2014/12/02

"HAMAIKA HIZKUNTZA, BORROKA BAKARRA. ZAINDU MAITE DUZUN HORI!" [BIDEOA]


Askapena erakunde internazionalistak eta EHE / Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dugu auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsi zaizkigun mezuekin osatu dugun ikus-entzunezkoaren helburua zera da: Euskararen Nazioarteko Egunean, munduko herrien arteko elkartasuna jorratu eta ikustaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleei mezua zabaltzea aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezaten.
  #11HizkuntzaBorroka1     #ZainduMaiteDuzunHori
Askapena, Euskal Herrian Euskaraz