2014/11/27

Azaroak 28, DESAPIYUA!-ren aurkezpena

Azaroak 28 ostiralarekin Txantreako Euskal Herrian Euskaraz taldeak DESAPIYUA! dinamika aurkeztuko du. Elkarri egindako apustuen bidez euskaraz bizitzeko aldaketa txikiak burutzea duen erronka jokoa izanen da.
Desapiyua jarraitzeko bloga sortu dute (txdesapiyua.wordpress.com) non dinamikaren azalpena, jarraibideak, desapiyu motak eta izena emateko aukera agertzen den.
Aurkezpena 20:00tan Kaskalluetan izanen da.

Eta hi, gazte euskaldun, EHEren Desapiyua! onartzeko prest?