Etxebizitzetan emakumeok*
planto
Txantreako Emantzipazio Bulegotik
urteak daramatzazkigu gazteontzako etxebizitza eskubidea aldarrikatzen, baino
gaurkoan “emakumea* eta etxebizitzari” buruzko hausnarketa egin nahi dugu.
Dakizuen bezala, aurtengo Martxoaren 8an Greba Feminista deitua dago Euskal
Herrian. Grebarako arrazoirik ez dira falta!
Ez ohiko greba izango da ostegun
honetakoa. Emakumeok* kalera aterako gara eta gure burujabetza eta geure
bizitzen gaineko kontrola izateko eskubidea aldarrikatuko dugu. 4 ardatzetan
egongo da oinarritua greba: Zaintzen gaineko greba, Ikasleena, laborala eta
kontsumo arloan.
Etxebizitza eskubideaz hitz
egiten dugunean, ezin dugu ulertu teilatu bat edukitzearekin bakarrik, baizik
eta benetako emantzipaziorako tresna bezala. Gainera, ezin dugu ahaztu sistema
patriarkalak oso ongi lotu dituela bere oinarriak eta funtsezkoak diren zaintza
lanak emakumezkoei esleitu dizkigula. Emakumeok lan bikoitza dugu, batetik soldatapekoa
eta bestetik ezkutatzen dituzten zaintza
lanak (seme-alabak, aiton-amonak, etxearen mantendua, garbiketak, bazkariak,
laguntza psikologikoa, emozionala etb.) Emakumeontzat, gaur egun, etxebizitza
gure zapalkuntza erreproduzitzen den espazioa da, baita gatazketarako gunea,
non kanpo eta barne familia arazoak gailentzen diren. Espazio segurua,
erlaxaziorako, harremanetarako, orokorrean benetako askatasun bat lortzeko izan
beharko lukeen espazioa, lan karga bikoitzerako espazioa dugu oraindik.
Bai alderdi ekonomikoak, baita
emakumeoi egozten zaizkigun rolengatik, emakumezkook* emantzipatzeari “beldur”
gara. Gehien bat familia zaintzearen ideiak gugan sortzen duen
erruduntasunarengatik. Hau kontuan izanda, esan dezakegu gaur egun ere emakumeok
benetako etxebizitza eskubidea gauzatzeko arazoak ditugula.
Horregatik, patriarkatuaren
kontrako borrokara batzera deitzen dugu, etxebizitza benetako eskubidea
bilakatzeko eta sistema honi alternatibak eraikitzeko.
Arrazoi guzti hauengatik, Txantreako
Emantzipazio bulegotik, Martxoaren 8ko Greba Feministarako deia luzatzen dugu.
Ez zaitzatela nahastu arrazoiak soberan daude. Emakumeok planto egiten badugu,
mundua gelditu egiten da. Martxoaren 8an eskegi zure mandarra eta kalera atera.
MARTXOAREN 8AN
EMAKUMEOK* PLANTO!
GORA BORROKA
FEMINISTA!