Txantreako Korrika Batzordetik:
Igande honetan, martxoak 3, arratsaldeko 18:00ean Txantreako Igeritokian ANTZERKIA Zirika Zirkus taldeko Pantxika Lamurrekin. Taularatuko den ikuskizuna hauxe da: "Nik ere egin beharko & co". Sarrera dohainik izanen da.
Gogoratu etzi ostiralean beste antzezlan bat izanen dugula Euskaldunon
Biltokin, arratsaldeko 20:00ean ("Sarean zintzilikatua"), eta larunbat
osoan zehar auzoan Korrikaren aldeko festa eginen dugula. Bazkarirako
txartelak Auzotegin, Akelarren eta Zurgain. Eguraldi honekin
Kaskalluetaren barruan egin beharko da ezinbestean!
Eman euskara elkarri!!
2013/02/28
2013/02/27
Koadrilen Asanblada / Asamblea de Cuadrillas
Jakingo duzunez
jaietako prestakuntzak abian daude jada. Aurtengo jaiak Apirilaren 30tik Maiatzaren
5a bitarte izango dira. Dagoeneko, pasaden ostiralean, Txantreako jaiak
prestatzeko koadrilen lehenengo asanblada burutu zen. Han batu ginenok hainbat
ideia bota genituen, baina zuen buruetan beste asko egongo direla ziur gaude ere bai.
Horregatik pasaden urteko jaiak hobetu
daitezkeela uste baduzu, zure buruan kristoneko ideia baduzu edota jaien prestakuntzan parte hartu nahi baduzu
Ostiralero arratsaldeko 8etan
Auzotegin aukera bikaina
duzu auzoko beste koadrilekin batera jai ikaragarriak prestatu ahal izateko.
Como sabrás ya están en marcha los preparativos para las fiestas del barrio. Este año las fiestas tendrán lugar del 30 de abril al 5 de mayo. El pasado viernes se realizó la primera asamblea de cuadrillas para la preparación de dichas fiestas. Los allí presentes propusimos diferentes ideas, pero estamos segurxs que en vuestras cabezas habrá muchas más. Por eso, si crees que se pueden mejorar las fiestas del año pasado, si tienes una buenísima idea o si quieres participar en los preparativos de las fiestas todos los viernes a las 8 de la tarde en Auzotegi tienes una excelente oportunidad para poder preparar unas fiestas inmejorables junto con otras cuadrillas.
Parte hartu zure auzoko jaien prestakuntzan!
Koadrilen Asanblada

¡Participa en los preparativos para las
fiestas de tu barrio!
Asamblea de
cuadrillas
ZukGua prozesu amaierako kongresura autobusa
![]() |
Iruñerritik autobus bat joanen da eta Txantrean Zurgai Tabernan apuntatzeko egongo da osteguna arte.
El final del proceso ZukGua se celebrará el 2 de Marzo, con un congreso en Lizarra. En él se creará el nuevo movimiento independentista vasco juvenil.
Desde Iruñerria partirá un autobús y en la Txantrea hay para apuntarse en Zurgai hasta el jueves.
Gazte ZukGua
Info
2013/02/26
Iruñerriko gazteria Sakanarekin bat!
Iruñerriko hainbat kolektibo hurrengo osteguna otsailak 28 goizeko 12:00etan kontzentratuko gara Eraikin Singularrean Sakanatik datozten lagunei ongi etorria emateko. Ondoren, haiekin batera abiatuko gara.
Varios colectivos de Iruñerria nos concentraremos el próximo jueves 28 de febrero a las 12:00 en el Edificio Singular para dar el ongi etorri a las compañeras que vienen desde la Sakana. Luego nos uniremos a ellas.
SAKANA BORROKAN, GU ERE BAI!!
GAZTEOK KALERA!!!
Errotik
2013/02/25
Kontuz!-eko hitzaldiaren kronika
Dokumentala ikusi ez baduzu, ikus ezazu, gauzak nola dauden eta boterean dauden txorizoen inguruko ideia argi bat ematen baitu (eta hiru dokumentaletatik lehena besterik ez da). Youtuben ikusgai daukazu Los Trileros Forales. Genio txarra egiten baduzu, seinale on! Baina ez ezazu irentsi eta gorde, aprobetxa ezazu egoera hau aldatzeko, Patxik esan zuen moduan kontsumitzaile elkarte batek Nafarroako elitea hain urduri jartzea lortu badu egoera benetan alda daitekeen seinale baita.
Korrikaren aldeko eguna
Hona hemen Korrika Batzordetik bidalitako deialdia Korrikaren aldeko eguna dela eta:
Kaixo auzokideok!
Hurrengo larunbatean, martxoak 2, festa bat antolatu nahi dugu auzoan: KORRIKA 18ren ALDEKO EGUNA. Egun osoan zehar auzoa girotzeko asmoa dugu Korrika 18ren bisita oso hurbil daukagulako.
Goizean zehar kale musika, dantzak, haurrendako tailerrak, helduendako ginkana, Korrika 18ren materiala salgai eta informazioa izanen ditugu Txantreako txoko batean, Ezkaba Plazan hain zuzen.
Arratsalderako Txantreako beste txoko batera pasako gara, Arriurdineta Plazara, eta bertan animatzen zareten guztiokin herri-bazkari ederra eginen dugu, kalean eguraldiak lagun, bestela Kaskalluetaren barruan eginen dugu. Bazkaria merke atera zaigu eta 15 euroren truke txartelak eskuragai dituzue Zurgain, Akelarren eta Auzotegin. Langabetuendako eta korrika laguntzaile txartela dutenendako merkeago jarri dugu, 13 euroan. Bazkalondorenean zozketak, musika, kantuak, eta giro ezin hobea izanen da ziurrenera.
Iluntzeari begira, trikitixaren laguntzarekin bueltatxoa emanen dugu auzoan barna kalejira koloretsuan, festarekin segitzeko eta giroa auzoko beste txoko batzuetara zabaltzeko.
Proposamen ona hurrengo astebururako, ezta? Bada, lagunekin hitz egin eta etor zaitez, zinez eskertuko dizugu eta!
EMAN EUSKARA ELKARRI

2013/02/21
BELOKI MENDIRA IRTEERA
Otsailaren 16an, 9:30ak aldera abiatu ginen 25 bat gazte Txantreako Gazte Mugimenduko Kultura eta Aisia lantaldeak antolaturiko lehenengo ateraldira: Beloki mendira. Eguzkiak gogoz jotzen zuelarik iritsi ginen autoz josiriko aparkaleku batetara. Larunbat goiza, elurra eta eguzkia, Nork ez luke bertan egon nahiko? Arropa aproposa jantzi, mendiko botak, polainak, berokia, motibazioa... ta ibilbideari ekin genion. Bidexka bat zegoen elurraren artean izozturik, nahiko irristakorra, beraz, hainbat ipurdiko ikusteko aukera ere izan genuen egun osoan zehar. Tipi-tapa, tipi-tapa oso malkartsua ez zen tartea eginda aldapei ekin genien, ordu eta erdi oinez ibili ondoren iritsi ginen gailurrera. Talde osoaren argazkia atera eta ikuspegi paregabeaz gozatuz, hamarretakoa jan genuen.
2013/02/20
Gartxot pelikularen emanaldiak

Otsailaren 24a igandea, 19:00 Auzotegi (Txantreako Gazte Mugimendua)
Txantreako Korrika Kulturalaren barruan, ostegun honetan, otsailak 21, arratsaldeko 19:30ean, GARTXOT PELIKULA Euskaldunon Biltokin proiektatuko da. Pelikula honetako egilea den Asisko Urmeneta bertan izanen da.
Baita ere, Txantreako Gazte Mugimenduak antolatutako zinema emanaldien barruan, pelikula bera proiektatuko da igande honetan, otsailak 24, arratsaldeko 19:00tan Auzotegin.
2013/02/17
Kontuz!-ren hitzaldia
Txantreako Gazte Mugimendutik deialdia luzatzen dugu astelehen honetan Nafarroako korrupzioaren inguruan burutuko den dokumental proiekzio eta hitzaldi-eztabaidara. Bertan Patxi Zamora Kontuz! elkarteko bozeramaileak hartuko du parte. Deialdia honakoa da.
Otsailak 18 Astelehena, 19:00etan Kaskalluetan
Desde el Movimiento Juvenil de la Txantrea invitamos a participar en la proyección de documental y charla-debate de la mano de Patxi Zamora, portavoz de Kontuz! sobre los ultimos escándalos de corrupción que están viendo la luz en Nafarroa. El llamamiento es:
Lunes 18 de Febrero a las 19:00 en Kaskallueta
2013/02/15
Etxebizitza eztabaida
![]() |
Gaia: Etxebizitzaren inguruko alternatibak |
Zatoz eta parte hartu!
Mañana sábado, 16 de Febrero, a las 17:00 de la tarde habrá debate sobre la vivienda y alternativas en Auzotegi.
¡Ven y participa!
Bihar Beloki mendira irteera
Kedadaren ordua eta tokia / Hora y lugar de quedada: 9:00 Peña Armonia Txantreana
Larunbata honetan otsailak 16an Beloki mendira (1.271 m) igoko gara, Aralarreko mendilerroan dagoen mendira. Bukatzean txokolate beroa hartuko dugu. Apuntatzeko zerrenda Auzotegin dago.
Beloki mendia
Este sábado 16 de Febrero se hará ascensión al monte Beloki (1.271 m), situado en la sierra de Aralar. Al acabar tomaremos chocolate caliente. La lista para apuntarse está en Auzotegi.

Sukaldaritza tailerraren kronika
Egurrezko koilara eskuan eta mandarra jantzita, Kaskallueta elkartean elkartu ginen otsailaren 2an sukaldariza tailerraren lehenengo edizioari hasiera emateko asmoz.Paella eta kalderete gozoak dastatu genituen gure sukaldari izan ziren Miren Etxeberria eta Aitor Kastilloren eskuz. Tailerra sukaldatzen zeuden bitartean kameraz grabatu zen eta bazkaldu aurretik proiektaturik eta azalpenak emanik, dastaketari hasiera eman genion.Gure sukaldariek lan bikaina egin zutenez sari bana eman genien. Hurrengo ediziorako beste plater gozo bat egiten ikasiko dugu.
2013/02/13
Bihar osteguna, etxe kaleratzerik ez! Desahucios no!
ETXE KALERATZEEN AURKAKO KONTZENTRAZIOA
OTSAILAK 14, OSTEGUNA, 18:00etan SAN CRISTÓBAL KALEKO “EUSKADIKO KUTXAN”
CONCENTRACIÓN EN CONTRA DE LOS DESAHUCIOS
JUEVES 14 DE FEBRERO A LAS 18:00 "CAJA LABORAL" de la C/SAN CRISTÓBAL
RECOGIDA DE FIRMAS DE CLIENTES DE CAN-CAIXA, CAJA RURAL y CAJA LABORAL EN:
- Servicios sociales de Base de la Txantrea
(C/Comarca de Pamplona – Iruñerria Kalea)
(C/Comarca de Pamplona – Iruñerria Kalea)
- Auzotegi
- Biblioteca Pública/Herri Liburutegia
- Centro de Salud/Osasun Etxea
2013/02/11
Anti-Rastro txapelketa
Aurten ere
Anti-Rastro txapelketa abian da!
Otsailaren 16tik aurrera hasiko da Liga txapelketa. Baita ere partaideen artean Kopa bat jokatuko da, finala Txantreako jaietan egingo delarik. Larunbatero partiduak egonen dira, bai goizez zein arratsaldez. Ordutegiak, arauak eta egutegia txapelketaren lehenengo jardunaldian banatuko zaie taldeei.

Arauak
-
Ez da
arbitrorik izanen, kopa eta ligaxkaren azken partiduetan izan ezik.
-
Partiduak
Ezkaba plazan jokatuko dira (euria egitekotan Antsoainen).
-
Partidua
bukatzean emaitza Zurgai tabernan apuntatu beharko da.
-
Ligaxka
bukatzean lehenengo lau taldeak jokatuko dute fase finala.
Este año también
vuelve el campeonato de fútbol sala Anti-Rastro!
El 16 de febrero empezará el campeonato de Liga. Entre los participantes también se jugara una Copa, cuya final se jugará en fiestas de la Txantrea. Habrá partidos todos los sábados, tanto a la mañana como a la tarde. Los horarios, nórmas y calendarios se les entregará a los equipos en la primera jornada.

Normas
-
No habrá árbitros más que en los partidos de Copa y en
los últimos de la Liga.
-
Se jugarán 2 partes de 25 minutos.
-
Los partidos serán en la plaza Ezkaba y si llueve en el
campo cubierto de Ansoain.
-
El resultado de los partidos se apuntará en el bar
Zurgai.
-
Los primeros 4 clasificados de la liga jugarán la fase
final.
Txapelketaren tabloia
2013/02/10
Etxe kaleratzeen inguruko prentsaurrekoa
Ostegunean auzoan egindako prentsaurrekoa etxe kaleratzeen inguruan.
El jueves se realizó una rueda de prensa en el barrio en torno a los desahucios.
2013/02/07
Kontuz! elkarteak web orria ireki du
Kontuz! elkartea Nafarroako korrupzioa salatzeagatik oso ezaguna da. Duela gutxi Yolanda Barcina, Miguel Sanz eta Enrique Goñiren kontrako salaketa jarri zuen Iruñeko epaitegian. Orain, web orria ireki berri du.
La asociación Kontuz! es muy conocida por denunciar la corrupción en Navarra. Recientemente presentó denuncias contra Yolanda Barcina, Miguel Sanz y Enrique Goñi en los juzgados de Iruñea. Ahora, estrena página web.
http://www.kontuz.org/
Prentsaurreko masiboa Txantrea plazan
Bihar Txantrea plazan auzo mailako prentsaurreko masiboa eginen da etxe kaleratzeen inguruan. Prentsaurrekoa 17:00tan izanen da eta ahalik eta jende gehien egon behar du.
Ondoren, 18:00tan, ostegunero bezala, San Kristobal kalean kontzentrazioa eginen da auzoan kaleratzerik eza aldarrikatzeko.
Mañana a las 17:00 se realizará una rueda de prensa masiva sobre desahucios y es necesario que asista el mayor número de personas posible.
Después, a las 18:00 y como cada jueves, se hará una concentración en la Calle San Cristobal para revindicar la Txantrea como zona libre de desahucios.

Txantrean kaleratzerik ez!
¡Cero desahucios en la Txantrea!
2013/02/05
Beloki mendira irteera
Otsailak 16an Beloki mendira (1.271 m) igoko gara, Aralarreko mendilerroan dagoen mendira. Apuntatzeko zerrenda Auzotegin dago.
Beloki mendia
El 16 de Febrero se hará ascensión al monte Beloki (1.271 m), situado en la sierra de Aralar. La lista para apuntarse está en Auzotegi.
Larunbatean 9:00tan Peñan gelditu gara
El sábado hemos quedado a las 9:00 en la Peña

Suscribirse a:
Entradas (Atom)