2018/06/06

"Auzo honetan okupatzen da" DOKUMENTALA/DOCUMENTAL

Ba al zenekien auzo honetan okupatzen zela? Hementxe duzue 2018ko apirilean TIPIGALAN aurkeztutako dokumentala. "Auzo honetan okupatzen da"

¿Sabías que en este barrio se ocupaba? Aquí teneís el documental "Auzo honetan okupatzen da" presentado en la TIPIGARA en abril.



Fué a ritmo de okupalo cuando entendimos que las ideas pueden desarrollarse bailando encima de una barra manchada de txupito rosa. El frío nunca nos molesto, pero conquisto nuestros corazones y nos dio la razon,: ¡que mas da, emancipate! Hay una asamblea en este barrio que te va hacer poder. Sonriamos juntas y seamos diferentes, que la normalidad paso. Y entre todxs, como se muestra en este documental que se ríe del sistema, creemos "alternativas a mogollón" ______________________________________ 

Okupalok erakutsi zigun ideiak indartsu atera daitezkela arrosaz zikindutako barra baten gainean dantzatu ostean. Hotzak ez zigun inoiz kaltetu, hori bai! Gure bihotzak uzkurtu ta arrazoia ez zigun lapurtu. Emanzipa zaitez! Bada asanblada bat auzoan ametsak egi bihurtzeko gai eta prest! Egin dezagun barre, desberdintasuna eta mila kolore, normaltasunari inongoko adore. Eta sistematik at, dagoen dokumentala hau aurkezten duen moduan, eraki ditzagun mila alternatiba auzoko zoruan!

2018/06/01

Neska* gazteen baterajotzea ekainaren 16an Arbizun


Euskal Herriko neska* gazteon topaketak eginen ditugu ekainaren 16an Arbizun. Egun osoko egitaraua egonen da: tailerrak, mahainguruak, hitzaldiak, bazkaria, kontzertuak…
Ez da zerotik abiatzen den zerbait. 2016ko abenduan Euskal Herriko gazte mugimenduen autogestio topaketak egin ziren Barañainen. Bertan mila gaztek baino gehiagok parte hartu genuen, eta ildo desberdinetan eman genituen eztabaida eta hausnarketak. Horietako bat zen feminismoa, eta 200 neska* gazte baino gehiago elkartu ginen asteburu horretan zehar.
Proiektu desberdinak proposatu eta atera ziren aurrera GaztEraikiren ondoren. Adibidez, iaz lehenengo aldiz egin ziren gazte udaleku feministak (aurten berriz eginen direnak) eta taldeetan lantzeko talde-osasun gida. Hilabete hauetan zehar hausnarketa desberdinak ematen jarraitu dugu: militantzia eredua, neska* gazte taldeak, diskurtsoa, mugimendu feministan eta gazte mugimenduetan dugun papera, borrokarako tresnak…
Goizean zehar hainbat tailer eta hitzaldi egonen dira, militantzia kulturari, iruditegiari, talde-osasunari eta beste gai batzuen inguruan. Eguerdian mahainguru orokor bat eginen da, ekarpen desberdinak batuko dituena. Ondoren, bazkaria izanen dugu*, eta bazkalostean kontzertuak.
Hausnarketa kolektiboak ematen jarraitzeko, gure artean saretzeko, Euskal Herriko txoko desberdinetan egiten ari garen lanketak ezagutzeko, korapilo zaharrak askatu eta berriak sortzeko, ezinbestekoa dugu espazioak konpartitu, proposamenak egin, elkarrekin saretzea.
Euskal Herriko neska gazteok batera ekingo diogu, Arbizun elkartuko gara!

@EH_NeskaGazteak
FB: Euskal Herriko Neska Gazteak
feministagazteak@gmail.com


*Bazkarirako txartelak hemen daude salgai, 10 eurotan: Irurtzunen (Pikuxar), Uharte Arakilen, Lakuntzan (Sorginak), Arbizun (Arrauts), Bakaikun, Iturmendin (Ximona gaztetxea), Urdiainen (Kaluxa), Altsasun (Biltoki eta Lezea), Olaztin (Barandi) eta Ziordian (gaztetxea). 


IRUÑERRIKO ESKOLA POLITIKOA

BURUAK ASTINTZEN! Hamabost egunez hamaika gairen inguruko hitzaldiak eta tailerrak izango ditugu Iruñean. Eztabaidatzeko eta hausnartzeko aukera bikaina. 📅 Ekainaren 1etik 15era 📌 Iruñea



2018/05/30

EKAINAREN 7an goizeko 9etan Iruñako Auzitegian KONTZENTRAZIOA

Ekainaren 7an Iruñeko Audientzian mediku forenseak Anderri azterketa fisikoa egingo dio 2010 ko bere atxiloketan salatu zituen torturen arira. 

El 7 de junio la Audiencia de Iruñea a Ander le realizarán una exploración por el médico-forense en relación a su denuncia por torturas cuando fue detenido en 2010.

2018/05/21

TORTURA-Ekainaren 7an Iruñeko Audientzian mediku forenseak Anderri azterketa fisikoa egingo dio 2011ko bere atxiloketan salatu zituen torturen arira.


Ekainaren 7an Iruñeko Audientzian mediku forenseak Anderri azterketa fisikoa egingo dio 2010 ko bere atxiloketan salatu zituen torturen arira. 

El 7 de junio la Audiencia de Iruñea a Ander le realizarán una exploración por el médico-forense en relación a su denuncia por torturas cuando fue detenido en 2010.

|IRAKURKETAK -EUSK-GAZT|

TORTURA, ESTATU TRESNA

Ander Maeztu auzokidea 2010eko urriaren 22an lege antiterroristapean eta Marlasca epailearen aginduz atxilotu zuen polizia nazionalak Segiko kidea izatea egotzita. Polizia Nazionalaren esku 4 egun inkomunikaturik egon ondoren, torturak jasan zituela salatu zuen.

Tortura salaketa hau behin baino gehiagotan itxi eta ireki egin da, lehenengo Iruñean eta gero Madrilen. 2017ko otsailean azken aldiz ireki zen, Ander atxilotu zuten poliziak zeintzuk ziren ikertu ez zelako eta Anderri azterketa fisiko eta psikologikorik egin ez zizkiotelako. Hau dela eta, pasaden maiatzaren 10ean polizia nazional batek Madrilgo epaitegietan deklaratu zuen eta datorren ekainaren 7an, goizeko 9etan Iruñeko Audientzian mediku forenseak Anderri azterketa fisikoa egingo dio.

Badirudi espainar justiziak benetan tortura salaketak ikertu nahi dituela, baina... ez da horrela. Espainar estatuak Europaren aurrean itxurak gorde nahi ditu besterik ez.

Orain arte Espainar estatuak ez zuen itxurarik gorde behar tortura salaketen aurrean torturaren arduradunak inpunitate osoz aritzeko. Tortura salaketen aurrean, salaketak itxi edo salatzailea salatzen zen gezurretan zebilelako edo ETA-ren estrategia zelako.

2010. urtetik aurrera ordea, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak 7 aldiz zigortu du Espainar estatua tortura salaketak ez ikertzeagatik, eta honekin inpunitatea zertxobait kolokan jarri da, eta beraz, itxurak gorde behar dira, gutxienez, Europak Espainar estatua berriro zigortu ez dezan.

Ander inkulpazioak eta autoinkulpazioak lortzeko torturatu zuten, baita berarengan eta Eukal Herriko gazteengan ere beldurra, terrorea zabaltzeko, hedatzeko.

Tortura Espainar estatuak sistematikoki erabili duen tresna bat izan da, independentismoaren aurka eta Euskal Herriko gizon-emakumeen aurka erabilia, independentismoaren aldarri eta proiektua suntsitzeko asmoz, beldurra, terrorea hedatuz. Tortura, ekintza beraren terrorea eta tortura garatzeko dagoen inpunitatearen terrorea.

Txantreak ondo ezagutu du errealitate hau. Anderrez gain, gutxienez beste 137 auzokidek jasan dituzte torturak 1977tik 2011. urtera arte. Eta torturatzaile bat bera ere ez dute zigortu.




TORTURA, HERRAMIENTA DE ESTADO


El vecino del barrio Ander Maeztu fue detenido bajo legislación antiterrorista por orden del juez Marlasca el 22 de octubre de 2010, acusado de pertenecer a Segi. Tras permanecer 4 días incomunicado en dependencias de la policía nacional, denunció haber sufrido torturas.

Esta denuncia de torturas se ha cerrado y abierto en repetidas ocasiones, primero en Iruñea y luego en Madrid. Finalmente en febrero de 2017 se reabre otra vez ya que ni se había hecho una averiguación de los policías que detuvieron a Ander ni se había hecho una exploración tanto física como psicológica a Ander. Por este motivo el pasado 10 de mayo un policía nacional declaró en los juzgados de Madrid y el próximo 7 de junio a las 9 de la mañana en la Audiencia de Iruñea a Ander le realizarán una exploración por el médico-forense.

A primera vista pudiera parecer que realmente la justicia española quiere investigar las torturas, pero... no es así. Es una forma de aparentar ante Europa.

Hasta ahora al estado español no le había hecho falta guardar las apariencias ante las denuncias de torturas para dotar de impunidad a todos los responsables de la tortura. Ante las denuncias de torturas, se cerraban o se denunciaba al denunciante por calumniador o por seguir las directrices de ETA.

Sin embargo desde 2010, el Tribunal Europeo de Derechos Humanos (TEDH) ha sancionado al estado español por no investigar las denuncias de torturas hasta en 7 ocasiones, y esta impunidad se ha visto afectada, por lo que, aunque sea para que no le sancione el TEDH, hay que aparentar.

A Ander le torturaron para conseguir inculpaciones y autoinculpaciones y para generarle a él y al resto de jóvenes de Euskal Herria miedo, terror.

Y es que la tortura ha sido una herramienta usada sistemáticamente por el estado español contra el independentismo y los y las ciudadanas de Euskal Herria para acabar con las reivindicaciones y aspiraciones independentistas mediante el miedo, el terror. El terror de la propia tortura y el terror de la impunidad con la que se desarrolla.

La Txantrea no ha sido ajena a esta realidad. Además de Ander, desde 1977 hasta 2011 por lo menos otros 137 vecinos y vecinas han sufrido torturas. Y ningún torturador ha sido condenado.



2018/05/19

Txantreako Jaiak '18: 50 kaleen festa

Txantreako Jaietako igandean "50 kaleen festa" ospatu zen. Festa hau antolatzeko auzoko bizilagunek haien kaleetan festa auzolanean antolatzen dute eta mikroa hartuta auzkideekin hitz egitera atera ginen. El domingo de Fiestas de la Txantrea se organizó la "Fiesta de las 50 Calles", en la que lxs vecinxs organizan en auzolan la fiesta de su calle. Micro en mano salimos a la calle a hablar con lxs vecinxs.