2014/12/30

Urtarrilak 5, KOADRILEN AFARIA

Urtero bezala, urtarrilak 5ean KOADRILEN AFARIA eginen da Auzotegin. Arratsaldean, Donbassen inguruko hitzaldia egonen da, bertan egondako auzoko gazte baten eskutik. Hitzaldia 18:00tan Zurgai tabernan izango da. Afariaren ondoren bingoa, zenzerrada eta gaupasa egonen dira.
Anima zaitez eta parte hartu!

Como cada año, el 5 de Enero habrá CENA DE CUADRILLAS en Auzotegi. Por la  tarde, habrá una charla sobre Donbass de parte de un joven del barrio que ha estado allí. La charla será a las 18:00 en la taberna Zurgai. Después de la cena habrá bingo, cencerrada y gaupasa.
¡Anímate y participa!


2014/12/29

"SENTIMOS VERGÜENZA POR LA POLÍTICA DE LA UE RESPECTO A UCRANIA”


Fuente: actualidad.rt.com
RT entrevistó a dos activistas vascos anti-Maidán. El miembro del Comité Vasco de Solidaridad con Donbass Ibai Trebiño Montero y el periodista Lur Gil Rey explicaron por qué apoyan el pueblo del este de Ucrania en su resistencia al Gobierno de Kiev. Además, los activistas destacaron la importancia del carácter antifascista de esta lucha.




2014/12/26

Mari Domingi eta Olentzero Txantrean

Urtero bezala, Olentzero eta Mari Domingi Ezkaba menditik jeitsi eta Txantreako kaleak zeharkatu zituzten.
Como cada año, Olentzero y Mari Domingi bajaron del monte Ezkaba y recorrieron las calles de la Txantrea.

2014/12/23

Eguberriko gazte egitaraua

 
Eguberri hauetan hainbat jarduera prestatu dira oporrak auzoko gazteekin elkar pasatzeko.

ZINEMA (21:00tan Auzotegin)
  • Abenduak 25: "North Country, en tierra de hombres"
  • Urtarrilak 2: "Ahora me ves"
MOZORRO TAILERRA: Oraindik mozorrorik gabe? Zatoz eta prestatu ezazu!
  • Abenduaren 30ean, 18:30tan, Auzotegin
 ELUERRATARA! Txurregi mendira ateraldia
  • Urtarrilaren 3an, 09:30etan, Ezkaba Plazan
DONBASSETIK TXANTREARA: Hitzaldia Donbassen egondako gazte baten  eskutik
  • Urtarrilaren 5an, 18:00etan, Zurgai tabernan
KOADRILEN AFARIA: Eskuratu zure bonoa!
  • Urtarrilaren 5an, 21:30etan, Auzotegin
 --------------------------------------------------------------------------------

Estas Navidades hay preparadas varias actividades para pasar las vacaciones con jóvenes del barrio.

CINE (A las 21:00 Auzotegi)
  • 25 de Diciembre: "North Country, en tierra de hombres"
  • 2 de Enero: "Ahora me ves"
TALLER DE DISFRACES: ¿Todavía sin disfraz? ¡Ven y preparatelo!
  • 30 de Diciembre, a las18:30, en Auzotegi
¡A LA NIEVE! Excursión al monte Txurregi
  • 3 de Enero, a las 09:30, en la Ezkaba Plaza
DONBASSETIK TXANTREARA: Charla de un joven que ha estado en Donbass
  • 5 de Enero, a las 18:00, en la taberna Zurgai
CENA DE CUADRILLAS: ¡Pilla tu bono!
  • 5 de Enero, a las 21:30, en Auzotegi

Txantreako Olentzeroa 2014

Ordua/Hora: 18:30 h.

Ibilibidea/Recorrido: Pasarela que une el monte Ezkaba con la rotonda situada entre C/Canal y C/San Cristóbal, C/San Cristóbal, C/Aibar y plaza Ezkaba.

OLENTZERO BUSINESS CENTER

http://txpentsakutxa.blogspot.com.es/

Eguberria iritsi da eta, honekin batera, erosketak. "Olentzero business center" abesti honetan Mikel Markez Olentzeroren irudia, eguberria eta kontsumoaz ari da. 



2014/12/18

WELCOME TO NOVOROSIJA: DONBASSEKO GERRA FRONTEAN



Luhanskeko Herri Errepublikara sartu ginenetik nagaritu genuen gerra egoera. (...) Ukrainar ejertzitoak jarritako mina batek zauritutako haur bat zegoen bertan. (...) eskuak txikiturik zituen, eta beltz-beltzak. Tristura ikaragarria sumatzen zen ospitale horretan (...) Kuriosoki eraikin publikoak ziren kalte gehien jasan zutenak; merkatu zentrala, eskolak, ospitaleak, errepideak, gas-bideak, elektrizitate zentralak, industria… (...) Oso arreta berezia eskaintzen ziguten bertako okzidental bakarrei, bi euskaldunoi. Oso ongi zaintzen gintuzten, bai etxean eta baita Herri Administrazioan ere...
LUR GIL

2014/12/16

Txantreako Eguna 2014

2014ko Txantreako Jai Txikietan larunbateko krossean etxebizitza eskubidea aldarrikatu genuen pankarta erraldoi batekin eta korrikalariei banderola magentak banatuz. Auzoko gazte batzuk desalojo arriskuan daude, beraz adi mobilizazioei!

En las Fiestas Txikis de 2014, durante el cross del sábado, revindicamos el derecho a la vivienda con una pancarta gigante y repartiendo banderolas a l@s corredores/as.Jóvenes del barrio están en riesgo de desalojo, por ello, ¡atenta a las movilizaciones!


https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=-A6hxr0SDJc


¿Qué está pasando en Ucrania?

Fuente: ahotsa.info 
Lur Gil es miembro de Askapena, y visitó el sureste ucraniano dos veces; en septiembre y noviembre de 2014. A pesar de su juventud, su visión sobre la situación nos permite entender desde Euskal Herria el entramado y los intereses que la Unión Europea y los Estados Unidos han tejido para dar un golpe de estado utilizando organizaciones fascistas como fuerzas de choque.


28ak LIBRE!

12 jóvenes libres, faltan 16
 
28 gazte auziperatuetatik 12ri karguek kendu dizkiete, horien artean Izaskun auzoko gazteari. Hala ere, oraindik 16 gazte geratzen dira auziperaturik, horien artean Poti. Haien absoluzioa eskatzen jarraituko dute.

Izaskun, Poti, eta 28ak izan daitezela! #28akereLibre

2014/12/10

LUHANSK, BONBA HOTSEI ZELATAN


Abuztuan Ukrainako armadak setiatua egon zen Luhansk, eta biztanle askok ihes egin zuten hiritik.

Herritarrak bueltatzen hasi dira, gerra bukatu ez den arren, eta bonba artean bizitzera ohitu dira ia

Ukraina ekialdeko Luhansk hiria ez da oraindik berregin abuztu bukaerako erasoen ondorioetatik.(...) Azoka nagusia suntsituta dago guztiz ekaina bukaeran airez erasoa izan ostean (...) Luhansken bizitzea ez da erraza. Etenik gabeko bonba hotsek aldiro beste eraso baten arriskuaz ohartarazten dituzte biztanleak.(...) Negua Luhanskera heldu da, eta hotzari aurre egiteko baliabideak eskasak dira. Askok etxea galdu dute; beste askok argirik eta berogailurik gabe igaro behar dute negua

Lur Gil

SEGI IRAKURTZEN





2014/12/09

[KRONIKA] Abenduak 6: INDEPENDENTZIA EGUNA

Abenduaren 6a jai egun arrotza da gure egutegietan; Espainiar konstituzioaren eguna. Erregimen frankistaren haustura eman beharrean, erreformaren alde egin zuen 1978.urtean espainiar estatuak. Euskal Herria herri gisa ukatu eta Espainiaren estoldetan kateatzen gaituen konstituzioari ezezko borobila eman zioten herritarrek. Espainiar Estatuaren ohikoa den jarrera inposatzailearekin, herriaren hitza ukatu eta bertako legeaz jazarri gintuzten.
Gaur egungo gazteok ere Konstituzio beraren baitan kateatuak jarraitzen dugu, ezarri zenetik 36 urte pasa ostean eta inolako erabaki eskubiderik gabe. Francoren lekua Juan Carlos borboiak hartu zuen eta egun bere seme Felipe VI.ak hartu berri du testigua. Erreforma ala haustura. Espainiar Estatuak hasi du bere prozesua; aurpegiak aldatuz erregimenaren aldaketa irudikatu nahi dute, helburua ordea erregimena bere horretan mantentzea da. Guk ere ordea, egin dugu gure hautua; Gu bagoaz! Ez dugu inolako erreformarik onartuko, guk gure bideari ekin diogu eta gure erabaki propioak hartu eta gauzatzera goaz.
Eguneroko txinaurri lanarekin eta desobedientziarekin soilik lortuko dugu Euskal Herria eta herritarrak geure buruaren jabe izatea. Bide honetan, ozen diogu ez dugula abenduaren 6an zer ospatu, bai ordea zer aldarrikatu: Abenduak 6 independentzia eguna!
Gauzak horrela, abenduak 6 independentzia eguna ospatu zen iruñerrian. Auzoan hasi genuen eguna bukatzeko iruñera abiatuz.
Auzoan, ezker abertzalearen ibilbidearen lehen zatiaren formakuntza saioa izan genuen. Bertan, 20 bat gazte bildu ginen ariketa baten bitartez ibilbide luze baten hausnarketa bultzatuz eta azkenik irakurketa sakonago bat landuz. Gazteak aktiboki parte hartu zuten, ariketen eta ponentzien bitartez gaia landuz. Goiz osoa iraun zuen saioa, honen ostean iruñean burutuko zen bazkarira gonbidapena egiten.
Beraz, eguerdian Iruñera bideratu zen eguna, ikasle abertzaleak zein Iruñerriko Ernaik antolatutako egutegira batuz. Bazkaria ostean manifestazioa burutu zen, sanfranzisko enparantzatik hasita ehunka gaztek Iruñeko kaletan zehar jarraitu zuten ibilbidea. Manifestazioaren bukaeran ekitalditxo bat burutu zen, irakurketa eta bertso batzuk plazaratuz. Honen ostean, egunak jai giro bat hartu zuen. Gazteak iruñeko kaleetatik barna ibili ziren elektrotxarangaren atzetik eta azkenik egunari bukaera emateko kontzertu batzuk burutu ziren.
Txantreako Ernai

2014/12/08

Txantreako Jai Txikiak!

Abenduaren 12, 13 eta 14an Txantreako Jai Txikiak izango ditugu auzoan.
Informazio osoa hemen agertzen joanen da.
Gogoratu ostiral gauean, 21:30tan, GAUBELA eginen dugula Auzotegitik Gymkana batekin!

El 12, 13 y 14 de Diciembre tendremos las Fiestas Txikis de la Txantrea.
Toda la información irá apareciendo aquí.
Recuerda que el viernes, a las 21:30, ¡haremos una GAUBELA desde Auzotegi con una Gymkana!


2014/12/05

Abenduak 13an, topaketa feministak

http://2014topaketafeministak.net/img/topaketa_fem_web_goiburu_proba.jpg
Abenduak 13an Euskal Herriko Bilgune feministak Topaketa Feministak antolatu ditu Ondarroan. Topaketen bloga: http://www.2014topaketafeministak.net/

AUTOBUSA Iruñetik: 
IRTEN: goizeko 8:00tan HIRU ERREGEETATIK
BUELTATU: gaueko 21:00tan atera Ondarrutik
PREZIOA: 10 euro  IZENA EMATEKO: bilgunefeminista@gmail.com

2014/12/02

"HAMAIKA HIZKUNTZA, BORROKA BAKARRA. ZAINDU MAITE DUZUN HORI!" [BIDEOA]


Askapena erakunde internazionalistak eta EHE / Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dugu auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsi zaizkigun mezuekin osatu dugun ikus-entzunezkoaren helburua zera da: Euskararen Nazioarteko Egunean, munduko herrien arteko elkartasuna jorratu eta ikustaraziz, herri mugimendutik euskaldun eta euskaltzaleei mezua zabaltzea aurrerantzean ere euskararen alde lan egiten jarrai dezaten.
  #11HizkuntzaBorroka1     #ZainduMaiteDuzunHori
Askapena, Euskal Herrian Euskaraz