2014/11/30

ABENDUAK 1 LUCIO URTUBIA 1 DE DICIEMBRE

XX mendearen bigarren erdian gertatu diren hainbat gertakari historikoren lekuko izan da. Baina, zalantzarik gabe, bere kolpe maisua hirurogeita hamarreko hamarkadaren bigarren erdian eman zuen ta honek arrakasta handia eta prentsan "lapur ona", edo "Euskal Azeria" bezalako titularrak sorrarazi zituen. First National Bank (orain Citibank) bankuari 3.000 milioi pezeta iruzurtzea lortu zuen, diru hura berak sinesten zuen hainbat kausetarako erabilitzeko.

Gehiago jakin nahi duzu? Hemen duzu dokumentalaren aurrerapena. 

ABENDUAK 1 LUCIO URTUBIA-REN HITZALDIA - TXARLA AKELARREN 

Ha sido testigo -muchas veces parte activa- de varios acontecimientos históricos que se han dado la segunda mitad del siglo XX, pero su gran golpe lo dio en la segunda mitad de la década de los setenta, acaparando así en la prensa titulares como el “bandido bueno”, o el “Zorro vasco”. Consiguió estafar al First National Bank (ahora Citibank) 3.000 millones de pesetas de la época, para invertir el dinero en causas en las que creía.


1 DE DICIEMBRE CHARLA DE LUCIO URTUBIA EN EL AKELARRE

2014/11/27

Azaroak 28, DESAPIYUA!-ren aurkezpena

Azaroak 28 ostiralarekin Txantreako Euskal Herrian Euskaraz taldeak DESAPIYUA! dinamika aurkeztuko du. Elkarri egindako apustuen bidez euskaraz bizitzeko aldaketa txikiak burutzea duen erronka jokoa izanen da.
Desapiyua jarraitzeko bloga sortu dute (txdesapiyua.wordpress.com) non dinamikaren azalpena, jarraibideak, desapiyu motak eta izena emateko aukera agertzen den.
Aurkezpena 20:00tan Kaskalluetan izanen da.

Eta hi, gazte euskaldun, EHEren Desapiyua! onartzeko prest?



2014/11/24

AZAROAK 25 - 25 NOVIEMBRE

Indarkeria matxistaren aurkako egunarekin batera, sistema patriarkalak bere biziraupenerako behar duen indarkeriaren mila aurpegiak azaleratu eta gaitzesteko, mobilizaziorako deia:

20:00etan MANIFESTAZIOA GAZTELU PLAZATIK 

Con motivo del día internacional contra la violencia de género, llamada a la movilización para rechazar y mostrar el odio a las mil caras de la violencia de género, violencia por la que el sistema patriarcal pervive.

MANIFESTACIÓN 20:00h desde la PLAZA DEL CASTILLO


 “Quien no se mueve, no siente las cadenas” (Rosa Luxemburgo)

Txantreako gazteak Libre!

Txantreako Herri Harresiak deituta ehunka lagun batu ziren atzo Txantreako kaleetan epaiketa politikoekin amaitzea eskatzeko eta auziperatuei babesa emateko. 
El 22 de septiembre empezó el juicio contra 28 jóvenes, entre ellos Izaskun Goñi y Ander Maeztu, jóvenes del barrio, a quienes piden seis años de cárcel.


https://www.youtube.com/watch?v=Yr50WBuc0B4&list=UUqfgjt6W7aI60moAhDTNCCQ


2014/11/21

DONBASSETIK TXANTREARA. HERRI HARRESIAK ERAIKIZ [ARTIKULUA]

Azaroan, bi kide internazionalista joan gara benetako informazioaren berri izateko eta blokeo mediatikoa apurtzeko asmoz. Orain ikusitakoa eta bizitakoa kontatzeko ordua da, gure herri eta auzoetatik Donbassera elkartasuna adieraztekoa.

Auzo bat, herri bat, bera eta berarentzat antolatzeko duen eskubidea bi herriotan izan zaigu ebatsia. Euskal Herriaren aske izateko eskubide eta beharra preso daukate, baita horren helburuz borrokatu duten militanteak ere; eta epaiketa ilegalen bidez gero eta bizilagun gehiago kartzelaratzen. Txantrea ere preso nahi du Espainiar estatuak eta gure lurraldean dituen titereek, preso nahi dituzte Izaskun, Ander eta Arantza ere; auzoaren, herriaren antolatzeko eta aske izateko eskubidea defendatzeagatik.
 
Donbassen egon berri, Txantreako auzoari, txantrear orori Donbasseko erresistentzia defendatzeko hamaika arrazoi daudela plazaratu nahi dut, Donbasseko Herri Harresiari gure harria jartzea ezinbestekoa da, Txantreako elkartasun internazionalistaren harria:


  
AZAROAK 23 TXANTREAKO HERRI HARRESIAREN MARTXA LARANJA, 17:30etan SABIKAS PLAZATIK

"Politikan askatasunez aritzeko eskubidearen alde. Izaskun, Ander, Arantza eta auziperatu guztiak libre"

2014/11/18

Igandean, mendi irteera!

Igande honetan Etxauriko Haitzera mendi irteera antolatu da. Kedada 9.00tan da, Ezkaba Plazan. Anima zaitez eta zatoz, hamaiketakoa gure esku!
Este domingo por la mañana salida al monte, al Cabezón de Etxauri. La quedada es a las 9:00 en la Plaza Ezkaba. Anímate y ven, ¡el almuerzo corre a nuestro cargo!

Igandean, auziperatuen aldeko manifestazioa #28akEreLibre

http://2.bp.blogspot.com/-KN5TIJDcNYw/VGdDC3jsY1I/AAAAAAAAAQk/-HTzSns6Kys/s1600/Azaroak%2B23%2C%2Bmanifestazioa%2BTxantrean.jpg
Irailaren 22an 28 gazteren kontrako epaiketa hasi zen. Horien artean daude Izaskun Goñi eta Ander Maeztu gazte txantrearrak, eta sei urteko kartzela-zigorra eskatzen diete. Beste auzokide bat, Arantza Santesteban, urtarrilean epaitua izanen da, baitaeste hiru auzokide ere.

Esan dutenez, epaiketa hauen bidez “ideiak kriminalizatzen ari dira, eta ezin dugu onartu polizia hainbat jenderen atzetik ibiltzea alderdi politiko batean edo herri mugimendu batean aritzeagatik”.

Txantreako Herri Harresia: Azaroaren 23an, igandea, manifestazio laranja Txantrean, Izaskun Juarez, Ander Maeztu eta Arantza Santesteban auzokideen absoluzioa eskatzeko 

Ahotsa.info: Txantrea se echará a la calle en favor de la absolución de las imputadas en juicios políticos

Azaroak 23an, manifestazio laranja Txantrean
El 23 de Noviembre, manifestación naranja en la Txantrea
17:30 Sabicas Plaza

https://www.youtube.com/watch?v=tnYpMnXKsXk&index=2&list=UUqfgjt6W7aI60moAhDTNCCQhttps://www.youtube.com/watch?v=zIAYBR-N668&index=3&list=UUqfgjt6W7aI60moAhDTNCCQ

2014/11/16

Azaroak 21ean, Koadrilen Asanblada!


Badatoz Txantreako Jai Txikiak!!!
Abenduaren 12tik 14ra Jai Txikiak ospatuko dira Txantrean. Hori dela eta, jai hauetan gazteok gazteontzat zer egingo dugun erabaki eta antolatzen hasteko, Koadrilen Asanblada burutuko da datorren ostiralean, azaroak 21ean. Asanblada 20:00tan izango da, Auzotegin.
Jaiak denonak direnez auzoko koadrilak etortzera animatzen ditugu, ez egin hutsik eta zatoz!

¡Ya falta menos para las Fiestas Txikis!
Del 12 al 14 de Diciembre se celebrarán las Fiestas Txikis de la Txantrea. Por ello, para decidir y empezar a preparar lo que haremos l@s jóvenes, el viernes 21 de Noviembre se hará la Asamblea de Cuadrillas. La asamblea será a las 20:00 en Auzotegi.
Las fiestas son de tod@s, por ello animamos a las cuadrillas del barrio a venir, ¡no faltes y ven!

2014/11/08

Ikasleekiko elkartasun afaria Azaroak 15ean

Pasa den kurtsoan Iruñerriako ikasle mugimenduak PP-ren LOMCE hezkuntza erreformaren aurka burututako mobilizazioak ugariak izan ziren: martxoaren 27ko ikasle greba orokorra, maiatzaren 30eko txirrindula martxa, edota beste hainbat gehiago.

Mobilizazio hauek masiboak izan baziren ere, ikasleon aurkako errepresioa ere ez zen motz gelditu. Izan ere, Espainiako poliziak 250 pertsona identifikatu, 27 atxilotu eta beste 40 ikasle 750 €-rekin isundu zituen, horien artean Eunatekoak ziren zenbait. Azkenean, guztira metatutako zorra 37.000 € baino handiagoa da.

Horren harira, Eunateko ikasle mugimenduak zor horri aurre egiteko asmoz ELKARTASUN AFARIA antolatu du AZAROAREN 15ean,Kaskallueta elkartean
Afaria 21:30tan izango da. Afaria eta gero, FERMIN VALENCIA kantautorearen eskutik KONTZERTUA egongo da.

Bonoak 15€tan egongo  dira salgai (10€tan ikasle/langabetuentzat), eta honako toki hauetan eskuratu ahalko dira: Zurgai tabernan, Harpeatabernan eta Zaldiko tabernan (Antsoain).

ANIMATU ZAITEZTE!!