Inoren ez ezerren tresnak ez direla, eta Euskal Herriaren ukazioa, patriarkatua eta herritarren esplotazioa erreproduzitzea helburu duen hezkuntza eredu honen kontra tinko borrokatuko dutela esan dute D ereduko ikasleek.
Gainera, Cristina Uriarte EAEko eta José Iribas Nafarroako hezkuntza sailburuei datozen hezkuntza erreforma zapaltzaile eta merkantilizatzaileen aurrean ezetz esateko dei egin diete. Hauek biek neurririk edota posizionamendurik ez hartzekotan, ikasleek burutuko luketeen mobilizazio egutegi sendoa iragarri dute.
ZUEN DENBORA AGORTZEN DOA! GEROA IKASLEONA!
Azken asteotan nafar eskuinak ofentsiba gogorra hasi du euskarazko hezkuntzaren aurka. Horrela, Guardia Zibilaren txosten baten laguntzaz, D ereduko irakasleen kontra jo du, esanez ezker abertzaleak estrategia doktrinatzaile bat aurrera daramala. Gainera, eskuineko komunikabideek sortutako zalaparta probestu dute Iturrama institutua berriz ere kriminalizatzeko.
Zuen denbora agortzen doa!!!
IAren irakurketa:
ZUEN DENBORA AGORTZEN DOA! GEROA IKASLEONA!
Azken asteotan nafar eskuinak ofentsiba gogorra hasi du euskarazko hezkuntzaren aurka. Horrela, Guardia Zibilaren txosten baten laguntzaz, D ereduko irakasleen kontra jo du, esanez ezker abertzaleak estrategia doktrinatzaile bat aurrera daramala. Gainera, eskuineko komunikabideek sortutako zalaparta probestu dute Iturrama institutua berriz ere kriminalizatzeko.
Denbora guzti honetan ikasleria subjektu pasibo eta manipulagarri gisa
tratatu dute UPN zein PPko gobernuek, interesatzen zaiena delako
ikasleria akritiko eta menderagarria izatea. Egoera guzti honen aurrean,
D ereduko ikasleok argi esan behar dugu ez garela inoren ez ezeren
tresnak, eta ez dugula inoren manipulazio estrategiarik babestuko.
Are gehiago, tinko borrokatuko dugu hezkuntza eredu honen kontra; Euskal
Herriaren ukazio egoera, patriarkatua eta herritarron esplotazioa
erreproduzitzea helburu duena, eta bestelako eredu bat eraikitzearen
alde egingo dugu. Botere ekonomikoen interesen gainetik, ikasleok
subjektu aktibo eta kritiko bilakatu behar gara, gure etorkizunaren
gainean erabakitzeko eta manipulatuak ez izateko.
Honek guztiak ekarri du Ikasle Abertzaleak antolakundearen kontrako
kriminalizazioa egitea Fernandez Diaz barne ministroak eta Perez
Lapazaran Nafarroako PPko diputatuak, D ereduko gaiaren inguruan
galdetuta. Ikasleok daukagun indarra, grina eta sormenaren beldur
direlako, horregatik jo dute gure kontra, ibilbide onetik goazelako.
Horregatik Ikasle Abertzaleak antolakundeko militanteok mezu argi bat
bidali nahi diegu barne ministroari, Lapazarani, zein UPN eta PP
alderdiei: jarraitzen dugun estrategia bakarra da eskola euskaldun,
feminista eta ezkertiar iraultzailea izango den Euskal Eskola Nazionala
lortzeko ibilbidea. Orain inoiz baino gehiago berresten gara gure
proiektu politikoan eta hau lortzeko Ikasle Estrategian.
Horrelako akusazioek eta kriminalizazioak erakusten dute PPk eta UPNk
gabezia politikoa daukatela, justifikatu ahal izateko Euskal Herriaren
ukazio egoera eta ikasleriaren asimilaziorako estrategia.
Esateko dago, Euskal Herriko ikasleok pairatzen dugun manipulazio
estrategia direla Madriletik eta Parisetik inposatzen dizkiguten
hezkuntza sistemak. Hauek modu bortitzean oldartzen dira Euskal
Herriaren nazio identitatearen zein beste nazio zapalduen kontra; alor
linguistiko, kultural, historiko zein nazionalean.
Gainera, krisiaren aitzakipean ofentsiba kapitalista berri baten aurrean
topatzen gara alor sozio-ekonomikoan. Horrela, interes pribatu gutxi
batzuen mesedetan gehiengoaren txirotzea eta prekarizatzea sustatzen ari
dira. Argi dago zein den estrategia honen aplikazioa hezkuntzan;
Bologna prozesutik hasita, LOMCE, Lanbide Heziketen “duintzea edo
berritzea” edota datorren hilabeteetan helduko den unibertsitateko
erreformara arte.
Perspektiba guzti honen aurrean, hego Euskal Herriko agintari politiko
ezberdinek hartutako posizionamendua argia da. PNVk eta UPNk dauzkaten
klase interesak defendatuko dituzte buru belarri, herri langilea
esplotatuz eta behar izatekotan Espainiako eskuinarekin lerrokatuz,
daukaten hegemonia politikoa arriskuan ikustekotan.
Datozen hezkuntza erreformen aurrean, euskal ikasleriak azken urteetan
mobilizazioen bitartez esandakoa entzuteko eskatzen diegu. Ez
gaituztelako engainatuko LOMCE legearen ordezkoekin: ez “Heziberri
2020”, ezta LOMCE “a la navarra”-rekin ere.
Hau dela eta, Cristina Uriarte EAEko eta José Iribas Nafarroako
hezkuntza sailburuak apelatzen ditugu datozen hezkuntza erreforma
zapaltzaile eta merkantilizatzaileen aurrean ezetz esateko, eta benetan
euskal ikasleon zein herritarron mesedeen alde joka dezaten; hezkuntza
sistema propio baten eraikuntzari ekinez, eta hezkuntza komunitate zein
herritarron parte hartzearekin batera.
Aski delako, denbora agortzen ari zaie. Otsailaren 25erako neurririk edota posizionamendurik hartu ezean, hurrengo mobilizazioak iragartzen ditugu, eta ikasleria zein jendarte guztia gonbidatzen dugu eginen diren mobilizazioetan parte hartzera; hego Euskal Herri osoko hezigune maila guztietan (DBH, batxilergo, LH eta unibertsitateetan), nahi eta behar dugun hezkuntza ereduaren alde:
• Otsailaren 25etik aurrera: Mobilizazio Egoera Iraunkorra hezigune guztietan.
• Otsailaren 28an: Ipar Euskal Herriko Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin batera, Parisen eginen den Baxoa euskaraz ekimenean herri gisa erantzutera.
• Martxoak 3-4: Bilbon eginen den gailur ekonomikoaren kontra mobilizatzera.
• Martxoak 8: Emakume langilearen eguna.
• Martxoaren 27an: Hego Euskal Herriko ikasle greba orokorrean parte hartzera.
• Otsailaren 28an: Ipar Euskal Herriko Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin batera, Parisen eginen den Baxoa euskaraz ekimenean herri gisa erantzutera.
• Martxoak 3-4: Bilbon eginen den gailur ekonomikoaren kontra mobilizatzera.
• Martxoak 8: Emakume langilearen eguna.
• Martxoaren 27an: Hego Euskal Herriko ikasle greba orokorrean parte hartzera.