2014/04/08

Txantreako ikasle mugimenduaren oharra, apirilak 3ko atxiloketak direla eta

Ikasle mugimenduaren oharra

Pasa den apirilaren 3an, ostegunarekin, hamar pertsona atxilotu zituzten Bilbon, Gasteizen eta Iruñean martxoaren 27ko ikasle greban edo martxoaren 3an troikaren aurkako mobilizazioetan ''desordena publikoak'' eragitea eta ''autoritatearen aurka atentatua'' egitea leporatuta. Dagoeneko gazte guztiak daude aske, baina karguekin.
Zehazki Iruñean, sei gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Atxiloketak Txantrean, Mendillorrin, Antsoainen eta Errotxapean burutu ziren, eta kasu guztietan, gazteen etxean agertu zen polizia atxiloketak burutzeko.

Txantreako ikasle mugimendutik elkartasun osoa helarazi nahi diegu jada askatutako gazteei, eta bereziki atxilotua izan zen txantrear gazteari. Argi dago, atxiloketa hauek Estatu espainolak abiarazi duen gazte zein ikasle mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpainaren baitan daudela, eta argi dago, mehatxu saiakera bat izan direla atxiloketak, beldurra sartzeko intentzioarekin.

Egoera honen aurrean Eunateko zein Txantreako ikasle mugimenduaren jarrera garbia da; mehatxuen aurrean ez dugu borrokarik etengo. Ikasleriak borrokan jarraitzeko deia egiten dugu, erasoen aurrean hortzak bortitzago erakusteko.

ELKARTASUNA ATXILOTUEKIN!
ERASOEN AURREAN, IKASLERIA TINKO!!
GORA TXANTREAKO IKASLERIA!!