Pasaden asteko berri gogorrak, Xabier Rey, Antxo, Donibaneko euskal preso politikoaren erahilketa Puerto III-ko espetxean, euskal preso politikoek bizi duten egoera jasan ezina gogorarazi digu Iruindar zein euskaldunei. Izan ere, sahiestu al zen heriotz honek saminez eta amorruz bete gaitu, gure babes eta elkartasun osoa Antxoren senide zein Donibane auzoari. Beste inflexio puntu bat egoera honekin bukatu behar dela eusteko, eta euskal preso politiko bat espetxean jarraitzen duen bitartean lanean jarraitu behar dugula ulertzeko.
Gure auzokideak, gure presoak Txantrean nahi ditugu! Aske eta bizirik!
[Elkartasun asteko irakurketa]
ELKARTASUN ASTEA 2018
Elkartasun astea martxoaren 20tik 25era
burutuko den auzo dinamika bat dugu. Elkartasun astea, izenak berak adierazten
duen bezala auzoko preso politikoei auzo
moduan elkartasuna adieraztea du helburu. Auzoko preso politikoak bizi
duten espetxealdi, dispertsioa zein espetxe politikaren kontra gaudela
adierazteko aterako gara kalera.
Gaur egun 9 preso politiko ditugu auzoan, 7 Espainiako
kartzeletan preso, 1 Frantzian preso eta beste bat etxean preso.
Txuma Altable 1994.urtetik dugu preso, gaur
egun Castellonen. Santi Aragon 2001. urtetik, gaur egun, Logroñon. Alberto
Viedma 2002. urtetik, gaur egun, Almerian. Patxi Ruiz 2002.urtetik, gaur egun,
Murtzian. Xabi Perez 2005.urtetik, gaur egun, Cordoban. Joseba Lerin
2007.urtetik, gaur egun, Cadizen. Joseba Fernandez 2010.urtetik, gaur egun,
Osnyn. Mikel Gil 1992.urtean atxilotu zuten, 2009. urtetik aurrera etxean
preso.
Agerikoa da gehienak urrun dispertsatuta
daudela, izan ere, 11904 kilometro egin behar dituzte astebururo joan itzulian haien senide eta lagunak hauek
bisitatu ahal izateko. Horrek suposatzen duen gastu ekonomikoarekin. Gehienak
kondena luzeak dituzte eta honi gehitu behar zaio ezarrita duten salbuespen
legedia (FIES...). Gainera espetxetik irtetean diru laguntzak kendu eta
gaitasungabetzeaz inhabilitazioak ezarri ohi dira kondena gehiago luzatuz.
Auzokide, eragile zein espazio ezberdinen konpromezu txikiei esker aurrera
eramanen den egutegi batek beteko du astea. Presoen gaia auzora
hurbildu, haien egoera sozializatu, salatu, zein etekin ekonomiko bat ateratzea
bilatuko da. Horretarako, txirrindula martxa bat, manifestazioa, bazkaria,
kontzertuak etab burutuko dira aste horretan zehar.
Dinamika honetan parte hartzeko gonbidapena
luzatzen dizuegu. Eta honekin batera, gatazkaren konponbidearen arloa
jorratzera gonbidatu nahi dugu auzoa. Gure herriak bizi izan duen eta bizi duen
gatazkan kritikoak izatera, memoria lantzera eta honen ondorio diren preso
politikoen egoeraren aurrean auzo bezala erantzun bat lantzera eta aurrera
eramatera.
Gatazkaren konponbidea osorik emateko preso politiko guztiak etxean beharko ditugu. Horretarako eta baita presoen egungo errealitatea gainditzeko denok gara beharrezkoak, herritarron borrokaren bidez ekarriko baititugu etxera. Azken presoa etxean izan arte borrokan jarraituko dugu eta hori lortzeko ezinbestekoa da auzo guztiaren konpromiso eta ekarpena.
Konpromiso txiki
zein handi, guztion indarraz lortuko dugu presoak etxeratzea. Txantrean nahi
ditugulako, jarri gaitezen lanean hau gauzatzeko!
TXANTREAN
NAHI DITUGU