2016/05/06

Txantreako Jaiak '16: Txupinazoa eta Afari Hawaiarra

Hemen dira aurtengo Txantreako Jaien bideo jarraipenak!!!
Ostegunean, Txupinazoan eta auzoko koadrilek prestaturiko Afari Hawaiarrean dantza egiteaz gain hainbat gazterekin hitz egiteko aukera izan genuen. Eta hau da kontatu zigutena. Begira begira!

2016/05/05

Gazte zozketako zenbaki saridunak!

http://gaussianos.com/images/sorteo.jpgOstiraleko Gazte Bazkarian zozketaren zenbaki saridunak atera genituen. Hona hemen zenbakiak, sariduna bazara pasa zaitez Auzotegitik saria jasotzera!

En la Comida Juvenil del viernes se sortearon los premios del sorteo. Aquí están los números, ¡si eres el/la premiada pásate por Auzotegi a recoger el premio!

1. saria: Go Pro + Tablet: 0823
2. saria: Gazte mugimenduko produktu sorta: 1458
3. saria: Eragileen kamisetak: 1645
4. saria: Produktu erotikoak: Bertan banatu zen

2016/05/03

[Txantreako Jaiak '16] Argazkiak


Zorionak jaiak posible egin dituzuen guztioi!

Bukatu dira Txantreako Jaiak! Aurten hainbat aldaketa izan dituztenak, baina beti bezala auzolana eta parte hartzeari esker aurrera ateratzen dituztenak. Momentutxo asko bildu ditugu argazkietan eta egindako bideo jarraipenean, hurrengo egunetan argitaratzen joanen dira.

Zoriontzekoa izan da Gazte Egitaraua egiteko hainbat koadrila eta gazteren inplikazioa, afari hawaiarran, gazte bazkarian, gazte jiran, barra egiten, garbiketan, muntaketan... lan egin duzuen guztiak!

Jaiak direla edo edozein esparru dela, antolatuz, borrokatuz eta parte hartuz, auzoko gazteok asko dugu irabazteko!!!
Gazteok, autogestioa! GORA TXANTREAKO GAZTERIA!

2016/04/24

Jaien aurkezpena, ilusioz betea!

https://pbs.twimg.com/media/Cgvc2w9WgAAVoaY.jpgAtzo Salestarren ate ireki eguna ospatu zen, azoka, erraldoi eta gosariarekin. Eraikina barrutik ikusteko aukera izan zuten auzokide guztiak. Orain, eraikinari zer nolako erabilera eman amestea dagokigu denoi... nolako auzo lokala imajinatzen dugun, nolako funtzionamenduarekin, gazteoi zer egitea gustatuko litzaiguke...
Mus txapelketako irabazleak
Ondoren, Txantreako Jaien aurkezpena egin eta auzoan zehar egitarauaren banaketa egin zen.

Bestalde, arratsaldean, Koadrilen Asanbladak antolaturiko Mus Txapelketa ospatu zen jaiak berotzen hasteko.
Geroz eta gutxiago falta da! Ostegunean 19:00tan Maizterren kalejira Auzotegitik aterako da eta Txupinazoa 20:00tan izanen da. Gauean, 22:00tan koadrilek antolaturiko BOKATADA HAWAIARRA eta DJ Herri Parkean!!!

Aurtengo jaietan, Salesatarretan eta Maiatzak 1 Plazan, hain zuzen, jai gune bat egonen da. Jai gunearen montaketa astearte eta asteazkenean eginen da, goiz eta arratsaldez. Zatoz laguntzera!

Txantreako Jaiak 2016: Egitarauak

2016/04/22

Txantrean ere, torturaren aurkako murala

https://pbs.twimg.com/media/CgkUfWuWkAA5VHg.jpgAste honetan 8 pertsona atxiloturik izan ziren, Burlatan tortura salatzen zuen aurkako mural bat margotzeagatik.

Horrez geroztik, efektua aurkako izan da. Torturaren salaketa zabaldu egin da eta mural hori hainbat herri eta auzotan agertu egin da eta horien artean, Txantrea ere bai.

+ info: #Aztnugal

2016/04/17

Txantreako Jaiak '16: GAZTE EGITARAUA!

Badatoz #TxantreakoJaiak!!!
Aurtengo jaiak apirilaren 28tik maiatzak 1era izanen dira eta, auzoko koadrilen lanaren eskutik, hainbat berrikuntzekin datoz!
Adibidez, ostegunean egingo den BOKATADA HAWAIARRA Herri Parkean, ondoren DJ Ardanax-en musikarekin. Bestalde, Maiatzak 1 plazan, Salestarren ondoan, jai gune bat egongo da eta ostiraleko GAZTE BAZKARIA ere bertan izango da, besteak beste. Bonoak salgai daude jada, beraz, eskuratu zurea lehenbailehen!!! Auzotegin eta Txorimalon salgai.

¡Ya llegan las Fiestas de la Txantrea!!!
Las fiestas de este año serán del 28 de Abril al 1º de Mayo y, de la mano de las cuadrillas del barrio, ¡llegan con algunas novedades!
Por ejemplo, la BOCATADA HAWAIANA que habrá el jueves en el Herri Parkea, seguido de la música de DJ Ardanax. Por otro lado, en la Plaza 1º de Mayo habrá un espacio festivo y la COMIDA DE JÓVENES será ahí también. Los bonos están ya a la venta, ¡¡¡así que pilla el tuyo cuanto antes!!! A la venta en Auzotegi y Txorimalo.

Hemen duzue aurtengo Gazte Egitaraua! ¡Aquí tenéis el Programa Juvenil de este año!

Apirilak 20 de Abril (Asteazkena / Miércoles)
- 19:00 Emantzipazio Bulegoaren ate ireki eguna / Jornada de puertas abiertas en la Oficina de Emancipación

Apirilak 23 de Abril (Larunbata / Sábado)
- 13:00 Gosaria, jaien aurkezpena eta kuestazioa / Almuerzo, presentación de las fiestas y cuestación ( Salesianas)
- 17:00 Mus txapelketa / Campeonato de Mus (Avenida)

Apirilak 24 de Abril (Igandea / Domingo)
- Antirrastroko finala / Final del Antirrastro ( Ezkaba Plaza)

Apirilak 27 de Abril (Asteazkena / Míercoles)
- Auzoko gazte taldeen kontzertuak / Conciertos de grupos de jóvenes del barrio (Felix Plaza)

APIRILAK 28 DE ABRIL (Osteguna/ Jueves)
- 22:00 Bokatada hawaiarra / Bocatada hawaiana + sorpresa! (Herri Parkea)
- 23:30 DJ Ardanax  (Herri Parkea)

APIRILAK 29 DE ABRIL (Ostirala / Viernes)
- 11:00 Gazte Bazkariaren muntaketa + bermouta / Montaje de la Comida de Jóvenes + vermout
- 14:00 GAZTE BAZKARIA / COMIDA DE JÓVENES + Bingo
- 17:30 Gazte Jira: Giro aparta! ¡Buen ambiente! Zumba, herri kirolak, slackline, musika, jolasak, juegos... Ibilbidea/Recorrido: Maiatzak 1, Kaskallueta, Avenida zonaldea, Ezkaba Plaza

APIRILAK 30 DE ABRIL (Larunbata / Sábado)
- 13:00 Mural margoketa / Creación de mural (Alemanes)
- 16:00 Gazte Kopa / Copa de jóvenes. Gero, luego, Karrikadantza!

MAIATZAK 1º DE MAYO (Igandea / Domingo)
- Arratsaldean / Tarde: ATXIMUR tartea