Txantreako Korrika Batzordetik:
Ostiral honetan bisita eginen digu Korrika 18k. Antsoaindik etorri eta
gure auzoa zeharkatuko du, ondoren Burlatarantz joateko. Korrika 18ri
ongi etorria emateko, 13:30ean dugu zita Atarrabia Etorbidean,
Zazu taberna eta Esklaben ikastetxearen artean. Informazio gehiago
(ibilbidea, kilometroak, lekukoa nork eraman,...) kartelean duzue.Honekin batera, deialdi bat egin nahi diogu auzoari Txantrea apaintzeko. Horretarako, goizeko 9etan geratu gara Kaskalluetan Elkartean lanak zerrendatzeko eta gure artean banatzeko. Goiz osoan barna kartelak, pankartak eta banderinak jartzen ibiliko gara, Korrikari ongi etorri ponpoxoa emateko. Ahal duena bertaratu dadila!!
Mila esker eta egin kilometro asko euskararen alde!
Txantreako Korrika Batzordea
Bestalde, bihar ostirala Korrika Jaia izanen da Vistabellan muntatuko den karpan. Hona hemen egitaraua.
Por otro lado, mañana viernes será la fiesta de la Korrika en la carpa que se montará en Vistabellla. Aquí tienes el cartel de la programación.
