
Auzo bat, herri bat,
bera eta berarentzat antolatzeko duen eskubidea bi herriotan izan zaigu
ebatsia. Euskal Herriaren aske izateko eskubide eta beharra preso daukate, baita
horren helburuz borrokatu duten militanteak ere; eta epaiketa ilegalen bidez
gero eta bizilagun gehiago kartzelaratzen. Txantrea ere preso nahi du Espainiar
estatuak eta gure lurraldean dituen titereek, preso nahi dituzte Izaskun, Ander
eta Arantza ere; auzoaren, herriaren antolatzeko eta aske izateko eskubidea
defendatzeagatik.
Donbassen egon berri,
Txantreako auzoari, txantrear orori Donbasseko erresistentzia defendatzeko
hamaika arrazoi daudela plazaratu nahi dut, Donbasseko Herri Harresiari gure
harria jartzea ezinbestekoa da, Txantreako elkartasun internazionalistaren
harria:
AZAROAK 23 TXANTREAKO HERRI HARRESIAREN MARTXA LARANJA, 17:30etan SABIKAS PLAZATIK
"Politikan askatasunez aritzeko eskubidearen alde. Izaskun, Ander, Arantza eta auziperatu guztiak libre"