Martxoaren 8a ate joka dugu.
Aurtengoa egun berezi bezain indartsua izango dugu. Emakumeok*kalera aterako
gara eta gure egunerokotasuneko egin beharrak alde batera utziko ditugu,
borrokarena izan ezik.
Txantreako emakume* gazteok ere
Greba Feministara gehituko gara, badakizue zergatik?
-
Kokoteraino gaudelako bortxatuak
izateaz!
-
Kokoteraino gaudelako klase
partikularrak, umeak zaintzeaz eta horrelako lan prekarioez!
-
Kokoteraino gaudelako gure
gorputzengatik baloratuak izateaz!
-
Kokoteraino gaudelako emakume* eta gazte
izanagatik gure egunerokotasunean gehiago erakusteaz!
-
Kokoteraino gaudelako “berdintasuneko”
interesengatik erabiliak izateaz
-
Kokoteraino gaudelako gure hegalak
moztuak ikusteaz!
-
Kokoteraino gaudelako amatasun eredu itogarriaz!
-
Kokoteraino gaudelako biluzten gaituzten
begiradez!
-
Kokoteraino gaudelako emakume* gazte
izanagatik goi mailako ikasketak egiteaz!
-
Kokoteraino gaudelako gure iritzi eta
praktikak zalantzan jarriak izateaz!
-
Kokoteraino gaudelako gure harreman sexualengatik
baloratuak izateaz!
-
Kokoteraino gaudelako helduek haien
esperientzia baliatuz gu gutxitu nahi izateaz!
-
Kokoteraino gaudelako alabak izanagatik
etxeko lanak egiteaz!
-
Kokoteraino gaudelako jai eremuetan
dantzatzen gustura gaudela gure espazioa hartua sentitzeaz!
-
Kokoteraino gaudelako gure janzkeragatik
sailkatuak izateaz!
- Kokoteraino gaudelako galdetu ez
dizugunean, feminismoari buruz gizonen iritzia entzun behar izateaz!
- Kokoteraino gaudelako feminaziak garela
entzuteaz!
Emakume* aske eta errebeldeak
izan nahi dugulako. Kaleetan ikusiko gara.
Gora borroka feminista! Emakume*
gazteok planto!