2013/03/20

Ugaitz Astizen ongi etorria

Hemen duzu Txantreako Herrirak igotako bideoa. 
Pasa den larunbatean, martxoak 16, 200 auzokide baino gehiago bildu ziren Txantrean Ugaitzen ongi etorri ekitaldian. Bertan denetarik egon zen, aurreskua, auzoko kolektiboen agurrak eta opariak, sorpresa bat Ondarrutik, bideo bat Ugaitz atxilotu zutenetik auzoko gertakariak errepasatuz, gazte dantza... Bukaeran Ugaitzek hartu zuen hitza.