2014/05/26

#LOMCEri Intsumisioa

Astelehenean hasitako ''LOMCE-ri INTSUMISIOA'' dinamikaren baitan, maiatzaren 22an, ostegunarekin, HERRI ESKOLA bat antolatu zuen Eunateko Ikasle Mugimenduak, zuzendaritzak eginiko debekuaren gainetik
Bertan 30 ikasle baino gehiago bildu ziren eta gaur egungo hezkuntza sistemaz eta LOMCE-k ekarriko duenaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten. 
Eunateko zein Txantreako ikasle mugimenduak hurrengo mobilizazioetan aktiboki parte hartzeko deialdia luzatzen du. 

Maiatzak 30 TXIRRINDULA MARTXA 12:30etan Eunatetik.

Maiatzak 31 MANIFESTAZIOA 18:00tan San Frantziskon

LOMCE-ri INTSUMISIOA!