Adi gazte! badator Gazte Danbada, Zukgua prozesuaren
fruitu izango den gazte antolakundearen jaiotza jaialda izango da.
Martxoaren 29, 30, 31 eta aipirilaren 1ean, gazteok elkartu eta
auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko aukera
izango dugu. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak,
antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak aurkituko ditugu
bertan.Irailean Zukgua prozesu eratzaleari ekin genionetik ehundaka gara
hausnarketan eta eztabaidan murgilduta gauden gazteak. Prozesu honen
azken helburua independentzia eta sozialismoa erdiesteko gazte
estrategia definitu eta hau garatuko duen antolakudea gorpuztea da.
ZATOZ GAZTE DANBADARA!!!
AURKEZPENA:
Martxoak 7 osteguna
19:30etan Auzotegin
Bertan aurkezpenaz gain bonoak hartzeko 10 pertsonetako taldetxoak egingo ditugu merkeago izan dadin.