2014/05/19

"LOMCEri INTSUMISIOA" dinamika abian da

Ikasle Mugimenduak LOMCEri INTSUMISIOA dinamika abian jarri du, hezkuntza eredu propioa lortzeko bidearen hasiera besterik ez dela esan eta hurrengo egunetarako mobilizazioak iragarri dituzte. 
Maiatzak 31an LOMCE-ri Intsumisioa lelopean manifestazioa egingo da arratsaldeko 18:00etan San Frantzisko plazatik abiatuta.

Ikasle Mugimenduaren oharra:
Gaur, maiatzak 19, astelehenarekin, Eunateko Ikasle Mugimenduak ''LOMCE-ri INTSUMISIOA'' dinamikari mosaiko baten bidez hasiera eman dio. Pauso bat eman eta intsumisioaz hitz egiten hasi gara, benetan LOMCE edo edozein neurri atzerakoiren aurrean gure hezkuntza eredua lortzeko bidean. Gaurkoa hasiera baino ez da izan; izan ere datorren asteetan mobilizazio ugari izanen ditugu. Beraz, Eunateko zein Txantreako Ikasle Mugimenduak mobilizazio hauetan aktiboki parte hartzeko deialdia luzatzen dizue.

GORA TXANTREAKO IKASLERIA!
JO TA KE IRABAZI ARTE!

Deialdiak (behin-behinekoak, gehiago izan daitezke)

-Maiatzak 20, MOBILIZAZIOEN INGURUKO IKASLE ASANBLADA! Atsedenaldian ARETO NAGUSIAN!
-Maiatzak 22, HERRI ESKOLA+ Zer suposatuko du LOMCE-k? 11:25etatik aurrera AUZOTEGIN
-Maiatzak 30, TXIRRINDULA MARTXA, 12:20etan Eunatetik Gaztelu Plazara (13:00)
-Maiatzak 31, MANIFESTAZIOA 18:00tan Sanfrantzisko plazan LOMCE-ri INTSUMISIOA!