2018/03/21

ELKARTASUN ASTEA HEMEN DUGU!

Aste honetan zehar ekimen ezberdinak burutzen ari dituzte auzoan elkartasun astearen harira.

Asteartean Txirrindula Martxa burutu zen auzoan zehar, elurrak ere ez zituen txirrindulariak gelditu. Elkartasunak ez du mugarik!


















Hurrengo egunetan burutuko diren ekimenetan gogotsu parte hartzera gonbidatu dute auzoa.
  • Ostegunean ENKARTELADA BEREZIA 20etan LAREKI ERROTONDAN!

  • Larunbatean MANIFESTAZIOA 12etan Sabikas Plazatik!

2018/03/15

Gazte Akelarrea: Aurkezpena

Martxoak 30, 31 eta apirilak 1ean Gazte Akelarrea ospatuko da Oiartzunen. Larunbata honetan, martxoak 17, aurkezpena egingo da Akelarren. Bertan jaialdia aurkezteaz gain Kafea eta Pastak egonen dira eta bonoak eskuratzeko aukera egonen da.

https://gazteakelarrea.info/

2018/03/14

#AtsasuMartxan Txantrea Altsasukoekin bat

Larunbata goizean Altsasuko gazteekin elkartasunean Nafarroako bira ematen ari dion txirrindula martxa Txantreara iritsiko da. 4. etapa iznanen da eta 11:00tan abiatuko da Euskara Plazatik.

Langileon Autodefentsa Sarearen aurkezpena

Langileon Autodefentsa Sarearen komitea sortuko da Txantrean eta hau aurkezteko bi aurkezpen eginen dira auzoan. Lehenbizikoa martxoak 15 ostegunean izanen da, Armonia Txantreana Peñan 19:00tan. Bigarrena martxoaren 27an 19:30tan, Liburutegian. Antolatzaileek laguntzera zein galderak egitera animatu dute.




Mañana jueves se presentará el comité de la Txantrea de la Red de Autodefensa Laboral. Se harán dos presentación, la primera el 15 de Marzo jueves en la Peña Armonía Txantreana y la segunda el 27 de Marzo a las 19:30 en la Biblioteca. Lxs organizadorxs han animado a colaborar y/o hacer preguntas.

2018/03/12

Jaiak prestatzeko 2. gazte koadrilen asanblada

Txantreako jaiak heltzear daude eta gazte egitaraua itxi behar dugu. Txantreako Kultura eta Aisia gazte taldeak martxoak 17 19tan AUZOTEGIN elkartzera animatzen zaitu!! GARRANTZITSUA: gazte bazkariko bonoen banaketa egingo da. ⎮Las fiestas de la Txantrea están a la vuelta de la esquina. El grupo juvenil de Cultura y Ocio de la Txantrea te invita a que vengas el 17 de marzo a las 19h a AUZOTEGI!! IMPORTANTE: se hara la repartición de bonos de la comida juvenil.


Txantreako ELKARTASUN ASTEA 2018

Badator elkartasun astea, Martxoaren 20tik 25era Auzoa elkartasunez bete dezagun.

Pasaden asteko berri gogorrak, Xabier Rey, Antxo, Donibaneko euskal preso politikoaren erahilketa Puerto III-ko espetxean, euskal preso politikoek bizi duten egoera jasan ezina gogorarazi digu Iruindar zein euskaldunei. Izan ere, sahiestu al zen heriotz honek saminez eta amorruz bete gaitu, gure babes eta elkartasun osoa Antxoren senide zein Donibane auzoari. Beste inflexio puntu bat egoera honekin bukatu behar dela eusteko, eta euskal preso politiko bat espetxean jarraitzen duen bitartean lanean jarraitu behar dugula ulertzeko.

Gure auzokideak, gure presoak Txantrean nahi ditugu! Aske eta bizirik! 

[Elkartasun asteko irakurketa]

ELKARTASUN ASTEA 2018

Elkartasun astea martxoaren 20tik 25era burutuko den auzo dinamika bat dugu. Elkartasun astea, izenak berak adierazten duen bezala auzoko preso politikoei auzo moduan elkartasuna adieraztea du helburu. Auzoko preso politikoak bizi duten espetxealdi, dispertsioa zein espetxe politikaren kontra gaudela adierazteko aterako gara kalera.

Gaur egun 9 preso politiko ditugu auzoan, 7 Espainiako kartzeletan preso, 1 Frantzian preso eta beste bat etxean preso.

Txuma Altable 1994.urtetik dugu preso, gaur egun Castellonen. Santi Aragon 2001. urtetik, gaur egun, Logroñon. Alberto Viedma 2002. urtetik, gaur egun, Almerian. Patxi Ruiz 2002.urtetik, gaur egun, Murtzian. Xabi Perez 2005.urtetik, gaur egun, Cordoban. Joseba Lerin 2007.urtetik, gaur egun, Cadizen. Joseba Fernandez 2010.urtetik, gaur egun, Osnyn. Mikel Gil 1992.urtean atxilotu zuten, 2009. urtetik aurrera etxean preso.

Agerikoa da gehienak urrun dispertsatuta daudela, izan ere, 11904 kilometro egin behar dituzte astebururo  joan itzulian haien senide eta lagunak hauek bisitatu ahal izateko. Horrek suposatzen duen gastu ekonomikoarekin. Gehienak kondena luzeak dituzte eta honi gehitu behar zaio ezarrita duten salbuespen legedia (FIES...). Gainera espetxetik irtetean diru laguntzak kendu eta gaitasungabetzeaz inhabilitazioak ezarri ohi dira kondena gehiago luzatuz.

Auzokide, eragile zein espazio ezberdinen konpromezu txikiei esker aurrera eramanen den egutegi batek beteko du astea. Presoen gaia auzora hurbildu, haien egoera sozializatu, salatu, zein etekin ekonomiko bat ateratzea bilatuko da. Horretarako, txirrindula martxa bat, manifestazioa, bazkaria, kontzertuak etab burutuko dira aste horretan zehar.

Dinamika honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Eta honekin batera, gatazkaren konponbidearen arloa jorratzera gonbidatu nahi dugu auzoa. Gure herriak bizi izan duen eta bizi duen gatazkan kritikoak izatera, memoria lantzera eta honen ondorio diren preso politikoen egoeraren aurrean auzo bezala erantzun bat lantzera eta aurrera eramatera.


Gatazkaren konponbidea osorik emateko preso politiko guztiak etxean beharko ditugu. Horretarako eta baita presoen egungo errealitatea gainditzeko denok gara beharrezkoak, herritarron borrokaren bidez ekarriko baititugu etxera. Azken presoa etxean izan arte borrokan jarraituko dugu eta hori lortzeko ezinbestekoa da auzo guztiaren konpromiso eta ekarpena.

Konpromiso txiki zein handi, guztion indarraz lortuko dugu presoak etxeratzea. Txantrean nahi ditugulako, jarri gaitezen lanean hau gauzatzeko!



TXANTREAN NAHI DITUGU






2018/03/08

#M8Planto Greba feminista Txantrean

Gaur, Martxoak 8, Greba Feminista burutu da munduko hainbat herrialdeetan eta gure auzoan ere jarraipena izan du. Goizean goiztik emakumeak antolatu eta grebari jarraipena eman diote auzoan zehar.

  

Eunate ikastetxean ere ikasleek bat egin dute grebarekin eta zutabera batu dira.

  

11:00tan kontzentrazioa ere egin da Erlojuaren bidegurutzean.

2018/03/07

MARTXOAK 8: Txantreako emantzipazio bulegoaren irakurketa



Etxebizitzetan emakumeok* planto

Txantreako Emantzipazio Bulegotik urteak daramatzazkigu gazteontzako etxebizitza eskubidea aldarrikatzen, baino gaurkoan “emakumea* eta etxebizitzari” buruzko hausnarketa egin nahi dugu. Dakizuen bezala, aurtengo Martxoaren 8an Greba Feminista deitua dago Euskal Herrian. Grebarako arrazoirik ez dira falta!
Ez ohiko greba izango da ostegun honetakoa. Emakumeok* kalera aterako gara eta gure burujabetza eta geure bizitzen gaineko kontrola izateko eskubidea aldarrikatuko dugu. 4 ardatzetan egongo da oinarritua greba: Zaintzen gaineko greba, Ikasleena, laborala eta kontsumo arloan.
Etxebizitza eskubideaz hitz egiten dugunean, ezin dugu ulertu teilatu bat edukitzearekin bakarrik, baizik eta benetako emantzipaziorako tresna bezala. Gainera, ezin dugu ahaztu sistema patriarkalak oso ongi lotu dituela bere oinarriak eta funtsezkoak diren zaintza lanak emakumezkoei esleitu dizkigula. Emakumeok lan bikoitza dugu, batetik soldatapekoa eta bestetik ezkutatzen dituzten  zaintza lanak (seme-alabak, aiton-amonak, etxearen mantendua, garbiketak, bazkariak, laguntza psikologikoa, emozionala etb.) Emakumeontzat, gaur egun, etxebizitza gure zapalkuntza erreproduzitzen den espazioa da, baita gatazketarako gunea, non kanpo eta barne familia arazoak gailentzen diren. Espazio segurua, erlaxaziorako, harremanetarako, orokorrean benetako askatasun bat lortzeko izan beharko lukeen espazioa, lan karga bikoitzerako espazioa dugu oraindik.
Bai alderdi ekonomikoak, baita emakumeoi egozten zaizkigun rolengatik, emakumezkook* emantzipatzeari “beldur” gara. Gehien bat familia zaintzearen ideiak gugan sortzen duen erruduntasunarengatik. Hau kontuan izanda, esan dezakegu gaur egun ere emakumeok benetako etxebizitza eskubidea gauzatzeko arazoak ditugula.
Horregatik, patriarkatuaren kontrako borrokara batzera deitzen dugu, etxebizitza benetako eskubidea bilakatzeko eta sistema honi alternatibak eraikitzeko.
Arrazoi guzti hauengatik, Txantreako Emantzipazio bulegotik, Martxoaren 8ko Greba Feministarako deia luzatzen dugu. Ez zaitzatela nahastu arrazoiak soberan daude. Emakumeok planto egiten badugu, mundua gelditu egiten da. Martxoaren 8an eskegi zure mandarra eta kalera atera.
MARTXOAREN 8AN EMAKUMEOK* PLANTO!
GORA BORROKA FEMINISTA!

MARTXOAK 8: AUZOKO NESKA GAZTEEN IRAKURKETA



Martxoaren 8a ate joka dugu. Aurtengoa egun berezi bezain indartsua izango dugu. Emakumeok*kalera aterako gara eta gure egunerokotasuneko egin beharrak alde batera utziko ditugu, borrokarena izan ezik. 

Txantreako emakume* gazteok ere Greba Feministara gehituko gara, badakizue zergatik?

-          Kokoteraino gaudelako bortxatuak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako klase partikularrak, umeak zaintzeaz eta horrelako lan prekarioez!
-          Kokoteraino gaudelako gure gorputzengatik baloratuak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako emakume* eta gazte izanagatik gure egunerokotasunean gehiago erakusteaz!
-          Kokoteraino gaudelako “berdintasuneko” interesengatik erabiliak izateaz
-          Kokoteraino gaudelako gure hegalak moztuak ikusteaz!
-          Kokoteraino gaudelako amatasun eredu itogarriaz!
-          Kokoteraino gaudelako biluzten gaituzten begiradez!
-          Kokoteraino gaudelako emakume* gazte izanagatik goi mailako ikasketak egiteaz!
-          Kokoteraino gaudelako gure iritzi eta praktikak zalantzan jarriak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako gure harreman sexualengatik baloratuak izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako helduek haien esperientzia baliatuz gu gutxitu nahi izateaz!
-          Kokoteraino gaudelako alabak izanagatik etxeko lanak egiteaz!
-          Kokoteraino gaudelako jai eremuetan dantzatzen gustura gaudela gure espazioa hartua sentitzeaz!
-          Kokoteraino gaudelako gure janzkeragatik sailkatuak izateaz!
-     Kokoteraino gaudelako galdetu ez dizugunean, feminismoari buruz gizonen iritzia entzun behar izateaz!
-         Kokoteraino gaudelako feminaziak garela entzuteaz!


Emakume* aske eta errebeldeak izan nahi dugulako. Kaleetan ikusiko gara.
Gora borroka feminista! Emakume* gazteok planto!