2013/02/28

Antzerkia: "Nik ere egin beharko & co"

 Txantreako Korrika Batzordetik:

Igande honetan, martxoak 3, arratsaldeko 18:00ean Txantreako Igeritokian ANTZERKIA Zirika Zirkus taldeko Pantxika Lamurrekin. Taularatuko den ikuskizuna hauxe da: "Nik ere egin beharko & co". Sarrera dohainik izanen da.

Gogoratu etzi ostiralean beste antzezlan bat izanen dugula Euskaldunon Biltokin, arratsaldeko 20:00ean ("Sarean zintzilikatua"), eta larunbat osoan zehar auzoan Korrikaren aldeko festa eginen dugula. Bazkarirako txartelak Auzotegin, Akelarren eta Zurgain. Eguraldi honekin Kaskalluetaren barruan egin beharko da ezinbestean!


Eman euskara elkarri!!