2013/03/22

Eunateko ikasleak. Finlandiatik, Korrikaren alde


Korrika Finlandiaraino ailegatu da gure auzoko ikastetxearen eskutik. Eunateko ikasle batzuk ikas-bidaian edo Finlandiako lurralde urrun horietara joan dira egun hauek pasatzeko, eta Korrika galdu behar zutenez, hara non eta bertan Korrika bat antolatzea bururatu zaie. Hona hemen grabatu zuten bideoa!