73% de la juventud quiere emanciparse, y no puede.
- Jóvenes okupados en riesgo de desalojo.
2014/02/10
UDALAK ETA BIOK EUSKARAZ!
Herritarrak
aktibatu nahi ditugu, euren eskari zuzen eta borondatetik abiatuta
aldaketak eragin eta udalarekiko ditugun harremanak euskaraz izan
daitezen.
Euskararen herrian bizi gara, euskaraz bizitzeko eskubidea dugu eta euskaraz bizi nahi dugu. Udala da herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa eta baditu hizkuntza politikak egiteko konpetentziak.
Hortaz, Iruñeko udalari euskaraz bizitzeko dugun nahia errespetatu eta honekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria bideratuko diogu.
Euskararen herrian bizi gara, euskaraz bizitzeko eskubidea dugu eta euskaraz bizi nahi dugu. Udala da herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa eta baditu hizkuntza politikak egiteko konpetentziak.
Hortaz, Iruñeko udalari euskaraz bizitzeko dugun nahia errespetatu eta honekiko harremanak euskaraz izateko dugun eskubidea bermatzeko eskaria bideratuko diogu.
DINAMIKAREN AZALPENA ETA EKARPENETARAKO
BATZARRA
OTSAILAK 14, OSTIRALA
18:00etan
AUZOTEGI KULTUR ELKARTEAN
MAGISTERITZARAKO APUNTEAK / APUNTES PARA MAGISTERIO
Txiapasetik EZLN-ren “La muy otra pedagogía”
"Lurralde zapatista da, Txiapas da, Mexiko da, Latinoamerika da, Lurra da. Eta 2013ko abendua da, duela 20 urte bezala hotz egiten du, eta garu, atzo bezala bandera berak babesten gaitu: Errebaldiaren banderak."
Honela hasten da EZLN-aren 20. Urteurrenaren harira argitaratutako idatzia, Markos komandanteak 5 urte eman ditu aurpegia eman gabe, idealismo pertsonalak baztertzeko, eta EZLN-aren borroka indartzeko. 1994ko lehen egunean sinatu zuen Mexikok Estatu Batuekin Merkataritza Askeko Ituna, eta egun horretan bertan armak eskutan Mexikoko Lacandona oihanean, Txiapaseko bihotzean, ejerzito indigena bat altxatu zen, Abya Yalan (Latinoamerikan) eskakizun nekazari eta indigenak, sistema kapitalista neoliberalaren ukatzearekin uztartukakoborrokei hasiera emanez.
La “muy otra pedagogía” desde Chiapas, EZLN
“Es territorio zapatista, es Chiapas, es México, es Latinoamérica, es la Tierra. Y es diciembre del 2013, hace frío como hace 20 años, y, como entonces, hoy una bandera nos cobija: la de la rebeldía”
Así comienza el documento escrito por el EZLN con motivo del 20 aniversario del alzamiento zapatista en la selva Lacandona. El 1 de enero se firmó el tratado de libre comercio entre EEUU u México, este mismo día se alzó en armas el pueblo indígena de Chiapas, abriendo un nuevo ciclo de luchas en Abya Yala (América Latina) articulando reivindicaciones campesinas e indigenas con un rechazo frontal al sistema capitalista neoliberal.
2014/02/07
Urrats feministaren biharko deialdia bertan behera
Arkaitz Bellon elorrioarraren heriotzaren ondorioz biharko deialdiak bertan behera utzi eta espetxe politikak eragindako heriotza hau salatzeko deialdiarekin bat egiten da.
Topatu.info:
Horrez gain, hainbat eragile politikok, sindikalek eta sozialek
Euskal Herriko herri eta auzoetan sakabanaketaren aurka mobilizatzera
deitu dute, ‘Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu’ lelopean,
Arkaitz Bellon presoaren heriotza salatzeko. Hainbat herritan
mobilizazioak egin dituzte eta gaurko ere hitzorduak jarrita daude.
Larunbatean, berriz, 17:30etan Elorrion manifestazioa egingo dute.
LARUNBATA: Elorrio: 17:30etan manifestazioa plazatik abiatuta
Abian da Ernairen urrats feminista
2013ko Azaroaren 28an aurkeztu zuen Ernaik lehen urrats feminista Donostiako Kafe Antzokian "Izenetik izana, bagoaz urrats feminista ematera!" lelopean.
Horretarako bideorri gisa erabiliko duten Kaiera liburuxka ere
jendarteratu zuten. Ez zen aurkezpen soil bat izan, baina: prozesu horrek
mugimendu feministari egiten dion ekarpenaz eztabaidatzeaz gain, egungo
borroka feministaren erronkei buruz solasteko ere aprobetxatu zuten
zita bertan bildu zirenek. “Aberasgarria izan zen bidailagun feminista
ezberdinen arteko iritzi eta esperientzia saltsan murgiltzea”, adierazi
dute.
Urratsa auzora iritsi da jada, beraz borroka feministak interesa pizten dion orori luzatzen zaio larunbata honetan otsailak 8 arratsaldeko 17:00etan Auzotegin agertzeko gonbitea.
Solasaldiaren aurretik jarri zuten Mari Luz Estebanen “Eskapan” olerkiarekin egindako bideoa:
Bideo honetan bildu dituzte aurkezpen solasaldian izan ziren lagun batzuen iritziak:
Ernairen oharra:
Zukgua prozesuan gazte antolakunde feminista ginela aldarrikatu
ostean, aldarri hori mamituko duen barne prozesu feminista abiatuko dugu
orain herriz herri. Lau urteko barne prozesu baten diseinua eginda,
lehenengo urratsari hasiera ematera goaz. Eta lehenengo urrats honekin,
gure barrenak astindu nahi ditugu: gure jarrerei, gure arteko harreman
ereduei, hizkerari… erreparatu eta Euskal Estatu Sozialista eta
Feminista eraikitzeko subjektu iraultzaile bilakatu. Baina maila
indibidualetik harago, prozesu feministarekin lortu asmo dugu
antolakundearen funtzionamendu eta jardueran eragitea; finean, balore
feministetan oinarritutako militantzia eredu bat izan dezagun.
Guzti hori lantzeko, Kaiera izango dugu tresna lagungarri. Bertan,
barne prozesu honen garapenerako ariketak eta eduki ezberdinak biltzen
dira. Hemendik aurrerakoa gutako bakoitzaren esku dago. Kaiera hartu,
gozatu, eraldatu… pentsatu eta ekin!
2014/02/06
LA RANA Y EL AGUA CALIENTE [VIDEO]
"Resiliencia es la capacidad de un sistema para absorber disturbios y reorganizarse durante un proceso de cambio, manteniendo en esencia la misma función, la estructura, la identidad y la retroalimentación." Este concepto, tan extendido últimamente en el mundo de las redes, es tan útil como peligroso, sobre todo cuando instala en la percepción de la realidad un ridículo y macabro optimismo.
BARDOAK Nafarroako taldekako bertso ekimena
Otsailak 8 larunbatarekin arratsaldeko 19:00etan BARDOAK nafarroako taldekako bertso ekimena auzotegin izango dugu.
12 obario eta 11 pedrada (Txantrea)
vs.
Mailopetarrak (Araitz-Betelu/Larraun)
2014/02/05
Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Batzarraren dosierra
Iruñerriko gazte mugimenduak Kalekalden antolatutako "Servicio de feminidad obligatorio GAZTEOK INTSUMISIOA!" hitzaldi zikloaren baitan, bihar otsailak 6 ostegunarekin arratsaldeko 18:30etan, Nafarroako Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Batzarraren dossierraren aurkezpena egingo da.
2014/02/04
36 GAZTE AUZIPETUAK EPAIAREN ZAIN GERATU DIRA
Argia.com:
Segikoak izatea leporatuta Espainiako
Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 36 gazteen defentsak gaur
eman du ondorioen berri eta, ezusterik ezean, prozesua epaiaren zain
geratu da.
Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat.
Pasa den otsailean haien abokatuek deklaratu zuten. Inkomunikaturik
eduki zituzten bitartean gazteek egindako deklarazioak baliogabetzeko
eskatu zuten, torturapean egin zituztelako.
Fiskaltzak, ordea, onatzat eman ditu txosten polizialetan bildutakoak, Naiz.info-k gogorarazi duen moduan.
2014/02/03
ETXEBIZITZA / VIVIENDA
Etxebizitza eskubidea da!
Etxebizitza oinarrizko eskubide unibertsala da, heziketa, osasuna edota elikaduraren parekoa. ONUk bere 25. artikuluan ere jasotzen du eskubide unibertsal hau. Eskubidea izanik, extebizitzen zozketen aurka gaude, eskubideak ezin baitira zozketatu. Eskubide horren betetze ezak gure giza-duintasunaren aurkako eraso zuzena ekartzen du. Hala ere, instituzioek ez dute eskubide hau bermatzen biztanleentzat.
¡ La vivienda es un derecho !
La vivienda es un derecho fundamental universal, como la salud, la educación o la alimentación. La ONU, en su declaración Universal de los DDHH en su artículo 25, recoge este derecho universal. En tanto en cuanto es un derecho universal, no admitimos que se sortee, ya que los derechos no se pueden sortear sino que se deben garantizar. La falta de garantía en la cobertura de este derecho supone un ataque a la dignidad de las personas. Sin embargo, las instituciones no garantizan este derecho a la población.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)