Goizeko kontzentrazioa, ahotsa.info-tik |
Txantreako Mugimendu Feministaren oharra:
Gaur, Maiatzak 1, arratsaldeko 19:00tan kontzentrazioa burutuko
dugu Txantrean (Ciclos Lareki errotondan), goizaldean festalekuan eman den
eraso sexista larria salatzeko.
Deialdia egiten dizuegu, arazo larri honen aurrean informazioa
eta erantzunkizuna adierazteko.
Txantreako Mugimendu Feminista eta Herrikoiak, eraso hauenganako
gure arbuio guztia azaldu nahi du, eta ez dugu nahi erasotzaileak zigorgabe
geratu daitezen: feminista garen heinean eta batez ere auzoko mugimendu aktiboa
garen heinean, horrelako ekintza matxistak ikustarazi nahi ditugu, gizartea
bera izateko hauen inguruan hausnartzen duena, horrela beharrezkoak diren
neurriak har daitezen.
Bukatzeko, gure laguntasun eta babes guztia eskaini nahi diogu
erasotua izan den emakumeari eta baita gure errefusa gorenena horrelakoak diren
eraso eta jarrera sexistengana ere.
Ez dugu idatzi hau bukatu nahi erasotuak izan diren eta
erasotuak diren emakume guztienganako gure elkartasuna adierazi eta berretsi
gabe.
GUZTIOK KALERA!
ERASO SEXISTARIK EZ!!
19:00, ¡CONCENTRACIÓN en el cruce de Lareki para denunciar las agresiones sexistas!
Eraso sexistarik ez! Erasotzaileak kanpora!
Ez ditugu gure artean nahi!