Otsailak
16 egunerako, aisialdi eta kultura lantaldeak Beloki mendirako irteera
bat antolatu zuen. Txangoaren bukaera aldera Euskara lan taldeak jokutxo
bat antolatu zuen. Bi talde ezberdin eratu ziren. Jolasaren helburu edo
xedea talde lanaren bidez eta elkar lagunduz inguruan ezkutaturiko
galdera batzuk aurkitu edo topatzea zen. Bi taldeek gogor saiatu behar
izan zuten galderak aurkitzeko ingurua guztiz elurturik baitzegoen.
Galderak honako hauek ziren:
1-Zer da euskaldun izatea?
2-Zer arazo dago Txantrean (Iruñerrian orokorrean) euskara gure egunerokotasunean naturalki ez erabailtzeko?
3-Zer harreman dago euskal abertzale eta euskaldun izatearen artean?
4- Posiblea da euskal gazteria euskararik gabe izatea? Osa daiteke herri bat hizkuntzarik gabe?2-Zer arazo dago Txantrean (Iruñerrian orokorrean) euskara gure egunerokotasunean naturalki ez erabailtzeko?
3-Zer harreman dago euskal abertzale eta euskaldun izatearen artean?
Galderek planteaturiko gaien inguruan hitz egin zuten bertaratu ziren gazteek eta Euskararekin gurean dagoen arazoaz ihardun zuten dugun errealitatea plazaratuz. Ondotik, hitz eginikoaren gainean eztabaidatu egin zen eta balorazio orokor bat atera zen jokoari eta galderei buruz, ondorio nagusia hau izaki: jokoan, euskalgintzan (eta Gazte Mugimenduan zein bizitzan) bezala, helburu bat erdiesteko trabak guzion artean gainditu behar ditugula eta nahiz eta zaila izan posible dela. Hurrengo pausua hausnarketatik praktikara igarotzea izanen da. Horretarako, besteak beste, euskara taldea Txantrean euskaraz bizitzeko guneak eskaintzen saiatuko da. Zein izango da hurrengo ekintza?