Kanporaketa-zuzeneko eran jokatutako hiru jardunaldiren ostean, AntiRastro-Kopa txapelketako finalistak KAMORRINA eta TAKA-TIKI dira. Finala Maiatzak 2 Osteguna arratsaldeko 17:00etan izango da ohiko zelaian, Ezkaba plazan hain zuzen ere.
Futbol finalarekin batera hainbat joku egingo dira bai Ezkaba plazan baita Munduko parkean ere.