2014/01/29

AHOTSA BEHAR DUGU: Mahaingurua

Ahotsa Behar Dugu ekimenak Nafarroan komunikabide berri bat sortzeko prozesuan, mahainguru bat ospatu zuen duela bi aste. Bertan izan ziren erreportai honetan agertzen diren kazetariak:
Ion Telleriak, Naiz.info-ko langileak, elkarlanaz eta herri bakoitzak bere komunikabideak izatea duen garrantziaz hitz egin zuen.
Lander Arbelaitzek, Argia.com agerkarikoa, herri mugimendua eta komunikabideen arteko harremana sendotu behar dela azpimarratu zuen.
Amaia Garziak, Piztu.info-ko kidea, Euskal Herriak nazioarteari ere begiratu beha duela esan zuen.