Lehenik, arratsaldean, Pilotakadaz pilotakada txapelketaren final laurdenak ospauko dira 18:00tan igerilekuan. Bertan, pintxopotea egonen da.
Ondoren, 19:00etan Ezkaba Plazatik Txantrean barna Euskal Herrian Euskarazek triki-txiste-poteoa antolatu du Bilabonako Anartz txistelariarekin.
Azkenik, gaueko 21:30tan, Kaskallueta Elkartean, Bertso Afaria eginen da Paula Amilburu, Ioar Tainta eta Garazi Goienetxerekin. Bonoak Auzotegin eta Zurgai eta Harpea tabernetan daude salgai 6€tara.