Hona hemen Korrika Batzordetik bidalitako deialdia Korrikaren aldeko eguna dela eta:
Kaixo auzokideok!
Hurrengo
larunbatean, martxoak 2, festa bat antolatu nahi dugu auzoan:
KORRIKA 18ren ALDEKO EGUNA. Egun osoan zehar auzoa girotzeko
asmoa dugu Korrika 18ren bisita oso hurbil daukagulako.
Goizean
zehar kale musika, dantzak, haurrendako tailerrak, helduendako
ginkana, Korrika 18ren materiala salgai eta informazioa izanen ditugu
Txantreako txoko batean, Ezkaba Plazan hain zuzen.
Arratsalderako Txantreako beste txoko batera pasako
gara, Arriurdineta Plazara, eta bertan animatzen zareten
guztiokin herri-bazkari ederra eginen dugu, kalean eguraldiak
lagun, bestela Kaskalluetaren barruan eginen dugu. Bazkaria merke
atera zaigu eta 15 euroren truke txartelak eskuragai dituzue Zurgain,
Akelarren eta Auzotegin. Langabetuendako eta korrika laguntzaile
txartela dutenendako merkeago jarri dugu, 13 euroan. Bazkalondorenean
zozketak, musika, kantuak, eta giro ezin hobea izanen da
ziurrenera.
Iluntzeari begira, trikitixaren
laguntzarekin bueltatxoa emanen dugu auzoan barna kalejira
koloretsuan, festarekin segitzeko eta giroa auzoko beste txoko
batzuetara zabaltzeko.
Proposamen ona hurrengo astebururako,
ezta? Bada, lagunekin hitz egin eta etor zaitez, zinez eskertuko
dizugu eta!
EMAN EUSKARA ELKARRI