http://goteo.org/project/ahotsa-behar-dugu?lang=eu
Nafarroak komunikazio proiektu berria behar du sarean, herri mugimenduaren zerbitzura.
Euskal Herriak, eta nafarroak bereziki, une hagitz gogor eta itxaropentsuak bizi ditu aldi berean.
Orain, inoiz baino gehiago, gaur egungo sistema politiko eta ekonomikoak bizi duen krisi larria nabaritzen da. Gainera, gizarte mailan, gainbehera ekonomikoaren ondorioek agerian uzten dute gure lurraldean pairatzen diren ezberdintasun ikaragarriak: aberatsak gero eta aberatsagoak dira eta gizartearen gehiengoa gero eta pobreagoa izateaz gain, gure eskubideak murrizten dizkigute egunetik egunera.
Azken hamarkadetan lortutako eskubideak arriskuan daude, eta honen aurrean egunero mobilizazio eta ekimen ezberdinak antolatzen dira. Gero eta jende anitzagoa da eskubide eta lorpen hauen aldeko borrokan batzen dena. Baina aberatsek kontrolatzen dituzten komunikabideetan borroka hauek baztertuak geratzen dira, eta “kasketa” sozial bezala saltzen dizkigute, kriminalizatu eta kondenatzen ez dituztenean.
Gainera, gero eta argiago ikusten da Nafarroa dela Euskal Herriko gatazkaren konponbiderako eta subiranotasunerako giltza. Honen aurrean, Nafarroako eskuinak, Europan daudenetatik atzerakoiena egunero erakusten digunez, bere neurri errepresiboekin modu bortitzean erantzuten du.

Euskal Herria y en especial Nafarroa, viven momentos muy duros y esperanzadores a la vez. Ahora más que nunca, se percibe que el actual sistema político y económico está en una grave crisis. Además, las consecuencias de la debacle económica a nivel social dejan en evidencia las grandes diferencias que existen en nuestra tierra: los ricos son cada vez más ricos y las personas pobres, la gran mayoría, cada vez somos más pobres y encima cada día que pasa se recortan todavía más nuestros derechos.
Los derechos conquistados a través de la lucha durante décadas están en peligro, y por ello todos los días hay movilizaciones e iniciativas diversas. Cada vez es más patente que amplias capas populares se suman a la lucha por la defensa de los derechos y conquistas sociales, pero en la mayoría de los medios de comunicación, dominados por los ricos, estas luchas sociales son ninguneadas o reducidas a un mero pataleo social, cuando no criminalizadas y condenadas.
Además, Nafarroa se percibe con más nitidez que nunca como la clave para la resolución del conflicto y la consecución de la soberanía nacional del pueblo vasco. Ante esto, la derecha navarra, una de las más retrogradas de toda Europa, como demuestra día a día, reacciona de forma virulenta llegando al esperpento con sus medidas represivas.