Pasa den
kurtsoan Iruñerriako ikasle mugimenduak PP-ren LOMCE hezkuntza
erreformaren aurka burututako mobilizazioak ugariak izan ziren:
martxoaren 27ko ikasle greba orokorra, maiatzaren 30eko txirrindula
martxa, edota beste hainbat gehiago.
Mobilizazio
hauek masiboak izan baziren ere, ikasleon aurkako errepresioa ere ez
zen motz gelditu. Izan ere, Espainiako poliziak 250 pertsona
identifikatu, 27 atxilotu eta beste 40 ikasle 750 €-rekin isundu zituen,
horien artean Eunatekoak ziren zenbait. Azkenean, guztira metatutako
zorra 37.000 € baino handiagoa da.
Horren harira, Eunateko ikasle mugimenduak zor horri aurre egiteko asmoz ELKARTASUN AFARIA antolatu du AZAROAREN 15ean,Kaskallueta elkartean.
Afaria 21:30tan izango da. Afaria eta gero, FERMIN VALENCIA kantautorearen eskutik KONTZERTUA egongo da.
Bonoak 15€tan egongo dira salgai (10€tan ikasle/langabetuentzat), eta honako toki hauetan eskuratu ahalko dira: Zurgai tabernan, Harpeatabernan eta Zaldiko tabernan (Antsoain).
ANIMATU ZAITEZTE!!
ANIMATU ZAITEZTE!!