2013/02/15

Sukaldaritza tailerraren kronika



Egurrezko koilara eskuan eta mandarra jantzita, Kaskallueta elkartean elkartu ginen otsailaren 2an sukaldariza tailerraren lehenengo edizioari hasiera emateko asmoz.
            Paella eta kalderete gozoak dastatu genituen gure sukaldari izan ziren Miren Etxeberria eta Aitor Kastilloren eskuz. Tailerra sukaldatzen zeuden bitartean kameraz grabatu zen eta bazkaldu aurretik proiektaturik eta azalpenak emanik, dastaketari hasiera eman genion.
Gure sukaldariek lan bikaina egin zutenez sari bana eman genien. Hurrengo ediziorako beste plater gozo bat egiten ikasiko dugu.